2015/12/12

HIZKUNTZAREN BOTEREAZ OHARTU

Askotan hizkuntzaren inguruan feminismoaren begirada jartzen dugunean gehiegikerietan ari garela aipatzen dute askok. Hainbesterako ez dela entzuten dugu. Honen aipamen sinplistaren atzean hizkuntzaren boterearen ezagutza eza dugu.

Izan ere hizkuntzaren bitartez balioak transmititzen ditugu eta horiekin gure identitate indibiduala eta kolektiboa erakitzen dugu. Aldi berean, munduaren kontzepzioak ere hizkuntzan eragina izaten du. Beraz bai munduak bai hizkuntzak elkarri eragiten diote. Beraz ondo aztertu beharko genuke nola eta zertan hitz egiten dugun, keinuak, tonuak etabar.
Izan ere, hizkuntzak duen boterea gure onerako edo gure kontrarako erabili dezakegu. Gizarteak transmititzen dituen sexismoa eta estereotipoak mantentzeko erabili ahal dugu edo justu kontrakoa,  errealitate berria eraikitzeko tresna izan daiteke, balio eta  kultura berriak sortzeko, konfiguratzeko.

Egia da momentu honetan hizkuntza sexista nahiko barneratuta bizi dugula gure gizartean. Naturaltasunez bizi dugu. Adibide zehatz bat hemen ikus dezakegu. Indarkeri egoera baten aurrean adierazten ditugun mezuak, arrazoiak eta iritziak zelako eragina izaten duten aztertu beharko genuke.


Beste adibide bat, azken garai honetan arrakasta handia izan duten abesti batzuen hizkuntza sexista izan da. Reggeaton, gaur egungo musika estiloa da eta transmititzen dituen mezuak oso larriak dira, indarkeria, menpekotasuna eta sexu objektibazioa oinarrian ditu. Gai honetan udalerri batzuk neurriak hartu dituzte, Elgoibar udalatxeak hain zuzen.

Pikara Magazinek egiten dituen abestien analisiak ere nabarmenduko nituzke. 

Honekin lotuta ere hizkuntzaren androzentrismoa aipatu beharko genuke. Gizonentzako ona dena erreferentziatzat hartzen dugunean, gizona "unibertsal-eredua" bihurtzen dugu. Horrek ekartzen duena emakumeen inbisibilizazioa eta bazterkeria da.

Bi egoera hauek hizkuntzaren erabileran eragina izaten du. Ondorioen adibideen artean hauxe aipatuko nuke:

Genero kutsadura, pentsamenduan izen neutroak genero batekin idenitifikatzea (gizonezkoena)
Ikusi lehenengo minutu
Bestelakoak ere badaude: jauzi semantikoa, irainak, txisteak, bromak, androzentrismoa,...
Batzuen ustez euskara hizkuntza sexista ez dela pentsatzen dute, genero gramatikalik ez duelako. Egia da gaztelaniarekin konparatzen badugu sexismoaren zama ez dela hain handia.


Baina erabilerak, araudiak eta hizkuntzarekin lotutako beste ezaugarriak (tonua, keinuak, ikonografiak, gorputz adierazpena,...) kontuan hartzen baditugu oraindik pausu handiak eman behar ditugula esan beharko genuke. ("Euskara sexista ote?")

Orduan zer egin eskoletan. Zein izango da gure erronka?

Ba argi dago gure begiak zabaltzea, nola hitz egiten dugun, zer transmititzen dugun, zelako hizkuntzan oinarritzen garen (idatzian eta ikonografikoan) baita ze erabilera egiten dugun prozesuaren kontzientzia izateko. Ohartzea izango litzateke lehenengo pausua; hizkuntzaren sexismoa eta androzentrismoa identifikatzen ikastea. Horretarako inbertsio erregela erabili eta eztabaidaik sortu beharko genituzke.

Beste pausu bat eredu eta kontzeptu berriak transmititu eta erreferente bihurtu. Kontuan izanda aniztasuna eta inklusibotasuna. 
Keinuak, ikono grafikoak, tonuak, gorputza eta abarrekoak zaindu beharko ditugu, ondo aukeratuz eta ondo erabiliz.

Eta ezin dugu ahaztu emakumeen presentzia eta bisibilizazioa gure diskurtsoan eta materialetan adierazi beharko genukeela; haien pentsamendua, iritziak eta ekarpenak kontuan hartuz.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina