2015/12/06

EMAKUMEAK LEHEN LERROAN

Androzentrismoaz ari garenean gizona eta gizonaren ikuspuntua beste guztiaren erdigunean jartzen dela esaten dugu. Errealitatearen kontzepzioa hau ikuspegi maskulinoa ikuspegi bakar eta unibersal gisa ulertzetik dator. Honek emakumeon eta emakumeon munduaren ikustaraztea galarazten du, ikuspegi femenino baten ukapena eta emakumeok egindako ekarpenenen aintzakotza falta. Ikuspegi hau bizitzako espazio guztietan ematen da, artean, instituzioetan, lanean, hezkuntzan, komunikazioan, hizkuntzan, harreman pertsonaletan... izan ere, bizitza ikusi, aztertu eta ulertzeko modu batez ari gara.



Honen aurrean bi erronka azpimarratuko nituzke. Batetik, uste dut emakumeon ekarpena eta ikuspegia txertatzea ez dela nahikoa, ezinbestekoa deritzot horrez gain ikuspegi eta praktika androzentristak alde batera uztea. Hegemonikoak diren balore, diskurtso eta praktiken rol aldaketa bat eman behar da hegemonikoak ez direnak gailentzeko. Bestetik, azken urteotan hartutako neurri bat datorkit burura, diskriminazio positiboa. Uste dut neurri garrantzitsu bat dela emakumeon presentzia eta ekarpenak bermatze bidean, baina arrisku bat ikusten diot, emakumeen parte hartzeak ez du zertan emakumeon ikuspegia bermatzen, horregatik uste dut garrantzitsua dela diskriminazio positiboa emakumeon presentziaz gain, emakumeon ikuspegi, balore eta praktikara bideratua egotea. 



Honen adibideetariko bat bertsolaritzan dugu, emakume bertsolarien presentzia handitzeaz gain, gaiaetan, baloreetan edota tradizioan ikuspegi aldaketa bat ematen da. Horrek emakumea jendartean subjektu aktibo bilakatzen du, emakumea sorkuntzan, kontakizunean eta aldaketan da subjektu aktibo. Agente aldaketa bat ematen da, produktuaren aldaketa ematen da eta hartzaile eta kontsumitzaileen aldaketa  ematen da. Subjektu eta balore aldaketa horiek erreferentzia aldaketak suposatzen ditu eta horrek emakumeon identitate eta espazioen eskuratzea bermatzen du. 


Aldaketa guzti horiek esparru ezberdinetan eman behar dira eta esparru garrantzitsuenetariko bat eskola dugu. Paradigma aldaketa horiek geletan eman behar dira, emakumeak lehen lerroan jarri behar ditugu, emakumeon ikuspegia integratu behar dugu, finean balore berrien gainean eraikiko dugun hezkuntza eredua sortu behar dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina