2017/11/04

Genero indarkeria... Gizartearen gaixotasuna


                                                           "Emakume bat ukitzen badute,
                                                         emakume guztiok ukitzen gaituzte"

Genero indarkeriaren erabilera ikasi egiten da : familian, eskolan, telebistan, aisialdian, etab. Ikasi egiten denez, DESIKASI ere egin daiteke: berdintasunezko harremanak eraikiz, zaintza lanak partekatuz, botearen erabilera parekidea sustatuz... Ikasten den eremu guztietan DESIKASI egin beharko litzateke ere. Ez da eskolaren lana bakarrik, guztion lana baizik. 

OMEren datuen arabera, munduko emakumeen %35ak genero indarkeria jasotzen du. Horietatik, arrisku haundiagoa dute desgaitasunen bat duten emakumeek. 

Gaur egungo gazteek isladatzen dituzten datuak ere, beldurgarriak dira:
- Mutilen %30ak eta nesken %13ak "emakume bati bere senarrak eraso egiten dionean, zerbait egin du hori probokatzeko" defendatzen dute. 


- "Gizon oldarkorrak erakargarriagoak direla" nesken %28ak defendatzen du. 
- "Mutil bat neska batzuekin ibiltzea ondo dago, baina ez alderantziz" mutilen %33ak ondo deritzo. 


Ines Alberdiren hitzetan "genero indarkeriaren irakaskuntzan oinarrizko balioak sexismoa eta misoginia dira. Sexismoak emakumeen aurkako mespretxua bultzatzen du (...).Misoginiak emakumeenganako gorrotoa eta beldurra esan nahi du, era berean, lotura estua du emakumea gutxiesten duten bestelako sinesmenekin eta emakumea gizonezkoen kontrolpean egon behar izatearen ustearekin". 

Genero indarkeriaren arazoa konpontzeko, erroetara jo beharra du, Josebe Iturriozek diñoen moduan: "Hiprokesia handia dago, izan ere gizarteak berak ekoizten du banaketa hori eta gero salatu egiten du (...)". Nire ustez arrazoi guztia dauka, gizartean sortzen den arazo bat da, ez da berez edo naturak sortutako arazoa. Genero berdintasunaren alde gaudela esaten dugu, baina egunero ikusi ahal ditugu milaka egoera kontrakoa adierazten dutenak. 

Genero indarkeria mota desberdinak daude, ez bakarrik indarkeri fisikoa. Indarkeria sinbolioa (emakumea argala, gaztea eta ederra izan behar du), egiturazko indarkeria (zaintza lanak, adb), indarkeria psikologikoa (mehatxuak, irainak, etab) edota indarkeria ekonomikoa (dirua kontrolatu, lan egitea debekatu, etab. 

Genero indarkeria ikasia da txikitatik, izan ere, gizarteak irakasten du. Mutilei indartsuak, askeak, heterosexualak, menperatzaileak, aktiboak izaten irakasten zaie eta neskeei, aldiz, menperatuak, suabeak, pasiboak, zaintzaileak, besteetaz arduratzen direnak, maitakorrak, umilak, sensibleak...izan behar direla irakasten zaie.


Aurreko edizioetako postak irakurri eta gero, Maite A.S. ren "emakumeen aurkako indarkeria, egunero 24 orduetan" aukeratu dut. Asko gustatu zait, izan ere, oso ondo azalduta dago zer den genero indarkeria, mota ezberdina eta hainbat datu bilduta. Gainera, bideoak, argazkiak eta linkak proposatu ditu eta azkenik, indarkeria egoerak primeran deskribatu ditu. 


Nire ikastolan genero indarkeria zeharka lantzen den gauza bat da, baina berez, ez zaio daukan garrantzia ematen. Data zehatzak ospatzen direnean jarduera bereziak egiten dira, baina ez da nahikoa. Azkenengo urteetan hau aldatzearen alde agertu gara batzuk. Genero indarkeria, estereotipoak, genero ezberdintasunak...Hezkidetzak eguneroko lana behar du. Egia da gero eta material gehiago dugula honen inguruan, ipuinak, jarduerak, bideoak... Eta horretan gabiz, gero eta gehiago honen alde egiten. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina