Jendarte
bateratu, dinamiko, kritiko eta demokratiko bat sortzeko, oinarrizkoa da denon
parte-hartzea: haur eta heldu, gizon eta emakume…, denok parte hartu behar dugu
herriaren eraikuntzan.
Parte-hartzea eraldaketarako
ekintza metodologiko eta politikoa da. Norberaren izaeraren eraikuntzan,
ezinbesteko ezaugarria da eta era berean, herri bat eraikitzeko oinarrizko
tresna. Parte-hartzeak hiru dimentsio ditu:
-
Parte hartzen jakitea.
-
Parte hartu ahal izatea.
-
Parte hartu nahi izatea.
Sexu-genero
estereotipoek eragina dute prozesu honetan.
Parte-hartzea harremanak demokratizatzeko bitartekoa da, ezin dugu parte hartzeaz hitz egin beraz, balioen hezkuntzaz eta hezkidetzaz eta feminismoaz hitz egin Gabe. Bi kontzeptu eta praktika horiek eskutik lotuta joan behar dute, balioen hezkuntza lortzeko biderik onena parte-hartzea dela jakinik.
Parte-hartzea harremanak demokratizatzeko bitartekoa da, ezin dugu parte hartzeaz hitz egin beraz, balioen hezkuntzaz eta hezkidetzaz eta feminismoaz hitz egin Gabe. Bi kontzeptu eta praktika horiek eskutik lotuta joan behar dute, balioen hezkuntza lortzeko biderik onena parte-hartzea dela jakinik.
Herri
hezitzailea, eskola herritarra egitasmoa ildo honetatik sortu da, haurrek zer
esana, eta erabakiak hartzeko gaitasun hori ere badutelako, gainera,
hezkuntzaren parte garrantzitsua dira. Eragiten dieten gaiei buruzko iritzia
emateko aukera eman behar zaie gazteei, eta erabakiak hartzean, haien iritziak
zuzenean entzun eta kontuan hartu. Parte hartze prozesuak eratzen
eta zabaltzen doaz, herri proiektu hezitzaileak martxan daude Euskal Herriko 8
herritan. Ikusi: OinHerri
Jendarte-eredu desorekatu,
inposatzaile eta baztertzaileari aurre egiteko, botere feminista eraiki behar
dugu. Hezitzaileok, haurrok, familiok..., gu geu izango gara subjektu
eraldatzaileak, hau da, boteredunak, feministak, sortzaileak eta ameslariak.
Hezitzaileok alde batera utzi behar ditugu negatibotasunean planteatutako
diskurtsoak eta helburuak… Haurrak parte hartzera, zirrarak azaleratzera,
elkarbizitza sustatzera eta sexualitatea askatasunez bizitzera gonbidatu behar
ditugu.
Feminismoaren eta
parte-hartzearen erronkak beraz ondorengoak lirateke:
-
Jendarte-egituraren eraldaketa ahalbidetzea.
-
Emakumea subjektu aktiboak bihurtzea.
-
Pertsona guztien arteko harremanen
demokratizazioa lortzea.
-
Gaur egungo dikotomia desagerraraztea.
-
Eraldaketarako prozesuak sortzea.
-
Pertsona guztien ahalduntzea ahalbidetzea.
-
Herri, auzo zein taldeetan kideen arteko
harremanak demokratizatzea.
-
Zapalduei hitza ematea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina