2017/10/29

SEXU-GENERO SISTEMAren HAUSNARKETA


1. Gogoeta pertsonala:

Sexu-genero sistematik estereotipo ugari eraikitzen direla aski ezaguna da, eta gai honetan berau lantzen aritu gara; baina pixkanaka-pixkanaka horiek gaindituz goaz. Oraindik lan izugarria egiteko badago ere, zorionez, geroz eta kontzientzia handiagoa dago. Bestalde, egia da gizakia dikotomien aldekoa dela, beti egin baita etengabeko sailkapenak egiten; baina sexuari dagokionez, argi daukat egungo dikotomik ez dituela pertsona guztion beharrak asetzen.

Hobetze horretan ezinbesteko garrantzia izan dute talde feministek, eta nire herrian ere bada lanketa horretan gogotsu ari den taldea: Orioko Xaltxerak. Eta zuekin konpartitu nahiko nuke beraiek sexu-aniztasuna ikustarazteko egin duten azken ekintza, ostiralean amaitu zuten herriko eskailera horiek margotzea. Ea beste herrietara ere zabaltzen duzuen.




Hala ere, oraindik asko dago egiteko, eta jendartea da oztopo nagusia, egunerokotasunean ikusten dira horren adibide andana. Atzo, esaterako, horren hiru adibide pasa zitzaizkidan:

  • Batxilergoan ikaskide eduki nuen lagun batekin egin genuen topo eta haurdun zegoela esan zigun. Nirekin zihoan koadrilako lagunak ezetz asmatu zer galdera egin zion? Noski umearen sexuagatik galdetu zion.
  • Koadrilako afaria izan genuen eta, zerbitzariak eskatzeko orduan, gizonezkoak eserita geunden aldean soilik galdetu zuen ea zer jan behar genuen, neskek hitz egiten jakingo ez balute bezala
  • Afaltzera joan ginen lekuan parrila zegoen, bertan lanean hiru gizon zeuden; emakumerik ez. Garbitzen, berriz, emakumezko bat.



2. Iazko edizioko posta

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako postak begira aritu naiz, eta Mariarena deigarria egin zait, bereziki berak erabili duen taula; eta taula hori nik ere zuekin konpartitu nahiko nuke:


Bertan, informazio asko modu antolatu eta argian biltzen da; niri pertsonalki ikasteko orduan taulak, mapa kontzeptualak, marrazkiak eta horrelakoak gustatzen zaizkit, bisualki ikasita errazago ikasten dudalako. Egia da politagoa egin zitekeela koloreak etabar erabilita, baina informazioari dagokiola ezin-hobe dago.


3. Ikasleekin lantzeko moduko baliabideak
Ikasturte honetan sexu-genero sistemaren hausnarketa daukat helburu, eta lanketa hori egiteko nahikoa da gabonak inguruan etxera iristen diren jostailuen propaganda aztertzea; hemen adibidea:

. Resultado de imagen de revista juguetes

Horrez gain, transexualitatearen gaia landu nahiko ikastolan eta hurrengo 10 minutuko bideoa ipiniko nuke; horrez gain, etxean gurasoei ere erakusteko eskaria egingo diet. Mikele Grande bere abizenak dioen moduan handia delako:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina