2016/01/15

PARTAIDETZA PAREKIDEA, UTOPIA?



                                                                                          


Gai honen inguruan, oinarrizko ideiak iruditzen zaizkit:


     *Bai Europa mailan, bai Espainiar estatuan, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan,  haur eta nerabeen eskubideei buruz legeak dio eskubidea dutela beren eskubideei buruzko argibideak jasotzeko; norbanakoaren eskubideak eta eskubide kolektiboak errespeta ditzaten, batez ere parte hartzearena.
*Azken hamarkadetan, diskurtso ugaritan partaidetza eta generoa batera ikusten dira.
*Parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da.
*Parte hartzeak eskubideak sustatzea eta egin beharrak betetzea eskatzen du, hau da, inplikazioa, eman eta hartu.
*Parte hartzeko, hiru baldintza bete behar dira:
            -parte hartzen jakitea: horretarako, trebetasunak eta prestakuntza ezinbestekoak dira.
            -parte hartu ahal izatea:horretarako mekanismoak eta aukera errealak behar dira.
            -parte hartu nahi izatea: horretarako norberak dituen interesak gizartearekin edo taldearekin konpartitzea garrantzitsua da.
*Emakumeek esparru askotan parte hartzeko zailtasunen jatorria genero-estereotipoek jartzen dituzten muga eta oztopoetan dago.
*Publiko/pribatua dikotomia gizon eta emakumeei ezartzen zaien roletan bereizgarri garrantzitsua da: emakumeen presentzia eremu publikoan handitu bada ere, gizonen inplikazioa eta konpromisoa eremu pribatuan oso gutxi, eta horrek eragin handia dauka emakumeen parte hartze sozial eta politikoan.
*Eremu publikoetan, lidergo estiloak, interesak eta kodeak askotan ez datoz bat emakumeenekin.
*Partaidetza parekide eta justua izateko, emakumeen nahiak, estiloa eta baloreak erreferentetzat hartu behar dira., jakina, prestakuntzarako behar den denbora eta aukerak

   *Nire iritziz, oso garrantzitsua da ulertzea eta onartzea parte hartzeak eskubideak eskuratzea eta konpromisoak hartzea, bi alderdiak, dakartzala. Garrantzitsua da, halaber, askotan emakumeok onartu dugun ezjakin “konplexua” gainditzea, horretarako behar den denbora eta aukerak hartzeko indarra garatuaz. Hau horrela izateko, gizonek eremu pribatuan konpromisoa eta inplikazioa behar dute.


GAIAREN INGURUKO IKERKETA

   *Gai honen inguruan, interesgarria da Emakundek argitaratutako ikerketen emaitza: “ZIFRAK2015. EMAKUMEAK ETA GIZONAK EUSKADIN” (111-123 orrialdeak).

      Ikerketa honetan, esparru publiko desberdinetan, gizonen eta emakumeen parte hartzearen kopurua eta portzentaiak aurkezten dira
   Bertan, argi ikusten da emakumeen parte hartzeak gora egin duela esparru batzuetan (Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzari lotutako erakunde publikoetan..), baina, hala ere, emakumeen parte hartzea gizonena baino txikiagoa da gehienetan (adibidez, EAEko udalen %24.7k bakarrik dute alkate emakumea).
                                                          Imagen relacionada
                                          


    * Euskal Autonomi Erkidegoan emakumeek etxeko lanen %70 baino gehiago egiten dute.
- EAEn, gizonek egunean, batez beste, 1,5 ordu eskaintzen dizkiete etxeko lanei, emakumezkoek, berriz, 4,3 ordu. --Langabezian daudenean, gizonek 2 ordu ematen dituzte etxeko lanak egiten, eta emakumeek 4 ordu eta 31 minutu.
(Iturria: Denbora Aurrekontuen Inkesta, 2003. Eustat)
    Eremu publikoan emakumeen parte hartzea handitzen doa, baina gizonen parte hartzea etxeko lanetan (zaintza barne) oraindik emakumeena baino askoz ere txikiagoa bada, zer suposatzen du horrek emakumeentzat? Esparru pribatuko zereginak eta esparru publikoetakoak betetzeak, zer kentzen die?

ERRONKAK

    *Eskolan lantzeko erronka nagusia da neskek aurrera pauso bat eman dezatela pentsatzen eta egiten dituzten gauzak ikusiak izan daitezen; horretarako prestaketa, konfidantza eta beraiekiko interesa transmititu behar diegu.


  *Beste erronka, gizonek bere gain har ditzatela esparru pribatuko zeregina.

                                                                                      

  *Azken finean, bizitzako esparru eta arlo guztietan, eskolan lantzen dugun lankidetza izan dadila harremanen oinarria.
    



-

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina