Aste honetan zehar hamaika burutapen eta
hausnarketa egin ditut nire baitan. Genero indarkeria egunerokotasunean oso
presente dugun zerbait da, presentzia handia du. Kasu batzuetan ikuserrazagoa
egiten zaigu, beste batzuetan nahiko ezkutuan agertzen da. Dena den, hor dago,
eta ikusi egin behar dugu. Ezin dugu ezikusiarena egin! Ikusi eta ikusarazi
egin behar dugu. Dugun errealitatea eta gertatzen dena argitara atera behar
dugu (nahiz eta batzuen intereserako ezkutuan gordetzea komeni, eta oztopoak
jartzen dizkiguten argitara ateratzeko).
Gure kultura patriarkatuak markatutako
egunerokotasuna dugu, gizonezkoak oraindik ere boterea duena. Eta genero indarkeria
ere honen ondorio da. Modu batera edo
bestera emakumeak erasotuak sentitzen dira. Erasoaz hitz egitean sarritan
burura fisikoa soilik etortze bazaigu
ere, genero indarkeria gauzatzeko beste hainbat modu daude. Hain bisualak ez
direnak. Nire aburuz psikologikoa da egunerokotasunean gehien duguna. Bai familian,
bai bikote harremanetan, bai lagunartean. Harremanak aztertzen hasiz, nabari
daiteke emakumeak erasotuak izan direla. Ez dut esan nahi erasope konstantean
daudenik, baina bai uneren batean edo bestean, moduren batean edo bestean
erasotuak izan direla. Baina guztiok kontziente al gara eraso horretaz? Geroz eta kontzienteago bizi garen arren,
oraindik orain, badira eraso hauek detektatzeko gai ez diren emakumeak.
Kulturalki horrela hezi garenez, ekintza naturaltzat hartzen dituzte hainbat
eraso. Edo eta, euren buruak jotzen dituzte erasoaren jatorriaren errudun. Kontuak kontu, emakumeok ahaldundu egin behar
dugu. Bizi dugunaz kontziente izan behar dugu, eta horren aurrean hitz ahartu
eta ekin egin behar dugu. Hamaika dira emakumeak pairatzen dituen presioak, eta
erasoak. Hona hemen BEIRA taldearen “Sar dadila kalabazan” kanta;
errealitatearen isla da bideoklipa. Entzun!
GENERO INDARKERIA IKASIA DA
Nire aburuz genero indarkeria ikasia da.
Etxeko egoera behatuz ere horren zertzeladak nabari daitezkeela esango nuke. 3
urteko mutikoa eta 5 urteko neskatoa adibide hartuz, biak dira panpina zaleak,
bihar dira motor zaleak, biei gustatzen zaie ganberrokeriak egitea, etab. Baina
tarteka honelako esaldiak esaten dizkit neskatilak “Neskak txintxoak dira eta
ez dute jotzen”. Baina ondoren ekintzetan bera da haserretzean jotzeko joera
duen aurrena. Bestalde, 3 urteko mutikoak ez du jotzeko joerarik, antzerkiak
egitean eta, ordea, badu jarrera oldarkorra hartzeko joera. Askotan pentsatu
izan dut nondik sortzen zaizkion ideia horiek, norbaiten imitaziotik aterako
dituela pentsatzen dut. Kontuak kontu, beraien benetako izateko era eta ondoren
esan eta antzezten dutena zearo ezberdina dela nabari dut.Hori ikusita, teorian sartzen digutena
izaten ikasten dugula esango nuke. Neskatilok
txintxoak izan behar dugula ikasten dugu, eta mutikoek oldarkorrak izaten
ikasten dute. Behatuz, imitazioz eta entzunez barneratzen dugu gure izateko era
hori. Baina lehen urteetako zertzeladak behatuz joera naturala ez dela hori
esango nuke.
IHAZKO ADIBIDEA
Ihazko adibide moduan Auroraren post hau
hartu dut. Proposatu dituen bideoak, asko gustatu zaizkidalako aukeratu dut. . “En
el mundo de niños no se pega” bideoaz gain beste bi bideo aipatzen dizkigu. Horien artean “Correr como una niña” aipatze du, bideoa ez
du eskura jarri, beraz orain nik atxikituko dizuet. Ea gogoko duzuen!
HEZKUNTZA ESPARRUAN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina