2016/02/24

GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK

Gatazkak guztiok bizi izan dugun egoera bat da. Gatazka, hasiera batean "egoera txar" (ikusi Google Irudiak "conflicto" hitza jartzen dugunean agertzen diren irudiak) moduan uler daiteke, baina egia esan, gure bizikidetzaren beste atal bat da. Aniztasunean oinarrituriko gizartean bizi gara eta beste eremuetan bezala, gure interesak, nahiak, iritziak, askotan ez dira besteek dituztenak bezalakoak. Erabaki bat elkarrekin hartu behar dugunean eta proposamen desberdinak botatzen ditugunean (kontrajarriak direnak) gatazka bat suertatzen da. Beraz, gatazkak gure bizi-garapenaren beste eremu bat da, gure artean erlazionatzeko modu bat.

Hori ikusita, zergatik gatazkak, indarkeriarekin, borrokekin, biolentziarekin lotzen dugu?

Erantzuna eman aurretik, ezinbestekoa da hainbat kontzeptu ondo argitzea. Esate baterako, BAKEA. Lehen "gatazkerekin" aipatu dugun bezala, kasu honetan bakea "kontzeptu ona" uler dezakegu.  Baina aipatu behar dugu Bakea ez dela egoera estatikotzat ulertu behar,  dinamikoa baizik. Horrek esan nahi du bakea gatazka tratatzeko modu bat dela, jarrera bat, indarkeri gabeko "posturarekin" lortutakoa. Horrela ikusita, ikusmolde "positiboa" izango du. Aldiz, bakea egoera "estatikotzat" ulertzen badugu, helmuga edo helburutzat ikusmolde "negatiboa" hartuko du, ez baitiogu erreparatuko erabilitako moduari, jarrerari. Bakea (helburua) lortzeko bideak "indarkeria"n "biolentzia"n oinarritu ahal dira (gudak, esate baterako). Kasu honetan, aipatu dugun bezala, Bakearen ikusmoldea negatiboa da.

Gatazkarekin lotutako bestelako kontzeptuak ere badira: Indarkeria, Agresibitatea eta Biolentzia-eza. Baina argitu nahi dudana UKAZIO estiloa da. Kasu honetan gatazkarik ez dagoela pentsatzea da eta arazoa da  gatazka"lehia" moduan ulertzen dugunean, bestearen kontra eraso eginez. Kasu honetan gatazka "negatibotzat" uler daiteke.

Kontzeptu desberdinak aztertu ondoren,  argi geratzen zaigu, gatazken inguruan aritzean, erreparatu behar diogula: gatazkari aurre egiteko "moduari" edo "irtenbideari". Egia esan, hemen dago benetako gakoa; nola konpontzen gara iritzi kontrajarriak ditugunean? Ze jarrera izaten dugu? Indarkeria erabiltzen dugu? Norbaitek amore ematen du beti? Neskek eta mutilek berdin jokatzen dute?

Galdera horien baitan interesatzen zaigun ikuspegia txertaturik badago, hots, generoa. Egia esan gatazka askoren trataeran hainbat desberdintasun ikusten ditugu emakume eta gizonen artean. Hori dela eta, garrantzitsua izango da Hezkuntza eremuan genero ikuspegia gatazken trataeran txertatzea, hots, "generizazioa" (emakumeak eragile gisa eta beren egoerak kontuan izatea).

Generizazioarekin hasi baino lehen gatazken irtenbide-aukeretan murgilduko gara. Irtenbide-aukerak hiru eremutan oinarritzen dira: HELBURUAK/INTERESAK - HARREMANA, eta horien arabera jarrera desberdinak izan ditzakegu (LEHIAKETA, LANKIDETZA, IHES EGITEA, AMORE EMAN)
  
Hala ere, esan behar dugu aukera eta jarrera guzti hauen atzean "genero baldintzak" daudela. Gure sistema patriarkalak emakume eta gizonen artean eragina izaten du, jarrera desberdinak bultzatuz. Izan ere, emakumeon ohiko jarrera amore ematea izaten da, horrela erakutsi digutelako, harremanari garrantzia ematen diogulako, aldiz, gizonek "lehian" aritzen dira askotan haientzak "helburua" lehentasuna delako.

Hezkuntzatik bultzatu behar dugun irtenbide-jarrera "LANKIDETZA" izan behar da, hots, helburuari eta harremanari garrantzia emanez. Horretarako kontuan hartu beharreko aspektuak hauek dira:

Baina... GENERO ANALISIA eginez, noski. Izan ere,  bizikidetzan eta harremanetan gatazkak sortzen dituztenak kultura maskulinoak eta femeninoak inposaturiko itxaropenak, beharrak eta interesak izaten dira.


Gatazkei aurre egiteko gomendioen artean hauek aipatuko nituzke:
1.- Zergatiak eta ondorioak ondo identifikatzea
2.- Irtenbide bat baino gehiago ematea
3.- Irtenbidea inplikatuen arteko konpromisoan eta adostasunean oinarriturik izan

Gomendio horiekin batera, Feminismoak gatazkak eraldatzeko irizpideak ere gehituko nituzke. Hainbat dira feminismoak gatazkei aurre egiteko proposatutako ekarpenak. Izan ere ZAINTZA ETIKAren teoria garatu egin du. Honen baitan hurrengo irizpideak aurki ditzakegu: pertsonen humanizazioa, pentsamendu dikotomikoekin apurketa "irabazke-galtzaile", "adimena-gorputza",... feminitate eta maskulinitate anitzak kontuan izatea, adimen-garapenariz gain emozio-garapenari ere garrantzia ematea,..

Teoria honekin, "lotura afektiboan" eta hori mantentzeko ahaleginetan gatazken trataera oinarritzea lortzen dugu. Aldiz, orain arte egondako JUSTIZIA ETIKAren teoria (produkzioaren eredu liberala) soilik arduratzen zen   "erruduna" identifikatzen eta  zigorrak jartze.

Nire behaketan hainbat gatazkak identifikatzen egon naiz. Hezkuntza eremuan egonda, askotan ematen direnak "Berdinen arteko tratu txarrak" izaten dira. Egia da, tratu txarrak modu orokorrean tratatzen direla, irtenbideak bilatzen batez ere, jatorrian sakondu gabe. Izan ere, berdinen arteko tratu txar gehienetan "generoa" agertzen da; gure sexuari markatutako ereduak / estereotipoak jarraitzen ez ditugunean tratu txarrak jasateko arriskuan egoten baitkara.

Tratu txarren trataeran, azken bolada honetan enfokea "lekukoen" paperean eta "indarkeri-gabeko" jarreretan jarri egin da. Egia esan honen harira aurrera pausuak ematen ari dira. Adibide moduan ditugu: Finlandian aurrera eramaten ari den  "Kiva" programa, hurbilago "Ausarten kluba" proposamena, edota Save the Children egindako "Heroes del patio" kanpaina.






Guzti honekin, eskolak zeresan handia badu. Izan ere, orandik gatazken aurrean  patriarkatuaren keinuak diraute (araudian oinarritzen gara, espazioaren erabilera ez da parekidea, hizkuntza sexista, matxismoa, LTGBfokbiak normaltzan bizi ditugu,...). Beraz zer egin honen aurrean? Ze erronkei aurre egin behar diegu?
  • Kontzientzia hartu. Prestakuntza, diagnosia, datuak jaso, genero ikuspegia txertatu
  • Curriculumean gatazken trataerarako edukiak txertatu
  • Banakako tutoretza gatazkak tratatzeko tresna egokia
  • Partaidetza aktiboa bultzatu, talde partaide sentitu
  • Antolakuntza egokitu, parekidetasuna bultzatu 








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina