Partaidetza
azkenaldian eta batez ere hezkuntza alorrean oso entzuna den
kontzeptua da. Partaidetza parekideak lotura handia dauka ikaskuntza
prozesuarekin eta ikasleen garapen integralarekin, izan ere, ikaslea
bere ikaskuntza prozesuaren subjektu aktiboa izan ahal izateko, parte
hartze aktiboari esker izango da. Baina zelan
azalduko genuke parte hartzea? Hona hemen
Gaztematikak “Gazte dinamizazioa klabe parte
hartzailean” txostenean jasotzen dituen
gako batzuk:
- Parte-hartzea gure inguruarekiko inplikazio modu bat bezala ulertzen dugu, errealitatea sortu eta aldatzeko modu bat bezala eta boterearen erabilera bat bezala. Parte hartzen dugu eragiten gaituzten aspektuak aldatzeko, moldatzeko eta berauetan eragiteko. Horregatik parte–hartzeak erabakiak sortzeko eta berauek aurrera eramateko elementuren bat izan behar du. Ikuspuntu honetatik, boterea bidegabeki daukatenek, espazioak utzi beharko dituzte erabakiaren edukiak errealak izan daitezen.
- Parte-hartzea eraikuntza kolektibo baliabide bezala, beste pertsona batzuekin lan egitea exijitzen du eta lan kolektibo hau dela eta, bestearekiko erlazio, komunikazio eta ulermen modu berriak sortzen dira.
- Parte–hartzeak sortzen dituen komunikazio eta erlazio bide hauetatik abiatuz, parte hartzaile ezberdinek munduaren inguruko ikuspuntu ezberdinetan barneratzen gara. Besteen ezagutza eta iritzien bitartez, landutako aspektuen gure ikuspuntua aberasten eta konplementatzen da parte hartzaile ezberdinek egiten dituzten ekarpenen bitartez.Horrela, parte–hartzea bihurtzen da ere ikasketa eta aberaste prozesu batetan landutako gaiaren inguruko gure ezagutza garatzen den heinean eta berarekin gure pentsamoldea.
Partehartzeak
generoarekin lotura estua du, izan ere, prozesu parte hartzaileetan
genero ikuspegia txertatzen ez badugu, botere asimetriak
partehartzean islatuko dira, parte hartzea ere desorekatua izanez.
Gizartean partehartzeko emakumeok topatzen ditugun zailtasun
batzuk honakoak dira:
- Eremu pribatuarekin eta emakumeei egokitutako parte hartzeko moduak ez dira onartzen edo ondo ikusten eremu publikoan.
- Esparru publikoan emakumeon ereduen falta dago
- Eremu publiko-pribatu dikotomiaren logika dela eta, eremu publikoa gizonena izaten jarraitzen du
- Gizona botere posizioan kokatuta egoten jarraitzen du
- Erakundeen egitura hierarkikoak ez du emakumeen parte hartzea laguntzen
- Emakumeon interesak eta beharrak ez dira kontuan hartzen
- Hizkuntzaren erabilera sexista: parte hartzean hizkuntzaren erabilera oso handia da, hizkuntza diskriminatzailea izateak ez du emakumeon parte hartzean laguntzen.
- Emakumeok parte hartzen ez dugun guneetan erabakiak hartzea.
- Lan metodologiak, lidergo estiloak... ez datoz bat emakumeok erabiltzen ditugunekin.
- Komunikabideetan eta bestelako baliabideetan egiten den emakumearen irudikapenarengatik.
Emakumeok
parte hartzean ditugun muga horiek kontuan hartuta, parte hartzea
parekidea lortzera bidean, parte hartze estiloa aldatu behar da
guztiontzako baliagarria eta bidezkoa izan dadin. Eskolak
zeregin handia dauka horretan, izan ere, parte hartzen ikasten da eta
eskolan parte hartze estiloa transmititzen du. Ezin dugu ahaztu parte
hartzea gizartea eraldatzeko tresna dela eta eraldaketa horretan
inziditu behar dugu ahalik eta bidezkoena izan dadin, horrretarako
parte hartzea parekidea izan behar da. Eskolan
ere parte hartze eredu berri bat eraiki behar da, zelan egin
dezakegu? Hona hemen gako batzuk:
- Lan kooperatiboa sustatzea lankidetza eta sare lana eraikiz.Modu kolektiboan lan eginez harreman parekideak sustatuz.
- Partaidetzan eragina izan dezaketen sexu-genero estereotipoekin apurtzea
- Eremu publiko-pribatu dikotomiarekin apurtu. Lanak genero estereotipoak ekidinez elkarbanatu.
- Taldeak osatzerakoan kuotak erabiltzea.
- Emakumeon erreferentzia eta ereduak sustatzea
- Jarduerak diseinatzerakoan nesken irteresak eta beharrak kontuan izatea
- Ikasleak parte hartzeko gaitasuna dutela aitortzea eta parte hartzearen prozesuaren hasieratik amaierara modu aktiboan inplikatzea
- Jardueretan parte hartzeko arauak eta metodologia zehaztea genero ikuspegia kontuan hartuz
- Nesken ahalduntzea ahalbidetzea, boterea eskuratzea modu aktiboan ekin dezaten.
- ...
Amaitzeko,
haurren parte hartze parekidea sustatzen eta horrekin lanketa egiten
duten elkarteen adibide batzuk:
- Urtxintxa eskolak “Haurren parte hartzean murgiltzen” ikastaroa eskaintzen du hezitzaileontzat. Bertan haurren parte hartzea bultzatzeko zenbait gako lantzen dituzte. Guztiontzako errazagoa den errealitatea eraikitzeko estrategiak lantzen dituzte ikastaroan.
- Bestetik Tertangako etxea egitasmoaK aurrera eramandako proiektua. Etxean bertan hezitzaileek haurrekin batera jolasgunea diseinatu eta eraiki zuten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina