- Partaidetza parte hartzeko prozesu bat da. Ahalmen hau
gara daiteke eta era berean, boterearen dimentsio bat bezala uler daiteke.
Eskumena da eta lege, hitzarmen eta konstituzio asko hori babestera datoz, EAEko Estatutuak, Haur eta Nerabeentzako
Plana lantzeko programa, “Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua”,
Europako konstituzioa…esate baterako. Partaidetza sexu-generoarekin lotutako
kontzeptuak dira. Izan ere, praktikan emakumeak ez daude parekotasunean biziko
parte hartze alde desberdinetan. Horretarako, bestelako partaidetza modu
desberdin bat eraiki beharra dago.
- Interesgarria iruditu zait “Equipo Claves” taldeak parte
hartzeko hiru baldintzak daudela esaten du:
·
Parte
hartzen jakitea. Berariazko trebetasun batzuk garatzea, besteak beste, enpatia,
asertibitatea, sormena, entzuteko gaitasuna, e.a. Antolaketari dagozkion
alderdiak ere aintzat hartu behar direla, izan joko arauak, izan gizarte
interakzioak…
·
Parte
hartu ahal izatea. Uneak eta guneak izateko errazten eta sustatzean datza.
·
Parte
hartu nahi izatea. Motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra…norbanakoarekin
zerikusia dauka. Parte hartzeak gizarte
dimentsioarekin zerikusi zuzena dauka, talde batekin partekatzen ditugun
ideiekin alegia.
- Eskolan partaidetzarako agertzen diren zailtasunak asko eta
ugariak dira:
o
Curriculumean
emakumearen presentzia nolakoa den materialetan, baliabideetan, antolakuntzan
eta erantzukizunen banaketan agerian gelditzen da gogoeta eginez gero. Horrela,
mutilei arreta handiago eskaintzen zaie neskei baino eta espektatibak ere oso
desberdinak dira. Prestigio sozial handia dituzten lanbideekin lotuta egoten
dira mutilenak esaterako baina neskenak, berriz, lanbide eta mundu
afektiboarekin zerikusi dituzte (ama izatea, ezkontzea…).
o
Esparru publikoan
emakume eredu falta dago eta daudenak eredu maskulinoetara jotzen dute. Lidergo
estiloak ez datoz bat emakumeenarekin. Honen adibide garbia Margaret Thatcher,
Angela Merkel…ditugu. Urrutira joan gabe Euskalerrian bertsolaritza munduan
agertzen diren emakumeen estereotipoak ez dira bat ere femeninoak. Baina bada,
bertsolari bat hau horren estereotipoa hautsi duen neska bat: Alaia Martin.
o
Partaidetza
kultura eskasa da. Azken urteotan emakumeen presentzia esparru publikoan
areagotu bada ere, gizonen partaidetza esparru pribatuan ez da neurri berean
aurrerapen hori eman. Bi esparru hauen artean dagoen aldea oso handia da oraindik
ere. Inguru pribatuan ematen den partaidetza etxe barruko aldarrikapenetan
sartzen da eta horretan zaila da eragina izatea, norbanakoaren esparru barruan
gelditzen baita baina gizarte mailan kutsatzen diren joerak ere ikusten dira
nahiz eta etxe barruko kontuak izan.
o
Erakundeen
hierarkizazioa nabaria da baita hezkuntza ere. Izan ere, zuzendari karguak
dituztenen emakume eta gizonen kopurua ez da proportzionala lanbide honetan
dauden emakume eta gizon kopurua kontuan hartuta. Honek ere zerikusia du
emakumeak boterea disimulatzearekin.
- Nire ustez ikastetxean lantzeko erronkak neskak ahalduntzean
datza gakoa. Honekin batera, beren presentzia nabarmendu, beraien iritziak,
usteak,…aintzat hartu, egindakoa goraipatu, inoiz ez gutxietsi, esaten eta
idazten diotenari balorea eman. Hots, mutilekin inkonzienteki egiten duguna
neskekin egitea, alegia.
Estereotipo femeninoak indartu behar dira, bizitzako
eremu desberdinetan dauden emakumeen ereduak azaleratu eta eredu bihurtu
beharrean gaude. Curriculemean dauzkagun arlo guztietan emakumeak bisibilizatu
behar dira eta prestigio eman. Hori da partaidetza areagotzeko ezinbesteko
abiapuntua.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/partaidetza-parekidearen-hausnarketa.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina