2021/03/23

Eredu onek indar gehiago dute arauek baino

Aste honetako posta Neli Zaitegiren hitzekin hasi nahi nuke. ELKARREKIN IKASTEN DUGU. Gako batzuk balioetan heztea, hezkidetza eta ikasleen parte-hartzea dira. Nola ikasten du haur batek elkarrekin bizitzen? Elkarrekin bizitzen. Eskolak pertsonen arteko eta barruko adimena garatu behar du. “Nosotros debemos ayudar a que los jóvenes sigan subiendo escalones en la humanización para conseguir una sociedad mejor”, amaitzen du.

iturria: AprendemosJuntos (BBVA)

Hezkuntzan helduaren BEGIRADA POSITIBOA ezinbestekoa da norberaren buruarengan sinets dezan eta beste lorpen batzuk eskura ditzan. Beraz, horregatik nik garrantzi berezia diot hezkuntzaren kalitateari.

Bestalde, transmititzen denaren garrantziaz ez ezik, transmititzen denaz ere jabetu behar dugu, zeren, dakigunez, belaunaldiz belaunaldi dena oso barneratuta baitago. Kontuz ere curriculum ezkutuarekin eta horrek hezkuntzan dituen ondorioekin. Zentzu horretan, "genero-esperientzia pertsonaletik abiatuta eratzen den curriculum ezkutua-kulturala" aipa genezake.

Nire ustez hau guztia hezkuntzan lantzeko erronkak gizarte patriarkalaren sustrai sendoetan daude.

Gizarte-rolak eta -ereduak oso errotuta daude, indarra, boterea eta lehiakortasuna dituen maskulinotasunaren eredu tradizionala gizartean nagusi da. Guztion inplikazioa ezinbestekoa da gaur egun oraindik dauden ereduak eta estereotipoak aldatzeko eta indarkeria sexista baztertzeko. Berdintasunean bizitzeak aberastu egiten gaitu.

Genero-berdintasunari dagokionez, tratu onek efektu eraldatzailea izan beharko lukete, edozein diskriminazio-mota desagerrarazteko eta haur bakoitzaren garapen integrala lortzeko, indarkeriarik gabeko ingurune batean bere eskubideez erabat gozatuz.

Tratu txarrei aurre egiteko modu bakarra tratu onak dira.

Bizikidetza, errespetua, lankidetza, ausardia, elkarbizitza, zaintza, parekidetasuna, autoestimua, barne eta gizarte-kohesio partekatzearen konpromezua faboratuz. Eta guztiok arreta tratu ona emateari jarriko bagenio? 

                                                          iturria: bertso ikasgela

Harremanetan elkarri tratu ona ematearen garrantziaz.

Film txiki honek oso ikuspegi berritzailea du, desberdinarekiko errespetuari buruz hitz egiten du. Oso baliagarria da ikasgelan aniztasuna lantzeko eta diskriminazioari, bazterkeriari eta estereotipoei buruz hausnarketa sakon bat egiteko.

iturria: Clips Hay

Post hau gomendatzen dizuet aste honetan. Oso egokia iruditu zait azaroaren 25erako, emakumeen indarkeriaren aurkako eguna, eskaintzen den bideoa, maitasunarekin eta maitasunagatik.

Azken gogoeta patriarkatuaren kontra eta tratu onen alde, sororitatea garrantziaz emakumeen jabetza indibiduala eta kolektiboa lortzeko. Alicia Puleo filosofo, irakasle eta idazleak bere liburuan Claves Ecofeministas, emakumeen arteko sororitateak indartsuago egiten gaituela adierazten du.


iturria: Muxote Potolo Bat


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat