TRATU ONAK BETI!
Haur Hezkuntzaren lehen xedea da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan.
Erantzukidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpensa funtsezko jardun-oinarriak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.
Familiaren, eskolaren, administrazio publikoen, komunikabideen, elkarte eta erakunde soziokulturalen eta gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagoekion mailan eta, beti, elkarlanean, iksaleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea.
Aurreko edizioetako ikastarokide honen lana partekatu nahi dizuet:
https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/%23nere
Nerek hurrengo hau dio:
Hezitzaile bezala, eskola komunitateak izan ditzakeen erronken artean, hauek azpimarratuko nituzke:
- harreman osasuntsuak eta harremanak zaintzeko kontepentziak garatzea.
- Tratu onak ahalbidetzeko adibide praktikoak bultzatzea.
- Egunero ematen diren tratu txarrak identifikatzea, hausnartzea, kritika egitea eta tratu onengatik ordezkatzea.
- Zaintza erdigunean kokatzearen garrantziaz jabetzea.
- Indibidualtasunari kritika egitea eta kolektibo osasuntsuaren garrantziaz jabetzea.
- Maitasun osasuntsuan oinarritutako ereduak aurkeztea eta lantzea.
Niri izugarri gustatzen zaizkit Pixarrek baloreak biltzeko dituen film laburrak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina