Horren erro luzeak ditu genero indarkeriak, maiz ez naizela
ohartu ere egiten bere dimentsioaz. Datuak izugarriak dira, bai denuntzienak,
bai indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasaten dutenak baita erailketenak ere.
Oilo ipurdia jartzen zait zifra horiek ikustean.
Honen guztiaren iturria jendarteak berak erreproduzitzen
duen baloreak dira, ikasketa hori plano teorikotik praktikara eramanez.
Askotan pentsa izan dut egungo gazteen artean genero
indarkeriak formatua aldatu duela. Hots, urteak atzera eginda emakumearen rola
etxean egotekoa zenean, indarkeria hau zuzenago eta bisualago zela uste dut. Tratu
txarrak bere osotasunean.
Baina generazio berrietan genero indarkeriak forma berriak
hartzen ari delakoan nago, sare sozialen presentzia dela eta. Indarkeria
fisikoa dagoela zer esanik ez datuak hor daude eta.
Gogoan dut hamasei hama zortzi urte bitarteko gazteekin
Martxoak 8-an egin genuen tailer batzuk. Bertan ekintza ezberdinak egin
genituen eta horietako batean, neskak gustuko zuten gazteak alde batean jarri
behar ziren, eta mutilak gustuko zituztenak besteak. Bi taldeak , beraiek
gustuko zuten emakume eta gizona islatu behar zuten silueta baten bitartez eta
hiruzpalau ezaugarri gehituz. Horren helburua, emaitzak guztion arteak hitz
egin eta hausnarketa egitea zen.
Nesken kasuan oso aberasgarria izan zen ikustea, silueta galdera ikur bat zela, taldeko bakoitzak gustu desberdinak zutelako. Eta ezaugarriei dagokionez, feminista izatea ezin bestekotzat jotzen zuten.
Mutilen kasuan, siluetak estereotipo guztiak betetzen zuen:
neska argala, ile horia, begi urdinak, bular handiak eta gerri estua.
Ezaugarrien artean, alaitasuna, zintzotasuna eta jeloskortasuna
zeuden. Alarma guztiak piztu zitzaizkigun hori irakurtzean. Guztion artean
ekintza komentatzen hasi ginenean, gazteetako batzuk jeloskorra izatea oso balore
positiboa zela esan zuten, maite zaituztenaren seinale baita.
Adibide gisa, foroan ikusi ditugun bideo batzuetan agertu
diren Whatsappeko mezuen antzerako adibideak esan ziren.
Nire gogoeta hori da beraz, genero indarkeria
erreproduzitzen jarraitzen dugu, formatu desberdinetan bada ere.
Iazko posten artean, nire proposamen, hau da. Analisi sakon eta bikaina.
https://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/bizitza-besteen-baitan-antolaturik_7.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina