2021/02/23

MUNDUA ERAIKITZEN DUGUN PERTSONA-EREDU BERRIAK

"Aniztasun-sexualaren" kontzeptua garatu nahi nuke.

«DIVERSITY», pertsonen sexu-askatasunerako eskubidea normalizatzea eta aitortzea. Jeffrey Weeks-ek, soziologo britainiar ospetsua, giza sexualitatearen ikertzaile handia, esaten zuen: “No existe una esencia de la conducta sexual. Solo hay patrones cambiantes en la organización del deseo cuya configuración específica puede ser decodificada.

«CREATIVITY». Euskal feministen arabera, SEXUALITATE ona pertsonon beste hainbat dimentsioren moduan, eraikuntza sozial bat da eta modu askean bizi behar da. Interesgarria da teoria hau ikuspegi sozialetik, eta sexuaren kontzeptua sormen-prozesu gisa eraldaketa feministan.

«LEGALITY». Berdintasunaren aldeko borrokan benetako aurrerapenak lortu dira, baina oraindik bidea dago askoz gehiago egiteko. Horregatik da hain garrantzitsua LGBTI pertsonen berdintasunaren aldeko ikusgarritasuna ematea. Horretaz gain, ez dugu ahaztu behar mundu mailan, herrialde askotan lege zaharkituak edo errepresiboak mantentzen direla.

iturria: UN Human Rights

Sexu-aniztasunak lotura du pertsonen duintasunarekin eta intimitaterako, autonomiarako eta urrakortasun-printzipiorako eskubidearekin.

Post hau gomendatzen dut aste honetan Simone De Beauvoir-en aipua oso egokia iruditu zaidalako.

"En sí, la homosexualidad está tan limitada como la heterosexualidad: lo ideal sería ser capaz de amar a una mujer o a un hombre, a cualquier ser humano, sin sentir miedo, inhibición u obligación."

Yvonne Chaka Chaka ekintzaile feministak emakumeen giza eskubideak defendatzen ditu mundu aske eta berdinzale batean: “Ez dago ezer ilegalik pertsona batek nahi duena maitatzean”.

iturria: UN Human Rights

Sentsibilizaziorako baliagarria suertatu zaidan gida zuekin partekatu nahi nuke, UNESCO Etxeak argitaratutako gida didaktikoa. Berari esker ikasi ahal dira hainbat gauza, hala nola, berdintasunaren esanahia, feminitate eta maskulinitate alternatibo berdinzaleak eta teoria feminista eta berdintasun-diskurtsoak. 



Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak hauxek dira: berdintasuneko hezkuntza lortzea eta pertsona guztiei aukera berak eskaintzea.

Erronka hauek funtsezkoak dira. Giza ikuspegi horretatik bakarrik uler dezakegu pertsona guztiak onartzea dela kezkatu behar gaituena. Horrek garrantzi handia du eskola-testuinguruan eta ikasleekiko esku-hartzean.

Ildo horretatik, aipamen berezia egin nahi diot familia-aniztasunari. Familiak, gure lanaren funtsezko zutabea. Gaur egungo familiek itxura desberdina dute, eta era askotara sentitzen eta bizi dira. Gaur egungo mundu aldakorrean, legeak eta politikak familia-bizitzako errealitate desberdinetan oinarritu behar dira. 

Familia gehienetan, emakumeen eta nesken eskubideak susta daitezke, baina ez dugu ahaztu behar beste batzuetan baita urratu ere, haien ahotsak isiltzen diren eta genero-desberdintasuna nagusi den gune bihurtuz.

iturria: UN Women 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina