2021/02/26

Zer sentitzen zara?

 



Maiatzak 17an aniztasun sexuala eguna ospatzen da. LGTBIQ eguna da, baina zer esan nahi dute letra hauek? Benetan letra bakoitzaren esanahia ezagutzen dugu? Zer ospatzen dugun badakigu?

L - Lesbiana: bere genero bereko beste pertsona batek emozionalki, afektiboki, erromantikoki eta/edo sexualki erakartzen duen emakumea.


G - Gay: pertsona batek bere genero bereko beste batzuekiko duen erakarpen emozionala, afektiboa eta/edo sexuala. Asier Santamaria ekintzaileak azaldu duenez, nahiago du termino hori homosexuala baino, azken hori "patologizatzeko" erabili delako.


T - Transexuala edo transgeneroa: jaiotzean esleitutako generoaren kontrako generoarekin identifikatzen diren pertsonak biltzen dituen genero-identitatea, hormonazio-prozesu fisikoa eskatzen duena (ez nahitaez berresleipen-kirurgia).

B - Bisexualitatea: genero/sexu bat baino gehiagoko pertsonek erakarpen erromantikoa, afektiboa eta/edo sexuala sentitzeko gaitasuna, ez nahitaez aldi berean, ez nahitaez modu berean, eta ez nahitaez maila berean eta intentsitate berarekin.


I - Intersexuala: genero bateko edo besteko sexu-ezaugarriekin (kromosomak, genitalak eta/edo egitura hormonala) jaiotzen den pertsona. Mediku batzuek intersexualak diren haurtxoen gurasoei ebakuntza kirurgikoak egitea aholkatzen diete ezaugarri horietakoren bat ezabatzeko, baina arrisku handia dago benetako identitate sexuala adierazi ez duten haurtxo intersexualentzat.


Q - Queer: sexu-orientazio eta -identitateagatik etiketa tradizionalen pean sailkatu nahi ez duten pertsona guztiak definitzeko sortutako terminoa. Horrek sexualitate arauemailea deseraikitzen du eta gizartean onartutakoa gainditzen du, hau da, bizitza heterosexuala, monogamoa, antzeko adina eta klase soziala duten pertsonekin.


ZER DA SEXU ANIZTASUNA? AZALPEN ULERTERRAZA.


 DÍA DEL ORGULLO | La historia de los DERECHOS LGTBI en seis minutos | España


Hortik abiatuta, lau gako: ezaugarri biologikoak, genero-identitatea, generoaren adierazpena eta sexu-orientazioa.


Lehenik eta behin, ezaugarri biologikoak genitalen araberakoak dira, eta ez dago argitu beharrik horrek ez duela zerikusirik sentitzen dugunarekin. Hor sartzen da genero-identitatea, buruan koka genezakeena: nola sentitzen naizen jakitean datza, gizona, emakumea edo bietako inor izan ez.

Jarraian generoaren adierazpena dago, bakoitzak bere nortasuna nola adierazten duen. Eta azkenik, sexu-orientazioa, bihotzean kokatzen dena eta norekin erlazionatuta dagoena. 



Sentsibilizaziorako bideo hau baliogarria izan daiteke. Bertan, bakarrizketa moduan, gazte batek bere burua definitzen du:

Un paso más en la defensa de la diversidad | Mikele Grande | TEDxYouth@Amposta


 Bestalde, hainbat aurreititzi hausnartu eta desikasi behar ditugu eta hurrengo bideoa lagungarria izan daitekeela iruditzen zait.

Love Has No Labels | Diversity & Inclusion | Ad Council


Honekin batera, identitatea eta aniztasun sexuala lantzeko zein sentsibilizaziorako baliagarriak diren steilas sindikatuaren materiala proposatzen dizuet. 



Eskoletan aniztasun sexuala lantzeko eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kontrako jarrerak eskoletatik uxatzeko Ortzadar gara izeneko unitate didaktikoa plazaratu zuten 2017an. “LGTBI kolektiboak, ikasle nahiz langileek, hezkuntza-sisteman bizi duten egoerak beraraizko lanketa” behar duelako. Informazio zabala eta jarduera zehatzak proposatzen dituzte etaparik etapa eta eskolan askotan erabili izan dugun materiala da.

Hezitzaile bezala, hurrengo erronkak azpimarratuko nituzke:

    • Mota guztietako aniztasunaren alde egitea, pertsona izateagatik sor zaigun, denoi, duintasunean sustatuz elkarbizitza.
    • Aniztasuna modu ez hierarkikoan, berdinen artean eta errespetuz bistaratzea.
    • Heteropatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
    • Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.

 

Amelia Barquinek esaten duen bezala: “Aberastu gaitezen aniztasun sexualaz, busti gaitezen kolorez, izan gaitezen libre, eta hezi ditzagun gure haur eta gazteak aniztasun sexualean”.
Amelia Barquín: hezkuntza eta generoa

 

Iazko post-en artean, hauxe aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/eskolaren-bidez-sozietatea.html Egindako hausnarketa eta eskaintzen duen baliabideak interesgarriak iruditu zait

             Bukatzeko, Pirritx, porrotx eta Marimototsek abesten duten bezala:


 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina