Historian zehar, gizarte patriarkatuaren eraginez emakumearen presentzia ezkutatua izan den arren, egungo egoera errealitate bilakatu dutenak aitortuak izatea ezinbestekoa dugu. Ikustezin bihurtu diren lanen, borroken, sufrimenduen eta saiakera ororen plazaratzea gure ardura dugu. Eskolak, historiaren begirada berria eskaintzea izan behar du helburu. Eskolako tresnak, gizarteratze baliabideak direla azpimarratu behar dugu. Horregatik, patriarkatuak inposaturiko inertziekin apurtzea gure esku dago. Babes instituzionala, eta legala izanik, aitzakiarik ez dagoela ulertzen dut. Jarrera aldaketa eta hezkuntza inertzien birmoldaketa jarrera aktiboa eskatzen digu. Sexismoa, androzentrismoa eta idein lapurtzea izan diren emakumearen boterea estaltzeko mekanismoak desegitea, eta merezi duen ahotsa, oihartzuna eta lekua ematea gure lana da.
Eskolarako proposamen bezala Haur Hezkuntzarako egoki bat
MARIJANE MINABERRY
(Banka, 1926-)
Idazle behenafartar honek euskal
haur eta gazte literatura modernoaren aitzindarietariko bat dugu. 60ko
hamarkadan zehar, euskal eskolaren eta euskal hezkuntzaren aldeko mugimendua
piztu zen giroan, hainbat idazlek haur euskaldunentzako materialak egin
zituzten. Marijane Minaberrik batik bat sorkuntzaren esparrua jorratu zuen,
haur literaturan poesia, narrazioa zein komikia jorratuz.
Oskorri desagertu
berriak, hainbat idazleri eskaini zizkien omenezko diskoak, idazle horien testu
literarioak kantu bihurtuz (Aresti, Etxepare…). Horien artean aipatzekoa da Marijane Kanta zan bilduma, Marijane
Minaberryren omenez eginikoa, euskal musikagintzan emakume idazle bati eskaini
zaion omenezko disko bakarra (emakume idazleen letrekin egin izan dira kantuak,
eta era berean, emakume idazleek ere kolaboratu dute musikariekin proiektu
musikaletan, baina, sekula ez zaio eskaini omenezko diskorik emakume idazle
bati –alegia, idazleak berak proiektua sustatu gabe-).
Marijane Minaberryren ekarpena
haur hezkuntzan lantzeko ezin aproposagoa da, literatur testuen eta kantuen
bitartez azal daitekeelako egile honen ekarpena.
Bestalde, Marijane Minaberryk
azken urteotan bizi izan duen bakartzeaz dihardu Iratxe Retolazaren zutabe
honek. Zutabe honetan konparatu egiten du adin-leku bereko bi kulturgileren
ekarpenak ez duela aitortza bera izan, bata gizona, bestea emakumea. Lehena,
Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia; bigarrena, Marijane Minaberry,
sortzaile eta kultur eragilea: “Jean
eta Marijane”.
Hemen
Marijane Minaberriren inguruko informazio gehiago.
HikHasi aldizkarian Angel Perez Gomezek, eskolak bermatu behar dituen ezagutzetaz mintzo denean hau esaten digu; "Ezagutza, adierazien multzoa da eta adieraziak, gizakiak historian zehar egokitzeko oinarrizko tresna gisa erabili dituen errealitatearen errepresentazio subjektiboak dira. Errepresentazio subjektiboek ezaugarri batzuk dituzte: aro, historia, egoera eta aukera batzuekin lotura dutela. Eta izaera polisemikoa dute: objektua eta beharra adierazten dituzte, baita adierazi hori eraikitzen duen pertsonaren interesak eta itxaropenak ere." Eskolaren zereginaz zera zehazten digu; "Eskolaren funtzio nagusia, ereduen, kontzeptuen, eta pertsonen pertzepzioa, interpretazioa eta jokabideak gidatzen dituzten eskemen berreraikuntza bultzatzen dela. Beraz, beharrezkoa da eraikuntza prozesu horri arreta eskaintzea. Hori da gure egiteko profesionala: prozesu hori erraztea."
Hortik ulertzen da, ereduak bermoldatu eta aztertzearen premia. Hortik, jendarte parekidea sortzeko prozesu luze honetan, emakumeek egin dituzten ekarpenen agertzea ezinbestekoa dela. Sozializazio prozesuan bereganatzen dituzten mekanismoak, jarrerak, kritikotasun joerak, autonomia, askatasuna eta horiek guztiak kudeatzeko garapen integrala egoki jasoa izan dadin, irakasleok zubi lanak nondik nora egin behar ditugun argi behar dugu izan. Historian ikustezinak izan diren emakumeak agertzen baditugu, zientzilari, kulturgile, ikerlari, albaitari, sortzaile, edo beste edozein eremutan eragile, horiek guztien orain arte ezabatua eta ez aitortua izan duten bidearen arrastoak bilatu eta oihukatu behar ditugu. Gure inguru hurbilenetik has gaitezke; Euskal Herrian badira-eta, aitortza merezi duten emakume handi ugari.
Jendartean eta ikastetxeen erronkak
- Emakumeok ditugun pribilegioen jatorriak ikastea. Janztea.
- Gizonek dituzten pribilegioen jatorriak ikastea. Eta horiei uko egitearen beharraz kontzientzia hartzea.
- Eremu desberdin eta garai desberdinetako emakume eragileen lorpenak aitortuak izatea.
- Emakumeon jabekuntza eremu orotan, eta ahalduntzea. Gurearen boterea hartu eta kudeatzen jakitea.
- Partekatuak diren espazio feministak sortzea.
- Gizarte patriarkalak inposatutako mekanismoak identifikatu eta desegitea (androzentrismoa, sexismoa eta ideiak lapurtzea)
- Jarrera kritiko-feminista sustatuko duten egoerak/ekintzak diseinatzea.
- Eskola curriculumaren berraztertzea eta begirada hezkidetzaileaz birmoldatzea.
- Eskola ereduen garrantziaz jabetzea eta urteko programetan eredugarriak diren emakumeen presentzia eskoletan bermatzea
- Eskola komunitate osoaren kontzientziazio feminista, eta partekatuak diren guneak sortzea. Jabekuntza feministaren prozesuan babesak sentitzeko.
Virginia Woolfek dion bezala; "Gure barruko aingerua akatu behar dugu."
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina