2017/11/04



ANESTESIARIK EZ!! GENERO INDARKERIAK BETE BETEAN EMATEN DIGU!!



Genero indarkeriaren inguruko albiste mordoek anestesiatzen gaituzte… jakin badakigu genero indarkeria hortxe dagoela,… baina horenbeste gertaerei aurre egiteko… ez sufritzeko ez sentitzeko… anestesiatzen gara… Eta anestesiaturik gaudenez, ekimen gutxi ematen dira genero indarkeriaren kontra… “Batzuei gertatzen omen zaie…” Horrelakoren bat, gertu izan arte… 
                                 

Nire hezkuntz eremua hezkidetzailetzat badut ere, indarkeriaren aurkako sustapenak ez ditu egiten. Zeharka lantzen den gai bada ere, gaiari ez zaio, behar duen garrantzia ematen. Eta hori hain zuzen ere, izango litzateke erronka nagusiena. EAEn gutxienez ematen diren emakumeengako erasoak salatzeko atsedenaldian, irakaslego osoa eta ikasleen elkartaratzea egingo balitz ikastetxe guztietan, pil pilean egongo zen gaia litzateke, ez genuke arruntatzat hartuko… Ikasleen egunerokotasunean, garrantzitsua den gai bat dela, barneratuko zuten…

Gaur eguneko jendartean, oraindik ere emakume izateagatik, horregaitik soilik, persona bat erahila izan daitekeela pentsatzen dudanean… Oilo azala jartzen zait eta zirrara batek gorputza zeharkatzen nau… Beste garai batean nagoela ematen du, ku kux klan -en garai hura… etortzen zait burura… eta sinesgaitza iruditzen zait…

Genero indarkeria izeneko gai honetan, azaltzen diren datuak suntsitzaileak dira, eta zerrendatzen direnean emakumeen aurkako indarkeriak (sinbolikoa, psikologikoa,ekonomikoa, mikromatxismoa, fisikoa eta sexuala) emakume guztiok pairatu izan dugula indarkeria azpimarratu dezaket, eta ez baten soilik, horietakoren bat, ziur behin baino gehiagotan sufritu izan ditugula. Horrelakoak nabarmentzeak, hotzikarak sorrerazten dizkit. EMAKUME GUZTIOK!!!
Resultado de imagen de flavita banana                                   


Aste honetan, beste hainbatetan antzerakoak suertatu diren bezala, EAEn emakume gazte bat loturik eta mozaldatuta agertu da; Madrilen hamasei urteko neska bat erahila izan da bere logelan bertan… Albisteak ez dute duda izpirik uzten sartzen, hementxe dauzkagu adibide ezberdinak, non azalarazten diren emakumeenganako indarkeria…

Ageriko adibideak dira… baina milioka pairatzen ditugu egunero, iragarkien sexismoa, indarkeri ekonomikoa (ez soilik familia barruan eman daitekeena, lan baldintza kaxkarrenak eta soldata baxuenak emakumezkoenak dira…), indarkeri estrukturala  (tratu txarrak jasan dituzten emakumeak gainera erruduntzat jotzen denean), indarkeri ideologikoa (atera dituzten legeak, bai zaintza parteakatuaren inguruan bai alokairuzko sabelen aldeko ekimenak  adibidez) , azken hau indarkeri sinbolikoa bilakatuz era berean…

Hurrengo bideoak, higuingarriak direla ohartarazten dizuet…


Eta bi bideo diren arren, bien artean lotura dago…



Aurreko ikasturteko post bat aukeratzekotan Maiterena aukeratzen dut. Guztiz bat egiten dut, eta Irantzu Varelaren bideoa brutala da. Datuz gainezka, indarkeri sinbolikoaren analisia ezinhobea eginez, umorez, matxismoa larru gorritan utziz…

Bukatzeko, honako kanta hau, kateak deuseztu, apurtzera… animatzen duena… Aldarrikatzen duen moduan “bizitza bukatzen dela, ametsak xahutu egiten direla…”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina