Partaidetza edoizein helburu
hezkidetzaile planifikatu eta aurrera eramateko gakoa da. Zer da partaidetza?
Parte hartuz elkartearen arabera, partaidetza “pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta
berorren bidez, eragile- edo subjektu- funtzioa hartzen dute pertsona horiek
beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”. Garrantzitsua da
azpimarratzea parte-hartzea garatu daitekeen ahalmena dela, eta beraz, ezinbestekoa
da ahalmen hori garatzeko baliabideak jartzea. Parte-hartzea indibiduala edo
kolektiboa izan daiteke. Gainera, Equipo Clavesek 1994 parte-hartzeko
baldintzak proposatu zituen, bateratutako 3 jarduera-ildo aipatuz:
- Parte-hartzen jakitea: ezaguera, trebetasunak eta gaitasuna izatea
- Parte-hartu ahal izatea: uneka erraztu, sustatu eta bideratu behar dira.
- Parte-hartu nahi izatea: motibatuta egon behar da eta nire ustez, oso garrantzitsua da, parte-hartze horrek norberari onurak ekarri behar dizkio.
Partaidetzarako sexu-genero estereotipoek jartzen dituzte
mugak:
Argi dago partaidetza eta generoa
lotuta doazela. Baina adierazi behar da ere emakumeak parte hartzea ez duela
genero-ikuspegia txertatuta egotea bermatzen. Gaur egun, gero eta emakume
gehiagok parte hartzen dute hainbat eremu eta esparrutan, baina horrek ez du
ikuspegi feminista bermatzen esparru horietan.
Asko dira neskek partaidetzarako dituzten arazo,
zailtasun eta mugen jatorria, eta asko harremana dute
genero-sozializazioarekin, barneratutako jarrera, balore eta mundu
sinbolikoaren eraikuntzarekin. Hona hemen partaidetzarako zailtasun batzuk:
- -Emakume erreferenterik ez izatea hainbat esparru
eta arlotan. Adibidez: Kirol Federazioen Zuzendaritza Batzordeak: Kirol
Zuzendaritzak emandako 2010eko datuek agerian uzten dute emakumeek zailtasun
asko dituztela kirol federazioetako egitura maskulinoetan sartzeko. Esaterako,
euskal 47 federazioetatik batean (alegia, % 2an) besterik ez dago presidente
kargua emakumeen esku, hain juxtu, surf federazioan. Gainerakoan, zuzendaritza batzordeak
osatzen dituzten kideetatik % 9,12 emakumeak dira. Informazio gehiago: http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/politicas_evaluaciones_2/eu_def/adjuntos/Deportes_eu.pdf
- - Emakumearen rolaren aldaketari eta bere
ondorioei beldurra:
- - Pataidetza-kultura eskasa, publiko eta
pribatuaren arteko dikotomiaren indarragatik.
- - Barneratuta dugu botorea gizonen kontua dela.
- - Komunikabideetan egiten den emakumeen irudien
erabilera: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta kirol zuzendaritzak argitaratutako
ikerketa baten arabera (http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/berdintasuna_materialak/eu_def/adjuntos/Estudio%20presencia%20mujer%20deporte-Global_eu_web%20orrirako.pdf
), besteak beste:
o
aztertu
zituzten 15.316 berrietatik 14.006, %91,4, gizonezkoen kirolari buruzkoak dira;
emakumezkoen kirolari buruzkoak, aldiz, 760 bakarrik (%4,96). Lan metodologiak,
lidergo estiloak eta kodeak askotan ez datos bat emakueek erabiltzen
dituztenekin.
o
Emakumezkoen kirolari buruzko 3 berritatik 1ek
bakarrik eskaintzen du mintzagai duten emakumezko kirolariaren irudia.
o
Askotan, emakumezko kirolarien merituek ez dute
hedabideetan agertzeko beste garrantzi, antza. Eta plus bat eskatzen dute,
gehigarri bat, informaziotarte hori emateko. Horiek horrela, ez da arraroa
izaten emakumezko kirolarien inguruko berrietan horien kide gizonezkoena baino
hedapen sozial handiagoa aurkitzea, kazetaritzan giza intereseko berriak
direnak.
o
Emakumezkoen informazioa, gizonezkoaren osagarri
o
Etengabeak dira emakumezko kirolarien egoera
zibilari eta bizitza pertsonalari buruzko erreferentziak, kirolean egindako
lorpenak senideek emandako babesarekin lotzeraino. Horrela, eskubide osoz
merezi duten protagonismoa kenduta
- - Informazioa jaso eta erabakiak hartzeko
momentuak askotan ez dira egokienak eta ez dira emakumeak egoten: lan afariak
egiten dira eta erabakiak hartzen dira…
-
Modu pertsonalean bizi izaten dira, eta ez da
kontuan hartzen kolektibo bateko kide izateagatik dela
- - Barneratuta dugu eremu publiko eta pribatuaren
arteko bereizketa (emakumeek eremu pribaturako gaitasunak dituzte, gizonek
eremu publikorako)
- - Ageriko zein ezkutuko curriculumarekin
eraikitzen dugu testu-ingurua
Zailtasun horiek behin agerian
jarrita, eta hori kontuan izanik, bestelako partaidetza bat eraiki beharra
dago. Horretarako lantzeko zenbait erronka honako hauek dira, nire ustez:
- - Parte-hartzeko gaitasunak sustatu behar dira. Zentzu honetan, nire ustez, garrantzi handia du neskekin ahalduntze indibiduala eta kolektiboa lantzea, eta horri lehentasuna ematea.
- Administrazio gisa gainera, garrantzitsua da parte-hartze organoak eratzeko momentuan, emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzea.
- Horretaz gain, ezinbestekoa da, beharrezkoa denean, genero ikuspegian prestakuntza duen norbaitek parte-hartzea, edozein eremutan genero ikuspegi hori txertatze aldera.
- Eskola eremuan garrantzitsua da ere parte-hartze egitura horiek koordinatzen dituzten profesionalek genero ikuspegian prestakuntza izatea eta hori kontuan izatea, guztien ahotsak atera eta entzun daitezen estrategia egokiak erabili ditzan. Azkenik, nire ustez, ezinbestekoa da pertsonek parte-hartzearen errentagarritasunaren pertzepzioa izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina