2015/12/11

HIZKUNTZA EZ SEXISTAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


 Hizkuntza komunikatzeko tresna nagusia da. Horren bitartez, gainera, balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu. Gainera, hizkuntzarekin, emakume edo gizon izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan, zein baldintzetan… transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo gaindituz.

Hizkuntza sexista den edo bere erabilera den sexistaren inguruan Amaia Alvarez Uriak idatzitako artikulua oso interesgarria da. Horretan, gai horren inguruan dauden bi iritzi azaltzen dira bata zein bestea argudiatzeko. Amaia Alvarez Uriaren arabera iritzi zabalduena da kultura/errealitatea dela sexista, eta hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko dela. Ondorioz, ez dago hizkuntzan aldaketarik egin beharrik, edo ez da lehentasun bat izan behar hizkuntzaren sexismoarena.

Euskarari dagokionez, horrek ez du genero gramatikalik , eta beraz, era hezkidetzaile batez komunikatzeko aukera ematen digu. Hala ere, adierazi behar da, euskarak baduela genero breizketa eta batzuetan desegoki erabiltzen dugula. Hori ikusteko inbertsioaren erregela lagungarria izan daiteke. Euskararen erabilera ez-sexista egiteko, hiru dira arau orokorrak:
1.       Genero kutsadura sahiestea
2.       Maskulinoa orkortzaile gisa ez erabiltzea
3.       Euskarak duen araudi ez baztertzailari jarraitzea.
Horretaz gain, zenbait arazo topatu ditzazkegu: gizona generiko gisa erabiltzea, “giz-“ erroaren erabilera generikoa, gaztelera zein frantsesaren eragina, genero kutsadura, itxurazko bikoteak, parekiderik gabeko terminoak, jauzi semantikoa, androzentrismoa, emakumeen aipamen asimetrikoa, sexuen araberako ezaugarri eta balorazio ezberdinak, irainak, txisteak, piropoak, bromak….
Komunikazioan hizkuntzaren bestelako adierazpenek ere parte hartzen dute eta hori ere kontuan izan behar dugu:
-          Hizkuntza ikonografikoa: erabiltzen ditugun irudiak aztertu behar dira: zer erakusten dute, sexismoa erreproduzitzen dute ala ez, alternatibak proposatzen dituzte… 

-          Hizkuntza gestuala eta ahozkoa: erabiltzen dugun doinua, tonua? Berdin onartzen da neska edo mutil batean…. Gorputz hizkerak zein mezu transmititzen du? Zein espazio erabiltzen du?






Gai honen inguruan hainbat gida daude. Nik administrazioan egiten dut lan, eta beraz, administrazioan gehien erabiltzen direnak dira ezagutzen ditudanak:
-           

Ikastetxean lantzeko erronka nagusiak hauek dira nire ustez:
  • -          Irakasleei eta jantokian eta patioetan lan egiten duten langileei euskararen erabilpen ez sexistaren inguruko prestakuntza ematea
  • -          Hizkuntzaren erabilpen ez sexista curriculumean txertatzea: alde batetik zeharka moduan, ikasgelan zein eskolan erabiltzen diren material guztietan  kontuan izan hizkuntzaren erabilpen ez sexista (kartelak, liburuak, ariketak, ikasgelan erabiltzen den hizkuntza….) eta hizkuntza lantzen den ikasgaietan (euskara, gaztelania, ingelesa…), hizkuntza hori modu ez sexistan erabiltzen irakatsi.
  • -          Hizkuntzaren erabilpen ez sexista egiteko jarraibide batzuk diseinatu lan prozesu baten bitartez irakasle, ikasle, guraso, eta beste langileekin, eta konpromisoa hartu horiek betetzeko. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina