Hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen du eta nolakoa munduaren kontzepzioa, halakoa gure hizkuntza; biek elkar eragiten dute, batak bestea islatzeaz gain batak bestea aldatzen laguntzen du ere bai.
Hizkuntzaren bitartez (bere adierazpen guztiak kontuan hartuz: ahozkoa
-doinua barne-, keinuz eta posturazkoa, idatzizkoa eta ikonografikoa) emakume
edo gizon izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan, zein baldintzetan
… transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo gaindituz.
Jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren
erabileran islatzen da, berdin genero gramatikala duen edo ez duen, emakumeak
diskurtsoan eta sinbolikoan ikusezinak bihurtzen dira, beren historia,
esperientzia eta ekarpenak isilaraziz.
Testu bat irakurtzean edo ahozko mezu
bat jasotzean, maskulino hegemonikoa agertzen da eta errealitateari buruz
egiten dugun irudia gizonena izaten da. Emakumeak beraiei esleituriko rol
estereotipatuaz aipatzean agertzen dira soilik. Zer esanik ez gorputz-hizkuntzak
zein gestualak eta hitz egiteko doinuak ekarpena egin ahal dutela sexismoa
indartu edo gainditzeko.
Hizkuntza hezkidetzailea (ez sexista eta inklusiboa) pertsona guztiak (emakume zein gizon) aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde guztiak integratzen dituena (etnia, kultura, sinesmenak, orientazio sexuala, ezaugarri fisiko edo psikikoak...) aniztasuna aberastasun-iturritzat hartuz, pertsona guztiak baloratzen dituena, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena (pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina da), bizimodu ezberdinak aipatzen dituena, esaldiak positiboz adierazten dituena (desiratzen dena esaten du, ez desiratzen ez duena), era baketsua erabiltzen duena (enpatia bilatzen du indarkeriazko espresiorik gabe) eta, gainera, berdin egiten duena ez ahozko adierazpenean: keinuekin, gorputzarekin, irukiekin eta abar.

Hizkuntza hezkidetzailea hizkuntza justuagoa
da, pertsona guztiak errepresentaturik daudelako, barneratuak, berdin
kontsideratuak, baloratuak eta hitza dutelako. Hori dela eta, hizkuntza
hezkidetzailea erabiliz bai igorlearen, bai jasotzailearen ongizatea hobetzen
da.
Adibidez:
“Según las noticias, los heridos del accidente fueron evacuados en helicóptero” -esan beharrean
Ez al da justuagoa “Según las noticias, las víctimas del accidente fueron evacuadas en helicóptero” esatea?
Gomendio gutxi batzuk hizkuntza ez sexista erabiltzeko:
- INBERTSIOAREN ARAUA: enuntziatu sexistak antzemateko baliogarria. Egoera aldatzean datza, emakumeak gizonen egoeran jarriz eta alderantziz.
- GENERO KUTSADURA SAIHESTU: ez dira izen neutroak (lanbideak esaterako) sexu bakar batekin identifikatu behar.
- MASKULINO OROKORTZAILEA SAIHESTU: askotan emakumeentzat baztertzaile eta diskriminatzailea da, eta saihestu egin behar da.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina