2016/01/16

PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


Partaidetza hainbat legetan aipatzen den eskubidea da eta hainbat eremutan garatu eta bultzatu behar dugula adierazten da. Baina zer da parte hartzea?

Alde batetik esan dezakegu parte hartzea prozesu bat dela komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko erabiltzen duguna, beti etorkizunari begirada jarriz. Horretarako komunitate horretako pertsonek subjektu funtzioa hartu beharko lukete prozesu horretan eragileak izateko.

Beste aldetik esan behar dugu eragile edo subjektua izateko parte hartze "ahalmena" garatu egin behar dela. Ingurua aldatzeko, erabakiak hartzeko eta eragina izateko duten pertsonek, ahalmen hori guztiz garatuta izan beharko lukete.

Baina zer gertatzen da "ahalmen" hori kolektibo batean ez bada garatzen?; eta ez badiegu tresnak eta baliabideak eskaintzen garapen hori bermatzeko?; parte hartzen ikasteko?

Ba argi dago kolektibo hori besteen menpean egongo dela, beti isilpean, itzalpean,...mundu publikoan ez zen ageriko. Horixe gertatzen da emakume, neska eta bestelako kolektibo segregatuekin.

Beraz hasierara bueltatzen bagara konturatzen gara legeek dioten "eskubide" hori benetan ez dela bermatzen pertsona guztietan.

Zer egin orduan? Genero ikuspegia "partaidetza prozesuetan" kontuan hartuz. Partaidetza parekidea bultzatuz. 
Hauxe hobeto ulertzeko partaidetza bermatzen duten baldintzei erreparatu beharko genituzke:  hiru ildoak hauek dira (Equipo Claves, 1994)
1.- Parte hartzen jakitea
2.- Parte hartu ahal izatea
3.- Parte hartu nahi izatea

Aurreko koadroan ikusten dugun moduan ezinbestekoa da PRESTAKUNTZA, MOTIBAZIOA ETA PARTAIDETZA BERMATZEN DUEN ANTOLAMENDUA izatea.

Genero ikuspegia txertatzen dugunean konturatzen gara nahiko zaila dela PARTAIDETZA eta GENEROA lotuta ulertzea. Izan ere gaur egun hainbat zailtasun topatzen ditugu neskeengan partaidetza sustatzeko.

Lehenengo eta behin, neskak eta emakumeak egoeraz ohartzea nahiko zaila izaten da, haien egoera pasiboa, "objektu" bezala tratatua izatea, naturaltasunez bizi dutelako. Gizartetik (familia, komunikabide, eskola,...) jasotzen dituen mezuak horrela adierazten diotelako. Emakumeen "mundua" oraindik pribatua ulertzen da eta badirudi "publikoa" dena gizonezkoen mundua baino ez da. Momentu honetan, beraz, uneak eta espazioak  emakumeak parte hartzeko ez daude bermatuta; baldintza bat ez da betetzen.

Horrek ekartzen duena hauxe da: emakume erreferente gutxi izatea, subjektuak, aktiboak eta partaidetza sustatzen dituztenak hain zuzen. Halaber, erreferente barik, motibazioa ez da bultzatzen. Beste baldintza bete gabe.

Egoera honetan, nola sustatu partaidetza orduan neskeengan? Argi dago, prestakuntzarekin soilik ez dela lortzen. Zer egin orduan? Zeintzuk dira eskolak dituen erronkak?


Hezkuntzan kontuan hartu beharko genuke ze nolako genero-sozializazioa ematen den partaidetzaren inguruan eta hortik abiatuz pausuak eman.



  • Hasi beharko lirateke egoera zein den azalarazten, ezagutarazten, neskek eta emakumeek begiak zabaltzeko. Gure eskolako antolaketa bermatzen du guztien partaidetza? Zer aldatu, nola antolatu?

  • Horrez gain  motibazioa landu; neskek parte-hartzeko ahalmena ikasi ahal dutela adieraziz, haien partaidetza ezinbestekoa dela esanez. Horretarako inguruko erreferenteak eta partaidetza esperientzia positiboak eskaintzea garrantzitsua da, baita prestakuntza jasotzea ere.
  • Gure ohiko praktika guztietan genero ikuspegia txertatu (ordezkariak eta batzordeak hautatzerakoan, metodologia kooperatiboa bultzatuz, mundu pribatuari ere bere garrantzia eta lekua emanez, gure harremanak berdintasunean oinarrituz,...) 

  • Eta azkenik horretarako antolaketa parekidea izatea, uneak bermatuz (denboraren eta espazioaren erabilera parekidea izateko neurriak hartuz, egiturak sortuz,..). Adibide praktiko bat eskainiko dizuet, ikastaro honetan ikusi dudana eta oso interesgarria iruditu zaidana: desempoderamiento educativo, antolaketa horizontala (ikasteko prozesuan ikasleak subjektuak izaten badira, haien heldutasunean ere gizarte-bizitza prozesuaren subjektuak bihurtuko ditugu?)  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina