Hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen omen du. Maria Luisa Calero hizkuntzalariak dioen bezala: “hizkuntzek gure munduko pertzepzioa baldintzatzen dute eta, are gehiago, gure jokabidea modu zehatz batera orientatzera eraman gaitzake”.
Horrela, hizkuntza sexista den jakiteko kontutan izan beharko genuke komunikazioan emakumeak subjektu bezala agertzen diren edo ez, eta agertzekotan gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan agertzen diren. Eta baita ere, hizkuntzak genero esterotipoak eta misoginia transmititzen duen.
Zer gertatzen da gure inguruko hizkuntzetan?
Adibidez, euskeraren kasuan genero gramatikalik ez duenez, askoren ustez ez da sexista ez hizkuntza, ezta bere erabilera ere.Baina euskarak badu genero bereizketa .
Erabilera ez-sexistarako arau orokorrak hiru izan litezke: genero kutsadura saihestea. maskulinoa orokortzaile gisa ez erabiltzea. euskarak duen araudi ez baztertzaileari jarraitzea. Honen adibideak hika tratamendua eta pluralen eraketa izan daitezke. Laburbiltzeko, euskararen kasuan arreta jarri beharko genieke, beste batzuen artean, hurrengo arazoei:
Gizona generiko gisa erabiltzerakoan, jauzi semantikoetan, parekiderik gabeko terminoetan eta abar...
Eta gaztelaniarekin zer? Gaztelaniak sexuari loturiko genero gramatikala du, bertan maskulinoak plurala egiten du eta neutro bezala kontsideraturik dago.Hori dela eta, gaztelaniak duen zama sexista euskararena baino askoz handiagoa da. Halere, gaztelania era ez sexistaz erabiltzearen alde pausuak eman daitezke Eulalia LLedó Cunill-ek , hizkuntzalariak, bere eskuliburuan azaltzen duen lez.
Baina gure komunikazioan ez dute hitzek bakarrik parte hartzen badaude bestelako adierazpenak:
Hizkuntza ikonografikoak irudiak erabiltzen ditu. Nonnahi daude eta androzentrismoa irudikatzen dute askotan.
Gizonaren irudi aktiboa emanez edo emakumearena errol tradizionaletan
Hizkuntza gestuala eta ahozkoa.
Ahozko hizkuntzari ulergarria izan dadin keinuz eta ahotsaren doinuz laguntzen diogu. Haurren artean egindako zenbait ikerketek diote oso txikitatik umeek helduek eta lagunek egindako keinuek ikasten eta interpretatzen dituztela.
En cuanto a nuestra hipótesis de trabajo, hemos comprobado que sí que existe un "mapa no verbal" internalizado en los niños de 5 a 6 años; hemos visto qué gestos conocen y cuáles no de un listado bastante amplio, aunque no exhaustivo, y hemos recogido las verbalizaciones que, a modo de interpretación, iban haciendo de las expresiones que se les presentaban.
Ssshhh...¡¡Chito!! o la importancia del lenguaje no verbal en la Escuela Infantil AULA.
Ssshhh...¡¡Chito!! o la importancia del lenguaje no verbal en la Escuela Infantil AULA.
Gure keinuek gure hizkuntzaren parte badira, aztertzen ditugu? moldatzen edo aldatzen ditugu desegokiak direnean? Nik uste ez diogula gaiari merezi duen arretarik eskaintzen. Orokorrean besteok esaten digute zein tonutan hitzegiten dugun edo nolakoa diren gure keinuak.Hezkidetzan lan egiteko beharko genituzke irizpide argi batzuk.
Bitartean hezkidetzarako emandako proposamenen artean nik hiru aukeratu ditut:
Bitartean hezkidetzarako emandako proposamenen artean nik hiru aukeratu ditut:
- Aurretik esan bezala, irudiei eta keinuei arreta berezia jarri beharko genieke jendartean dugun aniztasun anitza islatzeko, mezua ez maskulinizatzeko eta genero estereotipoak gainditzeko. Gaur eguneko gazteek eta umeek berebiziko garrantzia ematen diote irudiei. Hortaz aprobetxa dezagun gure alde gure inguruan ohizko ez diren irudiak jarriz… irudiak interpretatzen heziz...Bestalde aztertu eta partekatu ditzagun gure lanean erabiltzen ditugun keinuak neskekin edo mutilekin hitzegiterakoan.
- Emakumeak eta gizonak diskurtsoan izendatuta egotea ezinbestekoa iruditzen zaigu, baina ez da hori bakarrik, mentalitatearen aldaketa behar da, ikuspuntua aldatu. Guztion historia, interes, kezkak, nahiak, jarduerak eta ekarpenak diskurtsoaren objektu bihurtu
- Kontuz eremu ez formaleko espresioekin: txisteak, bromak, umorea … Sexismoa eliminatu.Ikasleei ohartarazi adierazpen guzti horieek eraman dezaketen zama handiari.
Bukatzeko ,egia esan, mintegian hizkuntzaren gaia jorratu dugun arren, irakurgaian aztertu ditugun nabardura guztiak ez nituen ezagutzen, eta horietako asko ezagutu ondoren aho zabalik gelditu naiz. Hizkuntzaren gaiak maila pertsonalean eta hitzegiterakoan arreta handiago jartzera behartzen nau eta mintegian nabardura guzti hauek jorratzera ere. Hortaz, esan dezaket gaia oso baliogarria iruditu zaidala, eta erronka izugarria jartzen didala hain errotuta dudan hitzegiteko moduan aldaketak sustatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina