Aurrera egiteko asmoarekin, genero-indarkeia ikasia dela adierazten duen jarraian datorren bideo ederra zuokin partekatu nahi nuke. Ikusteko egin klik hemen. Ipuin hionetako aitaren jokabideak bat egiten du genero-indarkeriarekin, gizonezkoa delako eta hala jokatu behar duela ikasi egin duelako, gizarteak berarengandik espero duen jokabidea delako. Guztiz normala dela iruditzen zaio eta hola aitortzen dio sorginari. Ez du inongo momentutan zalantzan jartzen.
Hauxe da hautatu dudan iazko post-a. Interesgarria iruditu zait “neomatxismo”-ari buruzko bideoa. Izan ere, berarekin ados nago esaten duenean zenbait kontren gainean egon behar garela eta horretarako kontzientzia hartzea bezalakorik ez dago. Lehenengo urratsa bermatu behar dena zera da: ezagutaraztea, zerbaiti aurre egiteko jendeak jakin behar du hortxe dagoela eta zein arriskutsua den. Funtsezkoa da.
Amaitzeko, nire ustetan behinik behin, genero-indarkeriaren arazo larria ez da behar bezala lantzen, zifra hutsetan geratu egiten gara, beharrezkoa den hausnarketa egin barik. Zifrak, izugarriak badira ere, hotsak dira oso eta eurekin ohitzea dakarte, beren benetako dimentsioaz konturatu gabe. Hausnarketa hori denok egitea oinarrizkoa dela uste dut, arazoaz kontzientziatzeko hasierako urratsa baita. Paula Labordak dioen moduan mikromatxismoa arriskutsua da oso. Bideo honetan ederto azaltzen digu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina