Partaidetza edozein helburu hezkidetzaile planifikatu eta
aurrera eramateko gakoa da. Parte hartzea eragitea da, erabakitzea, esku hartzea,
iritzia ematea, iradokitzea,proposatzea, gogoz eta modu kontzientean prozesu
ireki baten parte izatea ,eraldatzea eta autonomia pertsonala eta soziala
sakontzeko eta horretarako aukera zabaltzeko.
https://www.google.es/urlsa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&cad=rja&uact=8&ved=0ahUKEwjB6fGDqKrKAhWJ1xQKHWEHCvwQFgghMAA&url=http%3A%2F%2Fwww.ondarroa.eu%2Feu-ES%2FZerbitzuak%2FBerdintasuna%2FDocuments%2FPartaidetza-web2.Pdf&usg=AFQjCNGIzNvvxBXalapxUdI5BrvpJgGNMA
https://www.google.es/urlsa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&cad=rja&uact=8&ved=0ahUKEwjB6fGDqKrKAhWJ1xQKHWEHCvwQFgghMAA&url=http%3A%2F%2Fwww.ondarroa.eu%2Feu-ES%2FZerbitzuak%2FBerdintasuna%2FDocuments%2FPartaidetza-web2.Pdf&usg=AFQjCNGIzNvvxBXalapxUdI5BrvpJgGNMA
Parte hartzea garatu daitekeen
ahalmena da, Equipo Claves (1994) parte
hartzeko 3 proposamen planteatzen ditu; parte hartzen jakitea, parte hartu ahal
eta parte hartu nahi izatea. Horretarako, enpatia, asertibitatea, sormena,
ziurtasuna … moduko ezaugarriak garatzeko estrategiak eskaini behar dira,
hauek garatzeko giro, gune eta une
egokiak sortuz, berdintasuna bermatzen dutenak eta orain arte ikusi izan dugun
bezala emakumearen errepresentazioa, hizkuntza, presentzia ….. 2. plano batean egon
da edota ez da egon. Beraz, nahiz eta emakumearen partaidetza handiagotzen joan den eremu batzuetan, horrek ez du esan nahi berdintasuna bermatzen duenik.
Parte-hartzea orekatua izan
dadin, guztien ahotsak entzunak izan
daitezen estrategia egokiak sortu behar dira. Horretarako, antolakuntzari
lotutako aldaketak eman behar dira eta maila sinbolikoa, gramatika kulturala, harremanak
eta gizarte interakzioak egituratzen dituen arau sisteman trukeak eginarazteko
errebisatu behar dira. Hierarkizazio gabeko gune eta harremanak bihurtuz ,
ikasteko eta irakasteko zabaldu behar gara denok baitaukagu zer irakatsi eta
zer ikasi, norabide biko prozesua dela ikusirik, hau gerta dadin ezinbestekoa
izanik rol banaketan genero eta sexu estereotipoekin apurtzea.
Osagai guzti hauei, motibazioa,
beharra eta ilusioa piztu behar zaie beharrezkoa beraz, ikasleen interesak
ezagutzea eta kontuan hartzea
Institutuan partaidetza orekatua lortzeko landu daitezkeen erronka batzuk:
Desorekak identifikatu eta ikasle
guztien protagonismoa bermatu.
Rol banaketan genero eta sexu
estereotipoekin apurtzea
Erabiltzen ditugun metodologiak
aztertu, hausnartu eta metodologi parte hartzaileak eta kooperatiboak bultzatu.
Ikasleen interesengandik
abiatutako gune parte-hartzaileak sortu.
Enpatia, asertibitatea,
autoestimua garatzeko ariketak indartu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina