2016/01/16

Parte hartzearen bidean



Helburu hezitzaileak aurrera eramateko partaidetzari garrantzia eman beharko zaio. Irakaskuntza-prozesuan eragilea den subjeturentzat partaidetza aktiboa izateko esku hartze proposamen zehatza egongo da.


“Haurrek eta nerabeek tolerantzia, elkartasuna, errespetua, berdintasuna, erantzukizuna, parte-hartzea eta, oro har, gizarte– elkarbizitzarako printzipio demokratikoen balioak beregana ditzaten sustatu behar dute.”

Partaidetza eraikitzen den prozesu honetan legedia lagun dugu. Besteak beste, duten eragina nabariagatik ahaztu ezinezkoak dira:




Parte hartzea tresna eta lan egiteko era garatzen den ahalmena hau prozesuan ematen da ingururarekiko inplikazioari esker, errealitatea sortuz eta aldatuz.




 Parte hartze indibiduala eta kolektiboa batera eginda parte hartze soziala dugu; guztion artean, lan kolektiboen bitartez erlazio berriak, identitate berriak, komunikazio berriak, … eraikitzen joango dira.



 
Hezkuntza eremuan kide guztien inplikazioa funtzeskoa da prozesuan aurrera egiteko. Eta ikasgeletan helduen zeregin nagusitariko bat entzutea izango da.




Equipo Claves (1994) taldearen proposamena erreferentziaren arabera, parte hartzean hiru jarduera ildo nagusia hauek bateratzen dira:


Prozesua oztopatzen duena aldatzeko estrategiak izan daitezke:
  • ·      Harreman berria: berdintasuna eta aniztasuna kontuan izanda
  • ·      Gatazkeen trataera, modu etikoan baloratuta
  • ·      Antolamendu horizontala: sare lanak, lankidetza,…
  • ·      Heziketa afektibo.sexuala             
  • ·      Baztordeak
  • ·      Erreferente eta eredu zuzenak
  • ·      Parte hartze parekide aktiboa
  • ·      Arauak eta ondorio hezitzaileak
  • ·      Jarduerak diseinatzerakoan erakargarritasuna eta denboralizazioa kontuan hartzoak dira harreman positiboak eta pertsonen arteko parekidetasuna bermatzeko.



Desorekak gainditu eta modu aktiboan ekiteko aldaketa, gatazka eta boterearen trataera hezkidetzailea martxan jarrita bide egokirantz abaitzen ari garela ondoriaztu ahalko da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina