2016/01/31

Orientazio eta Aukera Akademikoak


NOLA IZAN BEHARKO LUKE ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA?
 

Emakume zein gizon izateari esanahi librea eman ahal izateko, batzuen eta besteen ekarpenak sentimenduak eta interpretazioak onartzea beharrezkoa da eta, hortik abiatuta, bizitzarako, ikasketetarako eta lanerako orientabideak ematea ere.



BERAZ, ORIENTAZIOAN GENERO IKUSPEGITIK IKERTU, PENTSATU ETA PLANIFIKATZEA FUNTSEZKOA DA BENETAKO GIZARTE JUXTU ETA IGUALITARIOA LORTU NAHI BADUGU.



Nahiz eta konszienteak ez izan, ikertuta dago irakasleen aurreiritziak zer eragina duten ikasleen emaitzetan.
 Errendimendu berdineko neska-mutilen frogen balorazioak desberdinak izaten dira: irakurmen frogetan neskei nota handiagoa jartzen zaie eta matematiketan mutilei.
Familien espektatibak asko baldintzatzen dituzte ikasleen erabakiak.
Horrela genero-arraila sortzen da.


NOLA ITXI GENERO ARRAILA?

l

Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu .

nesken konfiantza sendotu ,mutilen jarrera hobetu.


ESKOLAK EZ DU GENERO BAZTERKERIARIK SORTZEN BAINA ELIKATU, HEZI ETA INERTZIAZ ERREPRODUZITZEN DU BESTE NORABIDERANTZ EZ JOKATZEAGATIK"



TUTORETZA GUNE PRIBILEGIATUA DA IKASLEEI GENERO-ESTEROTIPOEZ OHARTARAZTEKO ETA BEREN ERABAKITZEAN ERAGITEN DUTEN USTE ETA AURREIRITZI SEXISTAK DESEGITEKO.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina