2016/02/27

GATAZKAK ETA TRATAERA HEZKIDETZAILEA




        GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN



Eskolako bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra dago bake positiboan, giza eskubi- deetan, justizian, elkartasunean eta inklusioan. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak sustatuko ditu –bakearen kulturari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzkoak–, kulturen, generoen, eta sexu-orientazioaren aniztasuna eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, elkarrizketa, garapen emozionala, gatazkak modu baketsuan konpontzeko estrategiak, eta hezkuntza-komunitateko kide guztien eskubideak eta betebeharrak.






Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.



Aste honetako gaia “Gatazkak” da, gaia oso interesgarria  eta gure bizitzarekin lotura oso handikoa da, bizitza bera gatazka delako.
Alde batetik, gatazka jakintza eta zientza desberdinek  aztertzen dute, eta definizio ezberdinak  topa ditzakegu ,besteak beste:
  • Freud-entzat boterea lortzeko borroka da;
  • Darwin-entzat, berriz, bizi-borroka da: beraz, adaptazio-prozesuak nabarmentzen dira;
  • Marx-ek gatazka berdintasunaren aldeko borrokan ikusten du, gizarte-alderaketek protagonismoa izanik.
  • Gizakiak berezkoa duen egoera gatazka da” (Mendel)
  • Gatazka bi pertsonek helburu bateraezinak ikusirik eta botere-aldeak konpontzeko nahia izanik ematen den prozesu kognitiboa eta emozionala da.”(Redorta)

Beste aldetik,  gatazka izan daiteke positiboa edo negatiboa,???.

Horrez gain, gatazka hitzarekin lotuta  hainbat kontzeptu daude : “bakea” “indarkeria” “agresibitatea” “biolentzia-eza”

Azken finean , garrantzitsuena da, gatazkari aurre egiteko moduak edo estrategiak izatea . Horretarako aztertu behar da gatazka eta zeintzuk dira inplikatuak. Ez dugu ahaztu behar, gatazken trataera genero ikuspegia kontuan izatea ezinbestekoa dela.





Gatazkaren inguruko teorĆ­a guztiek nabarmentzen dute irtenbide-aukerak aztertzeko egitura-alderdi hauek kontuan izan behar ditugula: gatazkan inplikatuak daudenen helburuak, hau da, lortu nahi dutena, beren interesak eta beraien arteko harremana. Horien arabera gatazkaren aurrean erakutsitako jarrerak ezberdinak iza daitezke eta denak baliagarriak



Gatazka baten aurrean kontuan izan behar dira hiru elementu:
Pertsonak, prozesua, eta arazoa.

Pertsonei buruz hitz egiterakoan, kontuan izan behar dira “bere interesak eta beharrak bai neskenak bai mutilenak”, eta puntu honetan ,beti bezala ,ateratzen dira gizarte patriarkalak dituen mekanismoak gatazkari irtenbide integrala emateko.

Mekanismo hauek oso motz geratzen dira. Beraz, genero kontuan izatea lagungarria izan daiteke gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko eta baita gatazketan parte hartzeko ere, gatazkak bizitzeko generoagatik ematen diren modu ezberdinak adierazteko
Hori dela eta, hezkidetzarekin lotuta, ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel FernĆ”ndez-ek  bost eremu landu behar direla esaten du. 
Bost eremu horiek hartu eta genero-ikuspuntua kontuan hartzeko hainbat iradokizun emango ditugu. Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:

  • Botere eta lidergo partekatua.
Boterearen garapena bai, baina partekatua.
  • Jarreren birziklapena
Egokiak ez diren jarrerak aldatzea, bai, baina daukagunaz baliatuz, hau da, birziklatzea.
  • Aniztasuna.
Aniztasuna kontuan izatea bai, baina nahiz eta genero-kultura dela eta askotan, mutilek eta neskek behar eta interes ezberdinak izan, ez dira denak onargarriak izan behar.
  • Justizia zein etika.
Gatazkei aurre egiteko eskubideak bai, baina betebeharrak ere bai; pentsamenduak bai baina emozioak ere bai; indibidualtasuna bai, baina harremanak ere bai. Azken finean justizia bai, baina zaintza ere bai.


Aipaturiko gaiaren inguruko ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu.

Nik azpimarratuko nituzke feminismoen ekarpenak


Feminismoak, orokorrean, alternatiba etiko-politikoa den aldetik eta gatazken trataeraren ikuspuntutik kultura-aldaketarako proposamen interesgarriak egiten dizkigu. Eskoletako genero-indarkeriaren inguruan egin diren hainbat ikekertek gatazkak eraldatzeko irizpideak aberastu dituzte ere bai:

1) Pertsonen arteko harremanetan eta jendarte mailako egitura-harremanetan justiziaren humanizazioa. Injustizia baten aurrean, tartean pertsonak daudela garbi izatea. Gatazketan oso ohikoa da pertsonen objektibazioa.
2) Oreka ekologikoa bilatzea: naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana. Gizakiok naturaren parte bezala ikustea eta gatazkei emandako irtenbideak ideia horrekin bat egitea.
3) Ezagutza eta esperientziaren (intuizioa, irudimena) arteko dikotomiak sostengatzen duen zientziaren ikuspegi mugatuarekin apurtzea.
4) Adimena-gorputza, pentsamendua-sentimendua … dikotomiak apurtzea.
5) Gatazketan gure aurrean duguna eta sexua, etnia edo klaseagatik objektu bihurtutakoa, subjektu eta pertsona gisa ikustea.
6) Indarkeriaren erabileraren deslegitimizazioa. “Irabazle-galtzaile” eskema eta antolakuntzarekin apurtzea.
7) Gizarteratze prozesuetan feminitate eta maskulinitate anitzak kontuan izatea.
8) Hezkuntza eta heziketa kontzeptua aldatzea, hezkidetzaz aritzea, garrantzia 

Horrez gain, hurrengo baliabide gomendatzen dut:


                                                                     Gatazkak





Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.


Azpimarratzekotan Hurrengo informea:


OƱatiko Gazte lokalen fenomenoaren inguruko bizikidetza araudia zehazteko partaidetza prozesua, 2014-2015”-k eman duena argitaratzen duen txostena aurkezten dugu. Fenomeno honen inguruan dauden pertsonek dituzten iritzi, balorazio eta pertzepzioak ezagutzea bilatu du prozesuak, eraikuntza kolektiboaren bitartez fenomeno honen arautzerako baliagarri izango diren bitartekoak sortzeko.

Hona hemen beste proiektu bat 





 Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak? Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.


Gai honekin  lotua egin daitezke  gauza asko, nahiz eta gatazken aurrean araudia izan ikastetxe guztietan, normalean erabiltzen den tresna nagusia eta askotan bakarra da gatazkak konpontzeko.
Hori dela eta, modu batean edo bestean saihesteko edo sortzekotan irtenbide bat izateko aztertu behar dira hurrengo eremuak:

  • Kontzientzia hartzea
  • Curriculuma
  • Banakako tutoretza, gatakei aurre egiteko laguntza zuzena egiteko
  • Partaidetza
  • Antolakuntza
  • Antolakuntza aldetik





Aurrekoa kontuan hartuta erronkak izan daitezke:
  • Generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea.
  • Gatazkak tratatzeko baliagarriak diren konpetentzien garapenerako kultura femeninotik zein maskulinotik hartutako hainbat eduki curriculumean txertatzea. Adibidez, sentimenduen eta balore afektiboen inguruan hausnarketa berreskuratzea eta hainbat kontzeptu birdefinitzea: adibidez, errukia, maitasuna …
  • Banakako tutoretza, gatazka baten aurrean kontuan izatea alderdi pertsonalak, baina ahaztu gabe jendarte-egitura sexistek ere horretan izan dezaketen eragina.
  • Partaidetza. Neskek zein mutilek beren beharra eta interesak adierazteko parte-hartze guneak izatea.
  • Antolakuntza ez hierarkikoa eta, adibidez, araudia egiterakoan gizarte heteropatriarkalak jartzen dituen arauekin kritikoak izatea.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina