Historiaurretik, emakumeek izan duten funtzioa gizonezkoek
izandakoarekin alderatuta gutxietxia izan da, emakumeen lana,
pentsamendua eta gustuak ikusezin bihurtuz eta eremu publikoan bere
parte hartzea bigarren mailako izanik.
Emakumeen presentzia eta protagonismoa kontutan hartzea ezinbestekoa
da, botererako biderantz eramaten baigaitu. Botere hau, maila
ezberdinetan garatu behar da: maila pertsonalean, gizarte mailan,
ideologian, kulturan, ekonomian, ezagutzan…
Patriarkatuak ordea, hiru mekanismo nagusi jartzen ditu
martxan emakumeak eta beren ekarpenak ikusezin bihurtzeko:
-
Androzentrismoa: Gizona gauza guztien erreferentea da.
-
Sexismoa: Emakume izateagatik jasotzen den diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa.
-
Ezagutzaren jabetza kentzea: Emakumeena denaren jabe egitea.
Emakumeen historia eta bizitza presente egiteko eta protagonismoa eta
jabetza eskuratzeko, gauza asko ikertu eta berregin behar dira:
-
Gorputza eta amatasuna
-
Heziketa
-
Emakumeen lanak orokorrean
-
Politika eta eremu publikoan emakumeen papera botere-alderdi guztietan: sorkuntzan, artean, zientzian...
Historian egon diren emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izan
dugu; nik Mary
Richmond eman nahi dut ezagutzera: Gizarte langintza teorizatu
eta sistematizatu zuen emakumea izan zen, gaur egun, profesio honetan
erreferente nagusienetako bat izanik.
Proposamenei dagokionez, alde batetik, www.edonola.net web orriaren ekintza hau oso erabilgarria dela uste dut: twitterren emakumeen presentzia profesionala jasotzen duten traolen zerrenda egin dute eta euskarazko traolen erabilpena sustatzen dute, #EmakumeakZientzian eta #EmakumeakHistorian hain zuzen ere: http://www.edonola.net/gorpua.php?atala=1&hiz=eu&ekintza=bas_irakur&nahi=1019
Beste
alde batetik berriz, datu eta ondorioei
dagokienez, Hamaika telebistak eginiko
erreportai hau oso interesgarria iruditu zait; emakume zientzialarien
ikusezintasunez eta parekidetasunaz hitz egiten dute bertan:
Nire
ustez, hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak hauek
dira:
-
Ikasleei gizon zein emakume erreferenteak daudela erakutsi, etorkizunean ikasketei dagokionez neskek mutilenak kontsideratzen diren ikasketak daudelaren ideia ez barneratzeko eta izan nahi dutena askatasunez aukeratzeko.
-
Ikasleei emakumeak eta beraien ekarpenak ikusezin bihurtzeko patriarkatuak erabiltzen dituen mekanismoak azaldu eta horiek ezabatzeko egin daitekenari buruz lanketa egin.
-
Sare sozialak erabili emakumeen ekarpenak lau haizeetara zabaltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina