Hona hamen ikasgai izan
dogunaren laburpena irakurgaiaren zatiez baliaturik.
Besteak beste ikasi dogu modu asko dagozala emakumeen presentzia
gutxiesteko: gizarteak inposatzen deuskuzan rol hierarkikoen banaketa,
hizkuntza sexista, androzentrismoa … baina baita gizonen aldetik emakumeena
denaz jabetzea ere.
Zergatik da garrantzitsua kontuan izatea emakumeen presentzia eta protagonismoa?
Oso lotuta dagoelako identitatearen garapenarekin eta, ondorioz, boterearen garapenarekin edo jabekuntza-prozesuagaz.
Begoña Salasentzat protagonismoa
identitatearen garapenarekin erabateko lotura dau: “Protagonista izatea
nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere
buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak
ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork
bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak,
adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko aukera emanez norberari.”
Eta boterea, autoritatea?
· “Boterea: zerbaiterako
ahala, indarra edo eskua; agintaritza, herri bateko gobernua; eratutako edozein
autoritate.
· Autoritatea: agintzeko eta obeditua
izateko eskubide eta boterea; norbaiti gai batean aitortzen zaion
sinesgarritasuna.”
Honexek
dira patriarkatuaren mekanismoak emakumeak eta beren ekarpenak ikusezin
bihurtzeko:
Emakumeen presentzia berreskuratzen edota bermatzearen alde hainbat emakumek egin dabe lan estrategia desberdinak erabiliz:
Emakumeen historia eta bizitza
presente egiteko hainbat gauza ikertu eta berregin behar dira: gorputza eta
amatasuna, heziketa, emakumeen lanak orokorrean, politika eta eremu publikoan
emakumeen papera botere-alderdi guztietan, sorkuntzan, arte, zientzia eta
abarretan, historian zehar hauetan guztietan protagonismoa eta jabetza lapurtu
egin zaie eta. Historiaren berridazketa lan horretan desegin egin behar dira hasieran
aipatu doguzan patriarkatuaren mekanismoak: androzentrismoa, sexismoa eta
apropiazioa edo lapurreta.
Paradigma aldaketa.
Historian zehar ikusi dezakegu tradizionalki maskulinoak izan diren eremuetan emakumeen presentziak paradigma-aldaketa ekarri duela jakintzak dituen adar ezberdinetan:
1. Errealitatea, bizitza (eremu publikoan zein pribatuan) interpretatzeko
zientzia-arrazionaltasunaren eta objektibotasunaren mugak identifikatzea eta
bestelako parametro subjektiboei emozionalei, intuitiboei … ere dagokion
baliagarritasuna onartu.
2. Emakumea zein bestelako identitateak, ikerketetan objektu eta subjektu
moduan egoteko beharra. Adibidez, ikertzaile moduan, ikuspegietan zein
edukietan ekarpenak eginez; eta aztergai bezala, emakumeenak zein bestelako
identitateak diren egoerak ikertuz eta emakumeak emaitzetan islatuz.
3. Naturarekin eta orokorrean
munduarekin gizakiok dugun harremana menderatzearena ez izatea, baizik eta
berarekin orekan egon behar den partea garela ulertzea, bizitzaren parte bat,
azken finean emakumeak gizartean dituzten zereginak, kokapenak, beharrak,
desioak … kontuan izatea.
Ikusten danez, patriarkatuak markatu deusku zer
eta zelakoak izan behar ginen?, garan? baina gure esku dago paradigma aldaketa posible
egitea. Idazle eta aurrerapauso garrantzitsuak emon dabezan emakumeen barri
izan dogu oraingoan be (eta batez be, esango neuke) beraz, oso gustora ibili
naiz gai honegaz eta uste dot egunean jartzeko oso aukera ona izan dogula.
Hortaz,
hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronken artean,
batez ere, ezkutatze horregaz amaitzeko garai bateko zein gaur eguneko emakumeen
irudia eta aportazioa jasotzea eta ikusgai jartzea litzake batik bat.
Aipaturiko gaien
inguruko proposamen bat egitearren gure inguruko gazte zientzialari baten
adibidea jarriko dot, Jarraituko doguz neska honen pausoak ikerkuntza eta
berrikuntza mailan zientzia munduan emakumeak ikusgai jartzen jarraitzeko asmoaz.
Aitziber Eizaguirre, Tumaker enpresako diseinatzaile
industriala. Emakume, gazte, zientzialaria eta ekintzailea, Oiartzungoa. Oso
gaztea bezain ekintzailea.
Aste honetako jardueraren
inguruan betiko moduan datu pila batu
dogu, emakume zientzialari, idazle, filosofo, … e.a. Bertan adierazitako gakoen
artean honegaz gelditzen naiz;
Curriculum eta material didaktikoa
"Emakumeak menpe mantentzeko modu nagusietariko bat
beraien borroka eta lorpenen historia beraiek ez ezagutzea izan da”
Gerda
Lerner
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina