Hezkuntza Sisteman orientazioa da elementu garrantzitsuenetako bat. Orientazioaren helburuak, beste batzuen
artean, hauexek izan daitezke:
- Auto-ezagutza eta norberaren identitatearen eraikuntza.
- Ikasketen aurrera norbanako antolamendu eta kudeaketa.
- Gatazken ebazpenerako prestakuntza izatea.
- Bizitzarako proiektua definitzen joatea.
- ...
Baina
nola ulertu behar da orientazioa hezkidetzailea izan ahal izateko?
Orientazioa
genero ikuspegiaz busti egin behar dugu. Pertsona bakoitzak bere izaera modu
desberdinean irudikatzen du eta era berean ezaugarri asko errepikatzen dira.
Guzti honek eragin handia du norberaren auto-ezagutzan, auto-irudian, ...
honekin batera maskulinotasun eta femeninotasunaren interpretazioak egiten
ditugu. Horregatik da hain inportantea guztien ekarpenak, sentimenduak,
interpretazioak, ... onartzea. Onarpen hau abiapuntua izan beharko zen
bizitzarako, ikasketetarako eta lanetarako orientabideak ematea.
Orientazio
hezkidetzailea Gida Planean planteatzen den B erronka (12 orr.) lortzera
zuzenduko da. Helburua izango da pertsona anitzen garapen integrala lortzea,
non, norberak bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan, bizitza pertsonala,
familiarra, soziala eta profesionala arduraz onartuko duen.
Eskolak gizartearen erreflexu zuzena
da. Gizartearen eredu androzentriko berdinean oinarritzen da eskola edo hobeto
esanda hezkuntza Sistema, beraz aldaketarako pausuak eman behar dira mota
askotako diskriminazioa eta estereotipoen erreprodukzioa ematen delako.
Eustat-ek bere datuetan oso garbi adierazten digute egoera (2013-14 ikasturteko datuak):
EUSKAL ERKIDEGO AUTONOMOA
|
GUZTIRA
|
GIZONEZKOAK
|
EMAKUMEZKOAK
|
Unibertsitate-ikasketak
|
68.193
|
32.286
|
35.907
|
Ziklo luzeko unibertsitate ikasketak
|
5.631
|
2.734
|
2.897
|
Bigarren zikloko unibertsitate ikasketak
|
865
|
556
|
309
|
Ziklo motzeko unibertsitate ikasketak
|
1.254
|
705
|
549
|
Graduko unibertsitateko ikasketak
|
51.739
|
24.294
|
27.445
|
Master ofizialak
|
4.929
|
2.248
|
2.681
|
Ikasketak doktoregoetan
|
3.775
|
1.749
|
2.026
|
Hezkuntza sisteman kontraesan handiak daude. Isabel Gonzalez Lopez-ek bere
artikuluan esaten duen bezala:
... La escuela es depositaria de estereotipos de gƩnero y
los transmite desde las primeras etapas de escolaridad y de manera no
intencional a travĆ©s del llamado currĆculum oculto. Esto incidirĆ” en el futuro
desarrollo profesional del alumnado, que sigue respondiendo a los estereotipos
sociales diferenciados de las actividades (en especial, estudios y profesiones)
segĆŗn las realicen hombres o mujeres…
El sistema educativo estĆ” contribuyendo a la
tradicional divisiĆ³n del trabajo propio de mujeres y hombres, y no es por las
actuaciones discriminatorias explĆcitas, sino mĆ”s bien por ausencia de acciones
curriculares especĆficas para actuar y operar el cambio y por la ausencia
de anĆ”lisis y valoraciĆ³n crĆtica acerca de los estereotipos de gĆ©nero
subyacentes y del currĆculum oculto que se transmite por parte del profesorado …
Lehenengo kontraesan handia dago irakasleagoarengan,
modu teorikoan onartua dagoena, ez da benetan lantzen edo gauzatzen:
- Aukera berdintasuna egon behar dela.
- Sinetsita gaude berdin tratatzen ditugula ikasleak, neska edo mutila izanda, baina ez da horrela gertatzen.
- Hizkuntza sexista ez dela erabiltzen.
- ...
Ba... guzti hau eta beste asko esan egiten dira,
baina errealitatea bihurtzeko ez dira hartu beharreko erabakiak hartzen ezta
behar diren baldintzak jartzen.
Orientazioan kontuan izan behar
dugu errealitateak eragin desberdinak dituela neska eta mutilengan.
Berdintasunerako lana egin suposatzen du aukeraketa akademiko profesionala ez
dagoela zuzendua generoarengatik, baizik eta pertsona bakoizteko
gaitasunengatik.
Ikasleekin gai desberdinak jorratu behar ditugu:
- Zergatik daude langabezian emakume baino gizon gehiago?
- Zergatik femeninotzat jotzen diren lanbideak gutxiago baloratzen diren?
- Zergatik femeninotzat jotzen diren lanbideetan soldata da txikiagoa?
- Zergatik politika, enpresa munduan eta eremu publikoan ere emakume gutxik duten kargu inportanteak?
- Nola lotzen da eremu profesionala eta etxekoa edo familiarra emakume edo gizon izanda.
- ...
Orientazio eta Tutoretza Planean proposatzen diren ekintzak eta jarduerak aztertu behar ditugu eta hainbat aldatu edo osatu
beharko ditugu helburu hauek lortu nahian:
- Lanbide batzuekiko dauden estereotipoak apurtu benetako askatasuna eta autonomia izateko aukeraketan.
- Bokaziozko lanbideak ez bultzatu aukera berdintasunaren apustua eginez.
- Emakumeengan ekintzaile izatea bultzatu.
- Erantzunkidetasunaren aldeko lana egin norberaren proiektua garatzerakoan.
- ...
- Cuadernos de educaciĆ³n no sexista. http://www.inmujer.gob.es/areasTematicas/educacion/publicaciones/serieEducacNoSexista/home.htm
- Instituto Asturiano de la mujer. (2007). Programa de OrientaciĆ³n AcadĆ©mica y Profesional Rompiendo esquemas.
El objetivo
de Rompiendo Esquemas
es ofrecer un modelo de orientaciĆ³n acadĆ©mica y profesional que desarrolle en
el alumnado la capacidad de realizar la elecciĆ³n de profesiĆ³n sin sesgos de
gƩnero fomentando, asimismo, el desarrollo de la corresponsabilidad en chicos y
chicas en diferentes Ɣmbitos de su vida, como son el domƩstico y el empleo.
- Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua. Coeducando Programa. Irakasleentzako materialak.
Material honetan sei eremu aztertzen dira:
1.-Desberdintasunarekiko
ahalmen kritikoa eta aldaketarako ahalmena. Irakasleentzako jarraibideak.
2.-Emakumeen
agerikotasun eta balio bera. Irakasleentzako jarraibideak.
3.-Autonomia pertsonala
eta zainketaren etika. Irakasleentzako jarraibideak.
4.-Autonomia pertsonala eta enpleguaren
zentralitatea. Irakasleentzako
jarraibideak. http://coeducando.educacion.navarra.es/wp-content/uploads/2011/10/NA-4-Formaci%C3%B3n-Profesorado-eusk.pdf
5.-Botere pertsonala, lidergoa, parte-hartze
soziala eta talde lana Irakasleentzako
jarraibideak.
.educacion.navarra.es/programa-coeducando/materiales-coeducando/aprendizaje-5/
6.-Harreman pertsonalak, sozialak, familiarrak, afektuzkoak eta sexualak. Irakasleentzako jarraibideak.
Hona hemen blog eta web interesgarriak:
- http://igualesydiferentesiesfrios.blogspot.com.es/
- http://con-o-deorientacion.blogspot.com.es/p/orientacion-academica-y-profesional.html
- http://entrepasillosyaulas.blogspot.com.es/
- http://multiblog.educacion.navarra.es/iibarrog/
- http://www.orientacionandujar.es/
- https://sites.google.com/site/orientasare/tutoretza/dbhrako-bildumak
- https://orientawikileioa.wikispaces.com/TUTORETZA+PLANA
- http://intercambia.educalab.es/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina