2016/01/16

PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN



PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN
 
      Partaidetza gaia oso aberasgarria izan da, batez ere konturatzeko zer eragina izaten duen parte hartzeak. Esan ahal da parte hartzea jendartearen motorra dela, inguruan zerbait aldatu nahi bada parte hartzean dago aldaketaren hasiera. Beraz oso  beharrezkoa da parte hartzea edozein arlotan, ulertzen partaidetza inguruarekiko inplikazio modu bat dela, errealitate desberdina sortzeko



       Parte hartzea garatzen den kapazitate bat da. Gaitasun honen bidez, errealitate aldatu, ongizate personal hobetu eta pertsonarteko harremanak sustatu ahal dira. Parte hartzeari esker erabakiak hartzen dira eta konpromisoak finkatzen dira. Jarduera personal bat da

       Parte hartzeko modu egoki batez egiteko hiru baldintzak bete behar dira:

  • ·         Parte hartzen jakitea, nahi dena gauzatzeko, ezaguera, trebetasunak eta gaitasuna izan behar da:… Sensibilizazioa, enpatia, asertibitatea, sormena, entzuteko gaitasuna…gaiari buruzko prestakuntza

  • ·         Parte hartu ahal izatea, aukera errealak egon behar dira gure inguruko arloetan parte hartzeko

  • ·         Parte hartu nahi izatea, prozesuan sartzeko, motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra, parte hartzeko zergatia



       Genero eta partaidetza gure inguruan erabat lotuta daude, nahiz eta emakumeen partaidetza azken urteetan handitu egin, oraindik asko faltatzen da benetako berdintasuna lortzeko. Alde batetik diskurtsoak eta teoria daude, (emakumeen papera inguruan parte hartzean diskriminatuta dagoela jendarteak onartu egin du eta hau aldatzeko proposamena ugari daude), eta beste aldetik praktika dago, errealitateak erakusten du nahiz eta neurri asko indarrean jarri, oraindik partaidetzan mantentzen da genero ikuspuntua, ez da bermatzen emakumeen eta gizoneen arteko parekidetasuna

      Emakumeen partaidetza erabat lotuta dago giza-eskubideekin, Nazio Batuen Elkartea aktiboki lan eginten ari da honetan:



      Erantzun sakon bat eman behar da, benetako aldaketa bat lortzeko, hau da, veste motatako partaidetza sortzen, benetako berdintasuna lortzeko, denok bai emakume bai gizonak, pertsonak bezala parte hartzeko.

      Egon badaude proposamenak hasteko bultzatzen partaidetza berri bat:….harreman berriak sustatu, bakoitza bere identitatearekin, bestelako lidergo bultzatu, rolen banaketetan sexu-genero estereotipoak apurtu, taldearen pertenentzia, denok kontuan hartzen…sinpleak baina oso eraginkorrak!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina