2016/01/14

PARTAIDETZA PAREKIDEA






LABURPENA ETA BALORAZIOA


    Era kolektiboan antolatu eta aldarri berarekin bat eginez mobilizatzen eta lan egiten duena bezala definitua zaigu partaidetza, parte hartuz elkartetik. Benetako mugimendu kolektiboa bermatzeko genero begirada ezinbestekoa dela azpimarratzen zaigu. Genero ikuspegia txertaturik egon behar du, jarduera kolektiboa parekidea izatea nahi bada. 
Boterearen dimentsio bat bezala ulertua da partaidetza. Indibiduala zein kolektiboa izan daiteke. Hausnartu, iritziak eman eta erabakiak hartzearen ekintzak ditu beregain parte hartzeak. Norberak bere buruarekin jabetzea eta zintzo izatea lehen apustua. Era kolektiboan partekatua izango den jabekuntza. 

    Parte hartzeko parte hartzen trebatuak izan behar gara. Norberak bere nahiak, interesak, iritziak kolektiboan plazaratzeko gune erosoak eta konfiantzazkoak egotea garrantzitsua bada. Eta ikuspegi anitzek kolektiboaren behar eta nahiak asetuko ditu; baita aberastu ere. Emakumeak eroso senti daitezen emakumeen ikuspegiak hitza eta ekintza beharrezkoa du. Horretarako, emakumeak testuinguru eta eremu desberdinetan egotearen garrantzia gogoratu behar dugu. 

    Partaidetza egiturazko gatazkak leuntzeko baliagarria da. Gerta litezkeen genero injustiziak ekiditeko bidea.  Partu ahal izatea, partu nahi izatea, parte hartzen jakitea. Horiek guztiak betetzeko trebatu gaitzake eskolak. Erreferenteak bagara, irakaslea partaidetzan trebatuak eta horietarako estrategiak bereganatuak izatea beharrezkoa dugu.

    Sexu-generoak partaidetzan muga ugari jartzen dituela ezin ahaztu. Eremu publiko eta pribatuen bereizketa eta genero identifikazio bakoitzari itsatsi ohi zaiona arrastaka eramaten dugula gogoratu nahi nuke. Eremu publikoetan eta boterea hartu eta erakusten duten emakumeak aitortuak eta errespetuz eta miresmenez onartuak izatea kosta egiten da gizartean. Emakumeak beraganatutako roletatik ateratzea eta inertzia hori haustearen beldurra handia ohi da. Hierarkia generoan dago oraindik ere: oraindik lanbideek markatzen duten desoreka handia da, handiegia.

IKERKETA: PROPOSAMEN BATZUK

    Eremu desberdinetan partaidetza parekidea izatea oso garrantzitsua da: esate baterako jaiak eremu sozial publikoak ditugu. Horiek gizartean gizarteak gizartearentzat eraikiak dira. Orain arte jaietako antolatzaile, koordinadore eta dinamizatzaile gehientsuak gizonak. Ondorioa, jaiak parekideak izateko zailtasunak. Inertziaren korrontean gizonentzako gizonek gizonentzat sortutako jai ereduak. Badira zorionez azken urteetan hainbat kolektibo eremu desberdinetan eragiteko asmoz eta genero ikuspegia txertatzeko asmoz sortuak. adibide gisa baditugu; Sardiñerak konpartsa Donostiako Aste Nagusiako Kofradien kasuan; Mamiki Bilboko Aste Nagusikoetan.



    Badira gero eta mugimendu gehiago, genero ikuspegia beraien mobilizazioan txertatua dutenak. Halere, horietako askoetan oraindik ere (baita instituzioetan ere) kopuru desorekatuetaz hitz egin dezakegu. Benetako parekidetasuna berma dadin, gizon zein emakumez osaturik talde orekatuak kopuruz eta jarreraz beharko lukete egon. Badira mugimendu sozial ugari feminismoa hitza atxikitua izan dutenak oinarrietan, baina kolokan aritua izan dena errealitatean. Feminismoa diskurtsu sozio-politikoa bilakatu da azken urteotan, hitzetan parekidetasuna aldarrian jarriz. Ekintzak eta egunerokoak dira eraginkorrak diren jarduerak, aldaketa posible bat bermatuko dutenak. 
Badira ostera,  bestelako errealitate batzuk, non eremu sozio-politikoetan partaidetza areagotzeko sortuak izan diren. Eta begirada feminista txertatua izan duten, ez adabaki bat bezala. 

    Horietako bat Joxemi Zumalabe Fundazioa.
https://vimeo.com/61563878


    Feminismoa esplizituki azpimarratzen dute. Pentsamendu feministaren emaria osoa handia dela adierazten da. Bizi ditugun aldaketa garaia bai krisia uleratzeko funtsezkoa dela azpimarratzen dute. Pentsamendu feministak lortu du begirada jartzea beste pentsamenduek jarri ez duten lekuetan. Begirada horrek herri mugimenduaren eraldaketan ekarri duen garrantzia azaltzen dute. Feminismoaren begiradak zentzuak hartzen du besteen begiraden desbideratzean. Herrigintzan edo ezker mugimendu erradikalean ari direnek kapitalarekiko eta lanarekiko gatazkan jarri dute begirada, Feminismoak berriz, kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkan jarri ditu begirada eta arreta. Egungo gatazka ulertzeko arazoen funtsaren hondoraino joateko pentsamendu oso baliagarria izan daitekela agertzen dute. Etxeko atea irekitzerakoan eten moduko bat egon ohi da. Feminismoak etxera sartzen eta barruan zaudela zure jarduera politikoa jarraitzea planteatzen du. Feminismoa arlo politikoa ere pertsonala badela gogoratzen du. Herrigintza ikusteko ikuspegiarekin hertsiki lotua dago.

ONDORIOAK

    Badira, beraz, jendartean eragile izateko hainbat kolektibo. Badira, era berean, begirada feminista txertatu eta partaidetzea parekidea bermatu dadin saiatzen diren mugimendu eta taldeak. Parekidetasuna prozesu iraunkor bat da. Orain arte barneratutakoak desegin eta ikuspegi berriak eraikitzeko formazioa beharrezkoa da. Formazioa gizon eta emakumeen aldetik. Parekidetasuna eman dadin, gizon zein emakumeak formatu, kontzientziatu eta aldaketa horretan parte hartu behar dutela ulertu dut.

    Bestalde, emakumea orain arte egon ez den eremuetan lekua hartzeko bere partaidetza oso garrantzitsua da. Espazio publikoak gizonek bereganatutako espazioak izan direla eta etxekoak emakumeenak aipatu genuen. Horietan partaidetza parekidea eta orekatua eman dadin, bien arteko adostasunak bateratzea eta ahotsa alderdi orok izan dezan oreka bilatzea litzateke bidea.

ESKOLAREN ERRONKAK

  • Eredu egoki eta parekideak eskaintzea: sukaldean gizon-emakumeak, zuzendari emakumea, mantenimenduko langilea emakumea izatea, idazkari gizona, musikako irakaslea gizona, haur hezkuntzako irakasleen genero-oreka, haurtzaindegi zerbitzu eta zaintza zerbitzukoak orekatuak izatea. ... Bai zaila suertatzen zaigula!!
  • Irakasle ororen hitzak tartea izan dezala garrantzitsua dela uste dut. Ikasleen arteko partaidetza ziurtatzeko irakasleak horretan trebatu behar gara. Suerta daitezkeen gatazkak, oztopoak, egonezinak, sentimenak, frustrazioak etab gertutik ulertzeko.
  • Boterearen eta jabekuntzaren kontzientzia hartzen trebatzea.
  • Eremu publiko/pribatu dikotomiaz hausnartu; etapa bakoitzean nesken eta mutilen parte hartzearen inguruko diagnostikoa egitea egokia litzateke. Haur hezkuntzan esaterako, jolas sinbolikoan etxeko egoerak errepresentatzen direnean neskek partaidetza handiagoa dute mutilek baino. Egoera hori ereduen faltagatik eta gizarte eta etxeetatik jasotako estereotipoen eraginez dela ulerturik, inertzia hori haustea eskolaren eginkizuna da.
  • Nesken intereseko gaiak heltzea. Azpimarratzea. Orain artean itzalean egon direla ulertu eta merezi duten arreta ematea.
  • Kolektiboan lanean aritzeko beharrezko estrategiak eskaini. Harreman parekideak sustatu, guztion iritziei arreta eman, neska eta mutilen esanak jarraituz proiektuak sortu.
  • Ardura partekatuan gizonen parte hartzearen lanketa ezinbesteko gaia. Etxeko eremua aldatzen ez denean zaila suertatzen baita bestelakoetan aldaketak ematea. Barruko apalak txukuntzen hastea komenigarria da, eta eskolak gaiari arreta jarriz gero, gaiak bultzada hartuko luke. Emakumeengan lanbide eta etxeko arduren gehiegizko zamaren injustizia aldarrian jartzeko, eskolak txiki-txikitatik naturaltasunez har dezake gaia bera.
  • partaidetzak berean dakartzan ezaugarriak lantzea: inplikazioa, konpromezua, ardura, jabekuntza, konfiantza. Horietan nesken eta mutilen ametsak, gogoak eta beharrak tartea izatea. Eta kolektiboan parte hartzeko estrategiak garatzen laguntzea. Suerta daitezkeen gatazkei erantzuteko baliabide egokiak emanez, eta konfiantzazko giroak eskainiz, partaidetza parekidea ematen dela bermatuz.
    Ardura partekatuaren inguruko artikulu bat, Madalen Aldalurren hitzetan.

     Azkenik, gogora ekarri nahi nuke kolektibo bakoitzak era batean ala bestean lan egiten duela. Helburuak desberdinak izanik, helmugak ere ezberdintzen dituztelarik: esaterako, Emarock Elkartea Euskal Herriko musika eszenako emakumeak saretzea izan du helburuetako bat. Baita euskal emakume musikarien lanak aitortzeko eta ikusgarri egiteko. Edota klitto! atari digitala. Oinarri, bide eta helburua feminismoa duena. Sarean euskara hutsean eta ikuspuntu feministatik lantzen eta interpretatzen ditu albisteak. 


                                                                         Emarock

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina