2017/10/29

SEXU GENEROA AZTERTZEN... BEGIRADA ALDATZEN



Hasi  nintzenetik nire ingura aztertzen gauza askotaz jabetu naiz; eta beste hainbeste oraindik ez ditudala ikustearen sentsazioa ere badut.
Oso sentsazio politaz jabetu naiz nire lan eremua aztertzean. Eskola publiko batean lan egiten dut, langilearen %98 emakumezkoa da. Denbora daramagu emakumearenganako, eta batik bat, gure arteko begirunea izaten eta bata besteari entzuten eta ikusten ere.
Urtero bezala, jende berria etortzeak harremanak beste era batekoak izatera ekartzen du. Bakoitzak mugimendu horretan bere tokia hartu behar du. Asteekin aurrera, eta behin martxa hartuta, ezagutzen hasten gara eta espazioak konpartitzen ditugu. Denbora asko elkarbanatzen dugu, eta bizikidetza horretan gure arteko erlazioak zaindu egiten ditugu. Hasieran kontu handiz inor ez mintzearekin eta gerora, beste lasaitasun batekin, disfrutatzera heltzen garena.
Kasuan kasu, esan bezala, emakumez beteriko lana da.
Hasierako urteetan haurren ardura gehien hartzen dutenak amak, emakumezkoak izaten dira. Hortaz, familiekin tratua ere, askotan emakume-emakume erlazioa izaten da.
2 urteko gelan kokatzen naiz, eta zorionez ikusten dut oso arima garbia eta inongo influentziarik gabe etortzen direla eskolara. Beraien arteko harremanak naturalak dira, espontaneoak. Beraien arteko jolasak baita ere, eta erabiltzen dituzten jostailuak eta materialak desioak bultzatuta egiten dute aukera.
Beste begirada batekin, betaurreko moreak jantzita, kanpotik ekartzen dituzten mezuak ikusten ditut. Neskato askok arropa arrosa ekartzen dute jantzita, eta mutikoak, aldiz, urdina, gorria eta beltza tartekatzen dute.
Arropan ere mezu asko ikusten ditut (“Errebelde txikia naiz”, Batman, dinosaurioak, legoak… mutilen artean eta nesken mezuak: bihotzak, printzesak, arrosa, Minnie, mezu oso goxoak).
Azazkalak margotuta datozen haurren gehiengoa emakumezkoa da, ezpainak margotuta, ilean mototsa… gutxi daude mutilak izanda, mototsa jantzita etortzen direna edota azazkalak margotzen dituztenak. Beste batzuk daude eurak baina helduagoak diren arreba edo lehengusinen arropak erabilita kolorez jantzita etortzen direnak.
Sexu generoa helduetan aztertzen jarri naizenean, ezin izan dut eutsi gizartearen momentu historikoari eta Katalunia aldera begira jarri naiz. Honetan ere, gauza asko aztertzeko daude.
POLITIKA, GIZONEZKOEN POLITIKA!!! Betaurrekoak kendu barik, oso argi ikusten da gizonen arteko borroka bat izaten ari dela. David, Goliath, Mariano, Carles, Oriol….. emakumezkoak?? Hitz egitera ausartzen den emakumea bertan epaitua, mespretxatua eta behatzaz seinalatua da.
Indarra, lege berriak, lege aldaketak, Ministro bilerak, Parlamentoa…. Emakumearen irudia non dago islatuta? Gizonezkoei ur baso edalontziak eramaten? Beraien erabakiak eta esanak makinaz idaztera?...
Herriaren ordezkariak badaude? Non daude emakumeak? Hauteskundeetan bozkatu ahal dugu bai, baina politikan emakumezkoak diren ordezkariak non aurkitzen dira? Matxistak izan behar dira ministroen bileretan parte hartzen dutenak?
Galdera asko, sentsazio eta amorru handia. Politika oso gai interesgarria eta zabala da feminismoaren ikuspegitik aztertzeko, emakume bezala gure iritzia emateko.
Baina nire egunerokotasunera zentratzen, gauza txiki asko ari naiz ikusten eta sentitzen. Horrekin geratuko naiz. Umeen esentzia horrekin eta inguruko jendearen eta nire jarreran aldaketak ikusten eta egiten ere.

Aurreko edizioetako postak irakurtzen Ainhoa Calvok egindakoarekin guztiz ados nago. Sistema bitarra, sexu eta genero DIKTADURA,  haurrentzako eta gazteentzako telebista programei erreferentzia egiten die.
Gaia oso zabala eta interesantea da lagunen artean, gure artean hamaiketako baten inguruan hitz egiteko. Inpresioak aldaratzeko, sentsazioak, bakoitzak egin ditzaken aportazioak entzuteko...
Hitz egin dezagun, senti dezagun gure boterea eta goazen txiri-txiri aldaketak egiten!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina