2015/12/12

Hizkuntza, komunikatzeko tresna nagusia


Hizkuntzaren bitartez ikusten, sentitzen, pentsatzen eta biziztzen duguna adierazten dugu, ezagutza konfiguratu, gorde eta transmititzen dugu. Hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen du eta nolakoa munduaren kontzepzioa, halakoa gure hizkuntza; biek elkar eragiten dute.


Euskaraz: “Haurtxoaren ehun hizkuntza”
Haur zer da emakumezkoa ala gizonezkoa?
Hizkuntzak dituen adierazpen guztiak: ahozkoa eta doinua, keinuak eta posturakoak, idatzizkoa, ikonografikoa,… kontuan hartzekoak dira trasnmititzen dugunaz ohartarazteko eta errealitate zehatza eraikitzeko.
Gure jendarte patriarkalean emakumeak diskurtsorik kanporatuak egon dira eta duela gutxi hasi dira hitzaren boterea erabiltzen.
Hizkuntzaren araudi eta erabilera ez egokiek jendartearen sexismo eta androzentrismoan dute jatorria.
·      Androzentrismoaren akats nagusia gizon–emakumeak biltzerakoan gizonezkoei erreferentzia subjetua bihurtzea eta emakumezkoak baztertu eta desagertaraz- tea izango da.
·      Sexismo: “Izena badu, bada”. Orduan aipatzen ez dena, ez dela existitzen eta gehiegi aipatzen dena existitzen den bakarra pentsatzera eraman gaitezke.
Egoera hori zuzentzeko, genero kutsadurarekin bukatzeko proposatzen diren aholku nagusiak hauek izan daitezke:

  • Ahalduntzea: kalko eta maileguak, izen neutroak, asimetría lexikoan,…erabiltzerakoan azpimarratuko nahi den esannahia zaindu. “Ezer ez da neutro. Subjetuak ez badira aipatzen, ominioaz gain, ezeztapena dago, objetuen maskulinizazioa dago”. Adi egon behar!!!
  • Lehentasunez nabarmendu behar den kontua: femeninoaren eta maskulinoaren hurrenkera da, oso esanguratsua baita. Horrek nolabaiteko hierarkizazioa dakar emakumezkoen eta gizonezkoen artean.  Femeninoa lehena primeran legoke.
  • Forma generikoen erabilera
  •  Forma bikoitzak (femeninoa lehena)
  •  Barrak eta Marratsoak (femeninoa lehena)
  •  Artikulo adierazgarriak  (los y las demás )
  • Inbertsio erregela
  • Hiztegi berria (“El lenguaje, la gran violencia de la mujer” artikuluan aipatzen den bezala: La lengua es dinámica y necesita incorporar palabras nuevas. La lengua se construye)
  •   (…)



Komunikazioan mezuaren interpretazioak eta igorlearen intentzioak bat egitea nahi izatekotan, ziurtatu beharko dugu ez dagoela zer imajinatu: “IZENA DUENAK IZANA DAUKA”. Lenguaia inklusiboa praktikara eraman beharra dago berdintasunarantz abiatzen garenean.

Komunikazioan parte hartzen duten hizkuntzaren bestelako adierazpenek ere mezuak eta informazioa transmititzen dizkigute. Idatzizko hizkuntza: kartelak, logoak, iragarkiak, oharrak, ipuinak, liburuak, apunteak, guttunak, korreoak, postak,… irudiz lagunduta egoten da. Hizkuntza ikonografikoak, hizkuntza gestualak, ahozkoak, gorputz hizkuntzak,… curriculum ezkutua, egoera baztertzaileak, diskriminazioa,…
erreproduzitu eta transmititzeko aukera dute.

Espacios y recursos para ti, para mí, para todos: diseñar ambientes en Educación Infantil (Paloma De Pablo y Beatriz Trueba, S.A. Escuela Española, 1994) liburutik aipamen hau atera dut:

·      ESKOLA GIRO
Porque los lenguajes no verbales contienen en sí numerosas palabras, sensaciones y pensamientos, muchos deseos y medios de conocer, comunicar y expresarse.

Hona hemen
-       espazio fisikoa,
-       baliabide materialak
-       denboralizazioa: ohiturak eta errutinak
     antolamendu zehatza eta helburuei erantzuten dutena kontuan hartzekoa da


·      HORNIKUNTZA
Los entornos que nos rodean están cargados de mensajes no hablados que nos empujan a actuar de un modo determinado.

Ikastetxean landareak, arrainak, dekoratzeko objetuak…izateak tokia atseginagoa egiten digu zentzumenetako atseginak izanda . Honekin batera hormirudiak, erakusketak, … kalitatezkoak direnean erakargarriagoak egiten dira.

Del gris del patio al verde del jardín: fuentes, árboles, plantas, banquitos,… espacios verdes y sitios para el descanso y para diferentes actividades de movimiento. En el edificio escolar: sitios de reunión, de descanso, de trabajo en grupo, de juego, lugares para guardar las cosas propias,… implicando a la comunidad escolar en el cuidado y acondicionamiento del espacio.

Hots, kontutan izan behar dugu informazio-sistemen artean begietatik sartzen diren lehen datuak
irudiak direla. Emakumezko eta gizonezkoen arteko ekitatea hedatzen duten irudiak zabaltzeko apustua egiten badugu ere, ezin dugu beste motatako aniztasuna baztertu. Beraz, erabili beharreko irudiek sexu, herri, adin, famili-eredu edo gaitasun desberdinak dituzten pertsonen adierazle bilakatu behar dira.

Eta laburbilduz:

Hizkuntza hezkidetzailea (ez sexista eta inklusiboa) pertsona guztiak (emakume zein gizon) aipatzen dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde guztiak integratzen dituena (etnia, kultura, sinesmenak, orientazio sexuala, ezaugarri fisiko edo psikikoak ...), aniztasuna aberastasun-iturritzat hartuz pertsona guztiak baloratzen dituena, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena (pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina da), bizimodu ezberdinak aipatzen dituena, esaldiak positiboz adierazten dituena (desiratzen dena esaten du, ez desiratzen ez duena), era baketsua erabiltzen duena (enpatia bilatzen du indarkeriazko espresiorik gabe) eta, gainera, berdin egiten duena ez ahozko adierazpenean: keinuekin, gorputzarekin, irudiekin, eta abar.
Hizkuntza hezkidetzailea hizkuntza justuagoa da, pertsona guztiak errepresentaturik daudelako, barneratuak, berdin kontsideratuak, baloratuak eta hitza dutelako. Hori dela eta, hizkuntza hezkidetzailea erabiliz bai igorlearen, bai jasotzailearen ongizatea hobetzen da.
Animo eta hizkuntza hezkidetzailearen alde egin apustu!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina