HIZKUNTZA
HITZAK BAINO GEHIAGO da. Hizkuntzaren bidez balioak eta bizitza ikusteko
modua transmititzen dugu. Eta transmisio horren arabera ikasten dugu mundua
interpretatzen, irudikatzen, gainera hizkuntzak baldintzatzen du gure munduaren
kontzeptualizazioa.
Eta esaerak dion bezala: lo que no se nombra no existe.
… Indarrean dugun jendarte eredua
emakumeen eta gizonen ezberdintasunetan oinarrituta dago. Gauzak asko aldatu
diren arren azken urteotan, pertsonen arteko ezberdintasunak sostengatzen eta
erreproduzitzen dituzten balore eta sinesmen multzo pila ditugu. Hizkuntzaren
erabilerak ere, horren adierazle da
…
Alegia, mutilei erreferentzia egiten dieten genero gramatikala neska zein
mutilez hitz egiteko. Euskaraz ere, antzerako zerbait gertatzen da. Gizarte,
gizaki... eta horrelako hitzak erabiltzen ditugu, pertsonaz hitz egiteko
…
Eta hitz horiek gizon hitzetik eratortzen dira. Zergatik erabilera hori? Orain
gutxi arte, emakumeak ez direlako hartzen izan eskubide osodun hiritarrak
bezala. (Beldur
Barik)
Baina … Zer da? HIZKUNTZA SEXISTA ALA ERABILERA SEXISTA? Hizkuntza sexista
identifikatzen dugu emakumeak subjektu bezala agertzen ez direnean edota
agertzekotan, gutxietsiak, baztertuak, menpekotasun roletan, irainduak edo
minduta agertzen direnean.
Hauek dira
euskaraz eman daitezkeenak:
- Genero maskulinoa emakume zein gizonez hitz egiteko erabili:
o
Alkate
jaun guztiei egindako harreraren ondoren hasi zen bilera”
o
“Bileran
legegizon guztiak egon ziren”
- Izendapen asimetrikoa, sexu bat azpimarratzen edo nabarmentzen denean bestearekin horrelakorik egiten ez den bitartean.
o
“Hiru
nekazari, apaiza eta bi emakume Elgoibarreko udal hauteskundeetara aurkeztuko
dira”
o
“ Bi
asturiar eta emakume bat izan ziren garaile garrote jaurtiketan”
o
Gizonezkoak
ekintzaren ardatz eta erreferentzia gunetzat hartzen direnean eta
o
emakumezkoak
menpeko edo agindupekotzat.
o
“Etxeberria
jauna eta bere andrea etorri ziren”
- Sexuaren araberako tratamendu diskriminatzailea. Andrea eta andereƱoa egoera zibilaren berri ematen du eta uztartu egiten ditu nolabait emakumeak eta adingabetasuna eskubideei dagokionez. Gizonezkoentzat jauna eta gizona bakarrik erabiltzen diren bitartean, emakumezkoentzat andrea, andereƱoa eta neska erabiltzen dira.
o
”Javier
Agirre alkate jauna eta Amaia Irigarai alkate andereƱoa hitz egin
zeudelarik...”
o
“ Gizon bat
eta hiru neska egin dute ikastaroa”
- Ezaugarri ezberdinak gizonentzat (adimenari lotuak) eta emakumeentzat (estetika).
o
“Hautesleak
bere lehenengo agerraldia egin zuten, Javier Erro indartsu, Elena Sanchez elegante”
o
”Argazki
batean gizon talde bat kontzertu bat ikusten: “Entzuleek arreta handiz jarraitu zuten musika
emanaldia”.
o
Argazkian
emakume talde bat kontzertua ikusten: “Talde
dotorea entzuleen artean”
- Emakumea aipatzea deskalifikatzeko, esaldi estereotipatuak eta esaera zaharrak.
o
“Olagarroa
eta emakumea, astindu egin behar dira bigunagoak izan daitezen”.
o
“Beti
berriketetan, emakumeak bezala
o
”Hura zen marimutila hura!”
Eta gaztelaniaz
?
El uso del lenguaje que hacemos invisibiliza,
excluye y desvaloriza a las mujeres, como muy bien refleja este vĆdeo ganador
de la primera categorĆa. Cuando cambiemos nuestras formas de tratar a la gente,
cambiarƔ tambiƩn el uso que hacemos del lenguaje. Pero el uso del lenguaje
tambiĆ©n contribuye en la transformaciĆ³n de nuest
ras miradas. Por una sociedad mƔs justa y equitativa, hagamos un uso no sexista del lenguaje! (Beldur Barik).
Hona hemen gida interesgarri batzuk:
Eta gomendioak bi hizkuntzetarako baliagarriak:
- Erabili “Gizon”, “gizaseme”, “gizonezko” gizonezkoentzat soilik.
- “Gizaki”, “Giza” aldiz, generiko gisa erabili daiteke, gizona zein emakumeak izendatzeko.
- Hitz konposatuen bigarren osagaia “gizon” denean (legegizona, itsasgizona...), -ari atzizkia erabili lanbidea adierazteko (legelaria) edo beste kasuetan “langile” hitza erabili, (itsaslangilea).
- Hitz-elkarketetan emakumeak baldin badaude : aita-amak, senar- emazteak, errege- erreginak, seme-alabak, aitona-amonak, jaun- andreak...
- Pertsonari dagozkion balioak, trebetasunak eta gaitasunak aipatzea, pertsona hori sexo bateko zein bestekoa izan.
- Gizon eta emakumeei tratamendu berbera ematea. Adib.: jauna, andrea, eta euren izen eta abizenekin. Ez Juan jauna eta bere emaztea.
Baina badira KOMUNIKAZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN HIZKUNTZAREN BESTELAKO
ADIERAZPENAK. Horien artean hizkuntza ikonografikoa, hau irudiek bere barnean
dagoen informazioa eta transmititzen dituzten mezuak.
Gehienetan
hizkuntz idatziak eta askotan ahozkoak ere (komunikabideetan, teknologia
berrietan, ...) irudiz hornitzen da eta honekin batera sexismoa eta
androzentrismoa erreproduzitzen da.
Honengatik arreta
berezia merezi dute irudiek:
- Zer falta da?
- Zer da atzean ezkutua dagoena?
- Nola irudikatzen da mundua? Mundu maskulinoa? Femeninoa?
- Menpekotasun harremanak azaltzen dira?
- Nolako rolak azaltzen dira?
- ...
Aho hizkuntzan ere
zaindu beharrekoa da erabiltzen doinua, keinuak, ...:
- Genero aginteari erantzuten al dute?
- Berdin zuzentzen gara neska eta mutilei?
- Helduen artean nolakoak dira harremanak?
Eta gorputz
adierazpena:
- Zein mezua transmititzen du jarrerak?
- Nola betetzen da espazioa?
- Bestearen espazioa errespetatzen al da?
- ...
HEZKIDETZAren ikuspegitik proposamen desberdinak egiten dira. Hauek azpimarratuko
nituzke:
- Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri.
- Inbertsio erregela praktikan jarri: testuen zein irudien pertsonaien sexu-generoa aldatu ea zer gertatzen den. Sexismoa detektatzeko oso adierazgarria da.
- Gutxiespen zentzutan erabilitako terminoak, misoginia, lesbofobia, homofobia …. edozein fobia edo mespretxu, arrazakeria eta indarkeria adierazten dituzten terminoak eta espresioak erabat baztertu.
- Kontuz eremu ez formaleko espresioekin: txisteak, bromak, umorea … Sexismoa eliminatu.
- Irudiei arreta berezia jarri jendartean dugun aniztasun anitza islatzeko, mezua ez maskulinizatzeko eta genero estereotipoak gainditzeko.
- Ahozko hizkeran adi egon erabilitako doinu eta gorputz jarrerari guztiekiko begirunea adierazteko eta inor bazterturik sentitu ez dadin.
- Geletan edo jardueretan neska eta mutilen parte-hartzea aztertu: Denbora berdina erabiltzen dute? Aukera berdina dute? Arreta eta erantzun berdinak ematen dizkiegu?...
- ...
Nire ustez, Irakasleontzat hizkuntza da tresna handiena, inportanteena, nola ba ez dugun zainduko, nola ba ez
dugun hausnarketa egingo? Hezkuntza Sistema HIZKUNTZAN edo hobeto esanda HIZKUNTZETAN oinarrituta dago.
Hausnarketa pertsonala eta gure
ikastetxeen ikasle eta lankideekin? Hau ez ba dugu egiten sexismoaren eragile
garrantzitsuenetako bat ez dugu konbatituko.
Hau bai benetako erronka!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina