2021/03/21

BELDURRIK GABE BIZITZEKO ESKUBIDEA

    

Aste honetan, ezin izan dut saihestu buruan izatea gaur egun indarkeria matxistari buruz dauden zifra kezkagarriak.

Ikasturtean gai hau landu dugun guztietan bezala, egoera berean nago. Emakumez osatutako talde batean nagoenean, ezin dut ekidin haietako zeinek jasan duen gaitz hori pentsatzea. Tristeena da taldean aniztasun funtzionala duen emakume bat dagoenean, hor ez dut zalantza izpirik.


Nahiz eta orain prozesu pertsonal eta kolektibo bati esker ahalduntzea lortu duten emakumeengan pentsatzen dudan, edo bidean direnengan, eta haien bizitzak aldatu egin direnengan autodefentsa feministako tailerra egin zutenetik edo jendarteak emakumeei ezarri digun beldurra maneiatzen laguntzen dien emakume-talde horretara hurbildu direnetik.


Arreta deitzen didan beste gauza bat kostatzen ari zaiguna ikuspegia aldatzea da. Oaindik ez gara gai indarkeria matxistaren erantzukizuna erasotzailearengan jartzeko eta biktimarengan jartzeari uzteko. Zenbat aldatuko lirateke estadistikak gizonei galdetuko bagenie zenbat aldiz eraso duten emakume bat edo zenbat aldiz ukitu duten baimenik gabe?


Alde horretatik, Argiñeren post-a aukeratu dut, aste honetan landu ditugun gaietan sakontzeaz gain, oso ondo erakusten duelako noren ardura den.


Hezitzaile gisa egiten dudan lanean pentsatzen badut, uste dut bizi garen sistemak garro luzeak dituela, eta horiek itotzen gaituztela eta ezarritako arauaren barruan ez den beste modu batean adierazten uzten ez digutela, eta arau horretatik ateratzen bazara, indarkeria-motaren bat jasoko duzula, benetan zarena isilarazteko. Hori guztia batez ere neskei,emakumeei dagokie, baina mutilak, gizonak ez dira hori sufritzetik libratzen; horregatik, nire ustez, behar-beharrezkoa da eskolatik pertsona askeak izaten eta beldurrik gabe bizitzen irakastea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina