2016/01/16

PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN



                                                    PARTAIDETZA PAREKIDEA    




“pertsonen komunitate bat antolatzeko eta    mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”.

 Parte hartuz elkartea


                                                                    

                                                                                                                        
Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Zer da parte hartzea?
Argi eta garbi dago , erabakiak hartzeko bai eskubidea bai konpromisoa beharrezkoak direla.
Modu batean edo bestean boterearekin lotuta dago eta izan daiteke indibiduala zein kolektiboa.
Dena den, parte hartzea garatzeko ahalmena ez da egiten dida batean, ez da bapateko ekintza,  prozesua bat da.
Nahi bada parte hartzea errealista izatea ulertu behar da prozesu bezala, bide bezala.
Parte hartze garatzeko bidea hiru dimentsio kontuan hartzen dira:
  • Parte hartzen jakitea: Parte hartzeko erak
  • Parte hartu ahal izatea: Uneak eta guneak
  • Parte hartu nahi izatea: Gogoa, motibazioa, ilusioa, beharra, interesa.


Dena den, parte hartze horretan, beti bezala, sexu eta genero estereotipoek eragina dute.
Hori dela eta, nahiz eta emakumeen partaidetza hainbat eremutan handitu izan, oraindik ez da nahikoa.
Kasu batzuetan, emakumeen interesak direla eta, beste batzuetan emakumeen iritziak edo ikuspegiak kontuan hartzen ez direlako edo bigarren mailakoak direlako, azken finean, emakumeen partaidetza izkutatuta, desagertuta geratzen da.
Beraz, argi dago, partaidetza erreala izan dadin bidea eraiki behar dela eta genero-analisia eskutik helduta joan behar direla, nesken zein mutilen eskubideak bermatzeko eta bertan sortzen diren gatazkak modu eraikitzailean lantzeko.


Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.


Gai honetan aztertzen dira emakumeen partea hartzea hiru eremutan: 
  • Sare solziala eta  teknologia berriak erabiltzeko eremuan
  •  Politika aremuan
  • haurren parte-hartzearekin lotutako eremuan
Horretarako ikusi ditugu hiru bideo, aipatzekoa da:
"Gizon eta emakume herritarrak. Parte hartzea eta kultura politikoa" Mila Amurrio:
Hemen aipatzen dira gauza batzuk, besteak beste:
  • “Nazio proiektuaren eraketan, emakumeen eta gizonen partaidetza berdina izan behar dela eta une honetan ez da gertatzen.
  • “Genero harremanak bodere harremanak dira”

Partaidetza sozio-politikoari buruz eta emakumeak, hona hemen, hurrengo bideoa:





Honekin lotuta Argian hurrengo artikulua:
"Parte hartze demokraziaren irizpideen arabera herritarrek, emakumeek bereziki, geure etorkizunaren gainean erabaki ahal izatea bilatu behar dugu, eta parte hartzea ez dadila sinbolikoa izan baizik eta horretarako baliabideez eta boterearen jabetzaz horniturik egon dadila. Defendaturiko parte hartzeak beti ekarri behar ditu loturik erabaki ahalmena eta dagozkion baliabideak"


Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.


Teknologia berriekin lotuta, hurrengo datua:

           "Wikipedian 10 editoretatik bat baino ez da emakumezkoa eta presentzia eskas horrek baldintzatu egiten ditu kontsultarako web garrantzitsuenaren edukiak. Eten hori murrizteko eta emakumeek idatzitako edukien presentzia handitzeko, Wikimedia Fundazioak edizio-maratoiak antolatu zituen martxoaren 7an mundu osoko 70 hiri baino gehiagotan."


Horrez gain, eta partaidetza handitzeko nahian:
 Emakundek argitaratu du hurrengo adierazle-sistema, emakumeen eta gizonen
berdintasuna bermatzeko




Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak? 




Ikastettxeetan erronka garratzitsuena denon parte hartzea bermatzea, genero ikuspuntutik aztertuta eta horretarako besteak beste hurrengo ekintzak egin daitezke

  • Ordezkarien hautaketarako, elkarbizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura “femeninoenak” zein “maskulinoenak” izatea.
  • Antolamendu horizontala eraikitzea: sare-lanak, lankidetza.
  • Bestelako lidergoa bultzatzea: lidergoa edozein eraldaketarako nahiak eta interesak batzea baino askoz gehiago da, alegia, begiratzen, entzuten, onartzen, ohartzen jakitea; besteak zer egiten dakien, zertan sentitzen den ziur, zertan den bakarra … taldekide bakoitzak proiektuaren protagonista dela sentitzea, proiektua bizitzea.
  •  Batzordeak, taldeak osatzerakoan, kuotak erabiltzea.
  • Zereginen eta rolen banaketetan sexu- genero estereotipoak apurtzea
  • Jarduerak antolatzerakoan, nesken interesak ere kontuan izatea, motibazioa pizturik mantentzeko.
  • Eremu ezberdinetako emakumeen erreferentzia eta ereduak izatea.
  • Komunikazioan estilo “femeninoak” ere erabiltzea, nesken iritziak ezagutzea,denok hitz egiteko aukera izatea.
  • Parte hartzeko denboraren erabilera parekidea izateko ikasketa kooperatiboan erabiltzen diren lankidetza egiturak erabiltzea.
  • Adina, sexua, generoa, etnia … dela eta talde segregatuak erabiltzea beharrezkoak direnean.
  • Batzarretan eta bileretan arauak finkatzea ohikoak izaten diren jarrerak ez izateko eta aktak jasotzea.
  • Partaidetza ez da egoera estatikoa, prozesua baizik. Horrek esan nahi du etengabe zaindu eta eraiki egin behar dela. Parte hartzeak izan ditzake ageriko momentuak, bozketak esate baterako.
  • Taldearen pertenentzia sentimendua indartzeko nesken zein mutilen beharrak kontuan izatea.
  • Helburuak eta interesak partekatzea, hau da, proiektua da taldekideak batzen dituena.
  • Egon daitezkeen inplikazio eta konpromiso maila ezberdinak zehaztea eta agerian uztea.
  • Denboraren eta espazioen erabilera parekidea izateko neurriak izatea.
  • Aske eta gune seguruan sentiarazteko baldintzak jartzea.



Horrez gain ikastetxeetan parte hartzea lantzeko hurrengo materiala


Material hau zuzenduta dago:
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zuzentzen zaien material honetan, giza eskubideetarako hezkuntzaren ikuspegitik diseinatutako hainbat tresna biltzen dira, ikasleei beharrezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko eta, gaitasun horien bidez, errealitatea aldatzeko, ongizate pertsonala hobetzeko eta pertsonarteko harremanak sustatzeko, betiere, bizikidetasun positibo bat garatzeko konpromisoa hartuta.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina