2016/02/21

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN


HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALARI BURUZ HAUSNARTZEN

Sexualiatea ere eraikuntza soziala da. Sistema patriarkalak ugalkortasuna sustatu nahi izan du eta horretarako eredu heterosexuala indartu du (bikote heterosexualak, seme-alaba heterosexualak…) Koitoa sustatu izan da plazerra lortzeko bide nagusia eta horrela gizonen plazerra bermatu izan da.

Egungo egoerara hurbiltzeko beharrezkoa da definitzea afektibitatea eta sexualitatea.

AFEKTIBITATEA: nork bere buruarekin, gainontzeko pertsonekin, naturarekin, animalia eta objektuekin harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna. Laguntza, babesa, maitasuna, goxotasuna, xamurtasuna eta elkar ulertzea, eman eta jasotzeko gaitasuna.

SEXUALITATEA: plazerraren kudeaketa, desioaren espresioa eta komunikazioa, nork bere buruarekin zein gainerako pertsonekin. Konplizitate, adostasun eta askatasunean oinarritzen da. Sexualitatea aniztasuna da, nork bere modu propioan bizitzen du.

http://www.argia.eus/sexualitatea




Ikastetxetan konturatu gabe heterosexualitatea indartzen dugu, askotan ezkutuko curriculumaren bitartez. Heziketa afektibo-sexuala DBH-n eta BATXILERGOAn, nik ikusi dudanez, kanpoko elkarte edo erakunde bat arduratzen da  eta irakasleok ez gara saio horietan egoten. Gehienetan gaiak izaten dira: nahi gabeko haurdunaldietan zer egin, haurdun ez geratzeko zer egin, eta sexuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak ez hartzeko zer egin.

Irakasleok badakigu hori ez dela nahiko, ikasleek hori diote. Badakigu horrekin ez dela lortzen benetako heziketa, hurrengo eguneko pirula gero eta gehiago erabiltzen baita. Gainera, horretaz aparte, aniztasun sexualaz ez da ia-ia hitz egiten.




Heziketa-afektibo sexualak ikasle eta orientazio guztiak hartu beharko lituzke kontuan. Hona hemen Kontuan hartu behar diren hainbat gako:

  1. Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseirikitze lana.
  2. Afektibitatearen garapen berdinkidea. Garrantzirik dute sentimenduek, emozioek eta burmuinak.
  3. Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira. “Bai, BAI da” eta “Ez, EZ da”.

    4)  Hau ez da:   Sexualitatea=heterosexualiatea=genitalitatea=koitoa

    5. Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira. Hori inportantea da sexualitateaz gozatzeko.
    6. Sexualitatea ez da arriskutsua. Balio hauek mantendu behar dira: elkar ardura, ERRESPETUA, elkar balorazioa, konfiantza, autoezagutza eta elkar ezagutza, konplizitatea, BERDINTASUNA eta ASKATASUNA.
    7.Elkarrekiko errespetuan, nahian eta adostasunean oinarrituriko edozein sexualitate-adierazpen zilegi da.
    8.Sexualitatea eta genero-identitaea alda daitezke bizitzan zehar.
    9. Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu.

Nire ustez, lehengo 3 puntu landuta dituzte, 4.a mugan. Segur aski gainetik, asko sakondu gabe. Baina, azken 4 puntuetaz ez dut uste informazioirik edo formakuntzarik jaso dutenik. Eta, oso beharrezkoa iruditzen zait balore horietan heztea.

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2444/sexu-heziketa




Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak hauek dira:
  • Nerabeen jarrera azterturiko datuei erreparatuz:
    EMAKUNDEK dio emakumeen artean %0,9ak errekonozitzen du sexu bereko harreman sexualak dituela eta mutilen %4ak.  Baina, populazioaren %10 lesbiana eta gay dela estimatzen da. Orduan?
    Gehituk dio %12ak orientazio homosexuala duela edo etorkizunean izan dezakeela. Gay-erreferenteak lesbiana-erreferenteak baino ugariak direla atzeman du ere bai.
    http://www.familiasporladiversidad.es/
  • Hezitzaileok errrealitatean ematen den aniztasuna normalizatu behar dugu, horretaz hitz egin behar dugu denak diren moduan onartua sentitzea izan behar da gure helburua. Ez aurresupotzea denok heterosexualak garela eta hori normala eta ona dela.
  • Ikastetxea izan behar da leku seguru bat denok gure sexualitatea aske bizitzeko eta espresatzeko. Horretarako, beharrezkoa da heziketa afektibo-sexuala anitza aldarrikatzea eta heztea gure ikasleak.
  • Eta, nola ez, material didaktikoak aukeratzeko orduan bilatu aniztasun sexuala.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina