2015/12/06

EMAKUMEAK GIZARTEAN BETI EGON


Orain arte emakumeen presentzia eta indarra gizartearen hainbat esparrutan egon arren patriarkatuaren mekanismoek ezkutatu izan ohi dute. Historian zehar famili eta gizarteei lagundu dion emakumeen lanaren garrantzia ukaezina da eta ukaezina ere ekonomian izan zuen eragina: ume, gaizto eta agureen zaintza, etxeko lana, landa lanak, lantegiko lanak …. Gogoratu nahi ditut baserritar, gailetera eta zirgeren lana.   


                            
Izatekotan, emakumeen autoritatea, boterea eta protagonismoa etxe barruan zeukaten baina, legedia aurrean, botere guztia gizonak zuen.  


Mundu osoan abiadura handi edo mantsoagoarekin, aurreko azken bi mendearen garrantzi handiko lorpenari esker, hau da, hezkuntza jasotzeko aukerari esker emakumeek lortzen ari dira beste ezagutzak, nor bere buruaren jabe sentitzen dira, norberaren irudia aldatzen ari da eta emakumearen paradigma berria eraikuntzen ari da. Hori dela eta androzentrismo eta sexismoaren alderdiak kuestionatzen eta ukatzen dira: erreferenteak, mendekotasuna, hierarkizazioa, ezagutzen jabetza… .  Oraindik gizarte bezala erronka dugu: gizon berrien paradigma eraikitzea emakume eta gizonen artean.



Antzinatik, emakumeen ezagutzaren jabetza kentzea guztion kalterako izan da, nahiz eta askotan kentze hori lapurreta suertatu izan: beste garai baten belar inguruan asko zekien emakumea sorgina zen, gizona sendagilea; gure gizartean, besteei janari goxoak prestatzen dituen emakumea sukaldaria da, gizona “chef” eta ospe handikoa. Ados nago Ana Sanchez Bello,2000 ikerketarekin non zientzia androzentrikoa dela esaten duenean. Irakurgaian aipatzen diren emakume zientzialariak aparte nik neuk Madame de Châtelet , Martha Coston, Henrietta Swan, Hedwig Kohn, Katherine Burr, Yvette Cauchois, Maria Goppert, Marie Luise Spaeth, Martha Jane Berghin, Jean Macpherson eta Jocelyn Bell ere aipatuko nituzke. Amaitzear dagoen 2015. Urte hau, argiaren urtea da eta horren inguruan ikertu diren emakume asko oroitzeko eta goraipatzeko hainbat ekitaldi eta erakustaldi egin dira:  Las mujeres que iluminaron el progreso con ciencia,  Exposición en honor a las investigadoras de la luz.


Emakumen ikusezintasuna, haien ezagutzaren jabetzaren apropiazioa eta  genero estereotipoen errepikapena astean egin dudan azterketaren datuak aztertu eta gero nabaria izan da niretzat: aztertu ditudan liburuen idazle gehienak gizonak dira eta emakumeak idazle-kide baina bigarren postuan daude, ditugun kartelak -guk egindakoak edo  erakundetatik jasotakoak-  generoaren estereotipoak errepikatzen dituzte eta zientzia testu liburuetan emakumeen aportazio minimoaren agerpena. Hau guztia kontuan izanda erronka nagusiak ditugu gizarte bezala oraindik eta ikastetxeetan lan egiten hasteko aproposak izan daitezke:
Emakumeen presentzia historian zehar ezagutarazi eta goraipatu: historiaren irakurketa berria egin.
Emakumeen lanak ikustaraztea eta gizarterako duen balorea eman inportatu gabe zer motatako edo non den (gaizto baten zaintza, zubi bat eraiki, eleberri bat idatzi, teoria bat gauzatu… )
Emakumeen jakinduria guztiei zabaltzea  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina