Sare sozialek alde onak eta txarrak dituztela
badakigu. Ni bereziki ez naiz zalea, baina bai ikusten diodala
erabilgarritasuna.
Agian izango da nik sentitzen dudalako ez
dudala asmatzen sare sozialak harremanatzeko erabiltzean, baina ez dut gustoko
gaur egun sare sozialen bitartez sozializatzeko era. Uste dut indibidualtasuna
sustatzen duela, eta nahiz eta jende pilo batekin konektatua egon, inoiz baino
bakarrago egon gaitezkeela. Tranpa bat direla, alegia. Horri buruzko artikulu bat:
Ikastaro honek etekin handiak ateratzen dizkio
sare sozialei, eta saiatzen da ahalik eta jende gehienarengana heltzen.
Hezkidetza-ri buruz ari garela kontuan izanda, zabaldu beharreko gaia, sare
sozialak oso egokiak dira gure burua ezagutzera emateko.
Nik facebook-a badaukat eta informazio iturri
itzela dela deritzot. Baina ikastaro honek twitter-a egitea nire buruari
planteatzea eragin dit. Oraindik ez naiz animatu, baina ikusten dudanean hor
partekatzen den guztia, momentuan bertan, eta zein mezu zuzenak diren… uste dut
formatua atsegin dudala.
Sare sozialen alde onak erabiltzen baditugu
guztion onurarako izango da, baina eurek dituzten arriskuez ere kontziente izan
behar gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina