Hizkuntzaren
bidez zer, nola, zergatik transmititzen denaren garrantziaz ohartu behar gara.
Hizkuntza, irudikatzeko , transmititzeko
, komunikatzeko eta sozializatzeko tresna nagusia baita. Patriarkatua arduratu egin da ere ,
hizkuntzaren transmisio androzentristaz . Hizkuntzaren erabilera sexistak,
diskurtsoan eta sinbolikoan emakumea gutxiesteaz eta
aldi berean, emakumeen historia ,esperientziak eta ekarpenak ikusezinak
bihurtu ditu. Modu honetan, gezur handiak sortu eta errealitatearen transmisio distortsionatua egin
du.
Askotan
termino generikoak gizonekin identifikatzen dira, hori, hizkuntzari eman zaion
trataeraren eraginez sortu den genero kutsadura da, epaile eta zirujau hitzetan
emakumearen irudia ikusteko sortu diren zailtasunetan ,adibidez . Beste batzuetan
berriz, termino bat generiko bezala erabili eta gero gizonaz bakarrik ari zela
gertatzen da, eta honi , jauzi semantikoa deritzo, fenomeno hauek androzentrismoaren isla izanik. Gainera, horrelako gertaerak genero
gramatikala duten zein ez duten hizkuntzetan gertatzen dira, euskaran (zu
tratamendua), genero gramatikala izan ez arren, fenomeno hauek islatzen dira.
Beraz, genero gramatikalik ez duen hizkuntza era
sexistan erabili daiteke. Gainera, erabileran estereotipo sexistak indartu daitezke
eta sarritan indartzen dira ,adibidez, irudien bidez.
Hizkuntzaren
erabilera sexista dela ohartzea eta azalaraztea aurrerapausoa bada ere,
oraindik lan handia egiteko dago. Bestetik,hizkuntzak
moldagarriak eta errealitateari egokitu daitezke, horregatik, hezkidetzaren alde eman, ematen eta emango diren
urrats guztiak hizkuntzaren trataeran eta erabileran eragina izango dute.
Hizkuntza
batek pertsonen aniztasuna irudikatu, transmititu, komunikatu eta
sozializatu behar ditu, guztion
historia, interesak, gertaerak, ekarpenak batu beharko lituzke, diskurtsoa,aniztasunaren bilakaera bihurtuz.
Hizkuntza ez sexistaren alde ikastetxean egin daitezken
lan batzuk hauek izan daitezke:
- Ikastetxeko
irudiak errebisatu eta genero ikuspegia txertatu.
-
Aniztasunari, hizkuntza trataera bermatu; mintzamenean, idatzietan eta
irudietan.
-
Erabiltzen diren materialak aztertzea, eta estereotipoak eta sexismoa erakusten
dutenak baztertu.
-
Emakumeen ekarpenak curriculumean txertatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina