2016/01/16

PARTAIDETZA PAREKIDEA




Aste honetan, oporrak  bueltan, partaidetzaren inguruan hausnartzen aritu gara. Parte hartzea, Parte hartuz elkarteak dioen bezala, pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta berorren bidez, eragile edo subjetu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek bere gain, kolektibo horren etorkizunari begira.


Haur Hezkuntzako 503 ikasle fruta kontsumo kanpainan parte hartzen ari dira

Iosune Diaz Arce, Altsasuko Bilgune Feministako kidea. Azaroaren 15etik 19ra Indiako Bangalore hirian egin zen Beltzez Jantzitako Emakumeen topaketan parte hartu zuen.







Erabakiak hartzea eta aurrera eramateko konpromesua parte hartzearen barruan daude. Parte hartzea indibiduala edo kolektiboa izan daiteke, goian argazki bi hoien bidez adierazi dudan bezala.
Parte hartze indibidualean, maila pertsonalean egin daiteke, bestebazuen iritzien, interesen eta premien berri emanez.
Parte hartze kolektiboan pertsona talde bat elkarrekin lan egiten du helburu komun batzuekin. Talde bakoitzak bere helburuak, bideak eta tresnak izanik.
Parte hartzeko, parte hartzen jakin behar da, hau da, (gizarte trebetasunak  entzuteko gaitasuna, asertibitatea, enpatia,... garatuta izan behar dituzu,) parte hartu ahal izan behar duzu eta azkenik parte hartu nahi izan behar duzu.

http://www.mujeresjovenes.org/quienes_somos.php




Partaidetzan aritzeko sexu genero estereotipoek mugak jartzen dituzte. Esparru publikoak emakume ereduen faltakin, nesken interesekoa izan daitezkeen gaiak edo ikuspegiak ez dira kontuan hartzen, emakumearen rolaren aldaketari eta bere ondorioei beldurra, partaidetza kulturala eskasa, publikoa eta pribatuaren arteko dikotonomiaren indarragaitik, erakundeen egitura hierarkikoak,... dira emakumezkoak partaidetzan aritzeko zailtasun batzuk.

Partaidetza eta generoa elkarrekin dihoaztela argi ikusten da, eta emakumezkoak parte hartzeko ditugun  zailtasunak ere ikusita,  bestelako partaidetza bat eraiki beharra dago. Honetarako, harreman berriak eraiki beharra daukagu (berdintasunean oinarritutakoak), genero bazterkeriarik gabe, antolamendu horizontalak eraikitzea lankidetzan oinarri, batzordeak antolatzea, zereginen eta rolen banaketan sexu genero estereotipoak apurtzea, jarduerak antolatzerakoan nesken interesak kontuan izatea,...

Partaidetza sustatzeko gure ikasleak subjetu aktiboetan bilakatu behar ditugu, baliabide egokiak eskaini behar dizkiegu, iritziak emateko askatasuna, aukera luzatu behar diegu, guztion ahotsak atera behar dugu eta guztion protagonismoa onartu behar dugu.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina