2017/11/11

Feminismoei buruz hausnartzen

...erre zenituzten sorginen, oinordeak gara gu...”

Feminismoa, emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela sinestea bezain gauza sinplea da. Feminismoak, patriarkatuarekin suntsitzea eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea izan du helburu. Baina hori lortzeko izan duen ibilbidea urteetakoa izan da. Historiari begiratzen badiogu, ikusi izan dugu Frantziako Iraultzan sortu zela mugimendu hau, eta orduztik hona fase ezberdinak izan dituela:


- Feminismo Ilustratua: emakumeon  hiritartasuna eta hezkuntzaren beharra, formatzen jarraitu ahal izateko eskubidea, aldarrikatzen zuena.
- Feminismo Liberal Sufragista: emakumeon bozka eskubidearen alde borrokatu zuena.
- 60-70. hamarkadan ezkerreko mugimenduak sortu zuen “pertsonala dena, politikoa da”: lege-aldaketaz gain, ordura arte pribatutzat jotako gaiak arlo juridikoan sartzea lortu zuen.

Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren hitzetan, “feminismoa gaur egun oraindik agintzen duen gizarte sistema, patriarkatua, salatu eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, ekonomiko eta kulturala da”. Bere bilakaera ez da batere estatikoa izan, gizartean ematen diren aldaketekin bilakatuz joan da. Izan ere, planetako kokapenaren arabera, feminismoak egin duen ibilbidea desberdina izan baita. Adibidez, ez da berdina izan hemengoa eta latino ameriketakoa. 

Gaur egun, feminismoaren beste bilakaera bat aurki daiteke. Intersekzionalitatea, feminismotik haratago doa eta Transfeminismoa indarra hartzen ari dela dela Josebe Iturriozek. R. Lucas Platerok honela dio: “Intersekzionalitatea feminismoaren emaitza da. Ideia feminista bat da, feminismoa ohartu delako emakume guztiak ez direla berdinak”. Feminismo berriak, gaur egun dagoen aniztasunaren isla dira eta aniztasun honetan, 3 faktorek nolabaiteko eragina izan dutela azpimarratu beharra dago:
- Belaunaldi-aldaketak. Ziberfeminismoa.
- Emakume etorkinak. Kultur-aniztasuna.
- Trans-errealitatea. Heteronormatibetatik haratago dauden existentziak.

Hori dela eta, FEMINISMOAK hitzak bera ere anitza dela ikusarazi beharra dago. Akrostika honen bidez, feminismo hitzarekin lotzen ditudan hitzen zerrenda aipatu nahiko nuke:


Feminismoa entzuten dudanean, sorginekin lotzen dut maiz: feminismoa=sorginak. Izan ere, niri sorginak taldeak. erakutsi zidan zer zen feminismoa eta berari esker dakit nik gaur egun dakidana. Sorginek bere garaian izan zuten indarra, kemena eta ausardia brutala izan zela ez dago aipatu beharrik. Niretzat abesti honek dioen moduan... erre zenituzten sorginen, oinordeak gara gu(Xabier Solanoren abestia).


Aurreko urtetako postetan saltzeatzen aritu naiz, eta Ane Leniz asko gustatu zait. Feminismoaz hausnartzeaz gain, eraldaketarako erabili duela azaltzen du eta hori da guk geuk hezkuntzan egin nahi duguna. Feminismoaren inguruan hausnartzeaz gain, praktikara eramatea. 

Horretarako, guztiok batera betaurreko moreak janzteaz gain, honako hezkuntza esparru hauek berrikusi, eraldatu eta konkistatu behar ditugu, hezkidetza feministako lehenengo topaketan aipatu zen moduan: 

- Ikastetxeetan hizkuntza inklusiboa eta ez sexista erabiltzea, bai ahoz baita idatziz ere.
- Gelan interakzio orekatua lortzea neska eta mutilei ahots bera emateko.
- Sororitatea ikastetxe barruan dauden pertsona guztien artean zabaltzea.
- Ez dadila ezer gelditu bitan pentsatu gabe: parte hartzeko metodologiak erabiltzea ikasle guztiak, neskak eta mutilak, indartuko dituztenak.
- Ikastetxeetako gune klasikoak, patioa gehienbat, diseinatzeko eta kudeatzeko begirada kritikoa eta irudimenez beteriko bestelako aukerak edukitzea, neskek eta mutilek baldintza berberak izan ditzaten.
- Emozioei eta gorputzei arreta berezia eskaintzea, oso ahaztuak baitaude biak hezkuntza formalean.



1 iruzkin:

  1. Ados zure ekarpenekin Lierni, argi dago patriarkatua suntsitu behar dugula feminismoa da etorkizuna bai edo bat, gizarte berdin eta batez ere pertsona denak eskubide berdinak izateko eta ez inongo diskriminaziorik jasateko.
    Aipatzen dituzun hitzak edo terminoak gustatu zaizkit FILOSOFIA, HEZKIDETZA, MAITASUNA, NORTASUNA HITZ GARRANTZITSUAK DIRA BAINA BATEZ ERE EMAKUMEA ez dugu ahztu behar.

    ErantzunEzabatu