2016/01/16

Emakumeen Partaidetza Eztabaidan



Pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prosezua da partaidetza . Parte hartzea garatu daitekeen ahalmena izanik hezitzaileok  kontutan izan beharko genukeen konpetentzia bihurtzen da. Parte hartzea indibidula edo kolektiboa izan daiteke eta ekimen honetarako baldintzak hurrengo hauek dira: parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea, parte hartu nahi izatea.

Partaidetzarako sexu-genero esterotipoek mugak jartzen dituzte.Horren arrazoia nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntza.

Gizartean emakumeek honelako  arazoak aurkitzen dituzte parte hartzeko:

- Emakumeei egokitutako parte hartzeko moduak ez dira onartzen eremu publikoan
- Ageriko eta ezkutuko curriculumnarekin eraikitzen dugun testu ingurua diskriminatzailea izaten da.
- Lan metodologiak, lidergo estiloak eta kodeak askotan ez datoz bat emakumeek erabili ohi dituztenekin.



Horren  harira oso argitzailea iruditu zait  “Las mujeres en los procesos participativos : reflexiones iniciales para un debate necesario” Alicia Sousa eta Parte Hartuz taldearen ikerketa  . Aurreko artikuluak dioen lez, ez dira existitzen esperientzia edo prozesu asko  genero perspektiba  integratuak izan dituztenak. Badaudela ikerketak, pautak eta aholkuak demokrazia errepresentatiboan emakumeak parte hartzeko baina ez da horrela gertatzen demokrazia parte hartzailean parte hartzeko.
Eta artikuluak aipatzen dituen  oztopoen artean  hurrengo hauek egin zaizkit deigarriak:

  • Eredu androzentrikoaren barneratzea.Horietan praktika diskriminatzaileak mantentzen dira.
  • Diskriminazioa desagertutzat ematen denean eta gatazka ukatzen denean.
  • Erreferente politiko indartsuen falta.
  • Emakumeen partaidetzak askotan dakarren koste pertsonala edo “eskaparate efektua”



MISS ESCAPARATE
(Bideoak emakumeen botere postuetan duen parte hartze txikia aztertzen du eta publizitateak emakumeen irudian duen eragina)


Egoera hau helduen espazio publikoan horrela bada gure ikastetxeetan neurri berean ere. Horren aurrean, eta hasieran esan dudan bezala ,kultura partehartzailea irakatsi egiten dela sinistu beharko genuke hezitzaileok,  gure burua prestatu eta baliabide egokiak ikasleei eskaini. Errealitatean aurkitzen ditugun  eredu  on eta zergatik ez ugariak diren txarrak ere eurekin landuz.


Eta, batez ere, emakumeek iraganean eta gaur egun dituzten erreferente egoki guztiak ikustaraziz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina