2017/10/29

SEXU-GENERO SISTEMA SUNTSITZEN!!!

Gure mundua, gure sinismen eta ideologien inguruan antolatuta dago. Azkeneko mendeetan gure gizarteak errealitatea ikusteko modu bat hautatu du eta ikusteko modu horretan dikotomiak gaina hartu du: zer dagoen ongi, zer ez; hau normala da, hau ez; hau polita, bestea ez. Eta errealitatea ikusteko modu honek menpekotasuna eta zapalkuntza ekarri du. Antolakuntza soziala hierarkizatu egin da: goikoaldean mutilak, behealdean neskak; mutilak boterea eta neskak botererik gabe.

Simone de Beauvoir-ek 1949-ean esandako esaldian: “On ne naît pas femme: on le devient”, zuzenean arazoaren iturrira jotzen du. Gauza bat da emea edo arra jaiotzea eta beste gauza desberdina da emakume eta gizonei nolakoak izan behar duten eta zein da beraien funtzioa ezartzea; eta bide horretatik desbideratzen denari “etiketatxoa” jartzea.

Gure desberdintasun biologikoek ez dute zertan baldintzatu behar gure bizitzarako aukera pertsonalak; Gizon eta emakume izateko modu aunitz dago eta denak zilegiak dira. Baina sexu bakoitzari egokitzen zaizkion ezaugarriak haintzat hartzen badira, orduan estereotipoak agertzen dira.

Gaur egun, mendez mende hedatu den sozializazio prozesu baten ondorioz, neskak eta mutilak barneratu dute zein den bere papera gizartean; zein den gizartearen araudia eta zer den emakume edo gizona izatea. Are gehiago, prozesu hau, umea (pertsona) jaio baino lehen hasten da.

Gizarteak bereganatu ditu funtzio, rol eta estereotipo hauek. Eta ez hori bakarrik, gizarteak eutsi, sustatu eta garatu egiten du sistema hau. Beraz, autoelikatu egiten da, gizarte desorekatu bat eraikiz eta mendez mende desberdintasunak mantenduz.

Hau dela eta, sexu-genero sistema honen ondorioen artean hauek aipa ditzakegu:
-          Berdintasun eza: Eskubideak/ betebeharrak
-          Askatasun eza: Pertsonen garapen globala eragotzi
-          Harreman desorekatuta: Dominazioa/ menpekotasuna
-          Mugatzailea: Emakume eta gizon izateko eredu bakarra, aniztasuna ukatzen da
-          Pentsalmolde bakarra: Eredutik ateratzen dena “arraro, arrotz, anormaltzat” hartzen da.

Horrela ba sexu-genero sistema, gaur egun ere, hainbat adibidetan ikus dezakegu. Hiru aipatuko ditut:
-          Oraindik jaio ez den ume horren inguruan, gurasoek, familiakoek eta lagunek, hainbat espektatiba, itxaropen, desio, aurreiritzi eta aurreikuspen dituzte; Mutila izanen dela jakiterakoan, indartsua, ekintzailea, ausarta.. izatea espero dugu. Neskeen kasuan aldiz, guapa, formala, zaintzaile ona...
-          Eskola sistemaren barne hainbat urte eman eta gero, mutilen eta nesken jokatze modua desberdina izaten da: neskak diskretoagoak parte hartzerakoan, konfiantza falta, deseroso protagonista papera suertatzen zaienean. Mutilak ezer ez badakite ere, beti edozein gauza esatera prest, publikoak, protagonismoari beldurrik gabe. Neskak akademikoki emaitza hobeak, mutilak, goi mailako ikasketa bukatu eta gero, lan aukera hobeak.
-          Profesional maila, emakume gutxi heltzen dira goi mailako postuetara baina hauek, lidergo eredu desberdina aukeratu beharrean, askotan gizonen estereotipoak kopiatzen saiatzen dira.

 Guzti honen aurrean, bi ideia ondoriezta ahal ditugu:
-          Gizartea guk eraikitzen dugu

-          Nolakoa izanen den gizarte hori gure esku dago.




Sexu- genero sistema honi buelta emateko beharrezkoa ikastetxean estereotipoak lantzea. Horretarako, hona hemen proposamen bi:


1- Neska eta mutilak: Honako adjektiboak norekin lotuko zenituzke:

SENTIKORRA, TINKOA, ULERKORRA, OLDAKORRA, BOTERETSUA, ZORROTZA, GOXOA, ZINTZOA, MENPEKOA, MENPERATZAILEA, ERABAKITSU, POLITA, ESKUZABAL, AHULA, BELDURTIA, AUSARTA, BORROKALARIA, GIDARIA/ BURU, ZALANTZATIA, JARRAITZAILEA, AKTIBOA/ MUGITUA, EZIUR, PASIBOA, IRMOA, INDARTSU, SENDOA, AMUTSU, BEREKOIA




2- Estereotipoen honako taula aztertu eta eguneroko adibideak bilatu:
Marian Morenok hau dio: "gure estereotipoen motxila desorekatuta dago eta berez hezkidetzaren helburua gure motxila orekatzea da.


Neskak
Mutilak
Ahultasun sentimentual adierazi
Sobera
Gabezia
Indarra erakutsi
Gabezia
Sobera
Haserrea erakutsi
Gabezia
Sobera
Lidergoa
Gabezia
Sobera
Pertsonen zainketa
Sobera
Gabezia
Arrisku bereganatzea
Gabezia
Sobera
Eremu publikoa
Gabezia
Sobera
Amatasuna/ Aitatasuna
Sobera
Gabezia



Beste ikaskideen lanak irakurri eta gero zaila egiten zait bat aukeratzea, guztietan baitago klik egiten dizun zerbait. Bi hauek bereziki gustatu zaizkit.



Gustatu zaizkit agertzen diren bideo eta proposamenak. Aurrean aipatzen nuen bezala emakumeak eta gizonak izateko modua, txiki txikitatik ikasten dugun zerbait da. Sozializazio prozesua konturatu gabe gertatzen da (eta gehinetan gu nahi gabe) eta bi post hauetan ikasle nerabeekin lantzeko hainbat proposamen interesgarri agertzen dira.

Eta hau dena baldin badakigu, zergatik ez diogu aurre egiten? Sistema hau horren barneratuta daukagu txiki txikitatik non alde batetik, gizartea eraikitzeko era hau egia absoluto eta aldaezina dela pentsatzen dugula eta bestalde, ezinezkoa egiten zaigu pentsatzea sikiera gure gizartea eraikitzeko beste modu bat dagoela. Eta hau da gure oztopo handiena: gu geu. Beraz gakoa non dagoen dakigunez, goazen gure mundua eraldatzera!



Hurrengorarte lagunak



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina