Luis Boninok dioenaren arabera, mikromatxismoak horrela defini
daitezke: “pequeñas tiranías quasi-imperceptibles,
debido al grado de consentimiento de las mismas, que buscan demostrar la
superioridad del hombre frente a la mujer”. Esaldi honetan, oso deigarria
iruditzen zait “debido al grado de
consentimiento de las mismas”, arazoan parte hartzen ez den
heinean, errudunen konplize baikara. Guk parte hartzen ez badugu, gure ondorengoek ere imitatu eta geldi mantenduko dira erasoen aurrean. Horregatik esan daiteke matxismoa ikasia dela.
Mikromatxismoen
ehundaka adibide aipa daitezke: soldaten arteko
ezberdintasunak; zuzendaritza karguetan dauden desorekak (kristalezko sabaia);
gizonentzako lanaren eta familiaren bateragarritasuna egoteko zailtasuna,
emakumeari etxeko beharren pisu handiena emanez; eta emakumeen komunetan haur-oihalen
aldaketa egiteko gunea jartzea, besteak beste. Ekintza guzti hauek, belaunaldiz- belaunaldi irakasten dira,
Lan munduan berdintasunaren hutsunea landuz, 2014ean Amaia Otaegi soziologoak egindako “El deterioro laboral de la mujeres como efecto de la crisis” deituriko ikerketak, krisiaren ondoren, arlo honetan dauden emakume eta gizonen
arteko desberdintasunak areagotu direla dio. Emakumeen gain geratzen dira lan
prekarioenak, soldata baxuena dutenak, eta batez ere, jardunaldi murriztuko
ogibideak. Arraila hau, handiagoa da emakume horiek gazteak direnean. Gainera,
hori dela bide, gertaera honek langabezia subzidioetan ere eragina du.
Aurretiaz buruturiko lana soldata baxukoa eta jardunaldi murriztukoa izateak,
diru-laguntza eskasagoak jasotzea dakar.
Bestalde, bada gizartean feminismoaren aurka dagoen talde
bat ere. Hauen argudioa, feminismoa gizonen kontrakoa dela da. Matxismoak
transformazio bat izan du, baina horrek ez du esan nahi oraindik existitzen ez
dela. Neomatxismo hitza erabiltzen du
Irantzu Varelak, El Tornillo-ko hurrengo kapituluan. Bideoak berak aipatzen
duen Eduardo Galeanoren esaldiari so eginez: “El machismo es el miedo de los hombres a las mujeres sin miedo”.
Iazko kideen lanak irakurri ondoren, Leire Garrorena gogorarazi nahiko nuke, berak ere iaz,
mikromatxismoak landu zituelako. Hauek, maila sotileko tratu txarrak direla aipatzen du,
egunerokotasunean barneratuta daudelarik. Gainera, ikaragarri gustatu zait bere
postean jarri duen derrigorrezko musuei buruzko ipuina.
Erronkarik handiena, jendea egoera hauen aurrean
posizio bat hartu eta arazoei aurre egin behar zaiela kontzientziatzea da.
Askotan, ezikusiarena egiten da eta ezinbestekoa da jarrera hauek
identifikatzean aktiboki erantzutea. Horretarako, instituzioetatik hasi,
eskoletatik jarraitu eta gizarte osoraino zabaldu behar da matxismoaren
kontrako borroka. Leirek zioen bezala, “Edukiei ez ezik,
jarrerei garrantzia eman eta uneoro eskuhartze hezkidetzailea bermatu” behar da.
Amaitzeko, munduko edozein emakumeek jasan dituen indarkeriak salatzeko eta
gertatutakoa kontatzeko webgune bat dagoela esan nahiko nuke. Proiektu hau,
matxismoaren arazoa plazaratzeko eta kontzientzia sortzeko baliagarria da: Every day sexism.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina