Azkenaldian asko komentatzen da, zergatik ematen diren hainbeste eraso
azken urteotan, kopurua handitu delako ala jendea kontzientziatuago gaudelako
eta hau salatzeko joera handiagotu delako, pentsatu nahi dugu, bigarren
arrazoia dela, lehen bezain beste eraso ematen direla, baina orain, gehiago
bisibilizatzen dira, eta era berean, hauekiko gaitzespena askoz handiagoa dela.
Hala ere, hau ez da espazio guztietan gertatzen, batzuetan gure artean
komentatu dugu, batez ere, nerabeen arteko harremanetan gertatzen eta
erreproduzitzen diren zenbait egoerak “inboluzionatu” dugula adierazten duela. Beste
era batera esanda, zenbait aspektuetan atzera egin dugula, aurrera egin beharrean.
Eta lan izugarri dago oraindik egiteko, kalean, etxean, eskolan eta gizartean,
orokorrean. Baina, norberak has dezake
aldaketa, gutxika espazio edo ratio hori handituz, beraz, emakume moduan, lan
handia daukagu egiteko, erasoak, gure buruarekiko direlako, eta behintzat gure
inguru hurbilean, aliantzak egin behar ditugulako, osotasun bat, borroka
honetan bakarrik ez gaudelako.
Honekin ez dut esan lan emakumeon lana eta
ardura dela, baina, gu biktima izanda, erasotzaileei aurre egin behar diegu,
edozein egoeratan, mikromatxismo bat gertatzen ari dela ikuste dugunetik, eraso
sexual bat ematen den arte.
Aurreko edizioko, Idoia
Luzuriaga k
aukeratutako izenburuak erakarri nau, egia esanda, izan ere ustez dut, oso argi
adierazten duela momentu honetan ematen diren eraso eta hilketa kopuru
ikaragarri honekin, amildegira goazela, eta guk jarri behar dugula traba bat
gurpil horretan bidetik irteteko.
Nire ustez, hezkuntzan oso gutxi lantzen da genero indarkeria. Lantzen
bada, bi arrazoigatik izan daiteke, batetik, irakasleak erabakitik sortzen
dena, berak jorratu beharreko ikasgaitzat aukeratzen duelako, eta bestetik,
ikastetxeak, eskolaz kanpoko eragile bat ekartzen duenean, noizbehinka
nolabaiteko lanketa egiteko. Orain dela urte batzuk, ni batxilergoan egon
nintzenean, herriko lagun batzuekin, aurrera eraman genuen nerabezaroan dauden
harremanetan gertatzen diren kontrol egoerak bizibilizatzeko proiektu bat,
gerora, ikastetxe desberdinetan erakutsi eta landu zena (ni Gabri naiz,
protagonistaren laguna).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina