Aste honetako post-a Simone De Beauvoiren aipu honekin hastea gustatuko litzaidake:
De Beauvoiren hitz hauek lehenengoz entzun nituenean erabat ukitu ninduten, batez ere azkeneko hitzek: beldurrik, inhibiziorik ezta obligaziorik gabe. Azken batean maitatzea hori izan beharko luke, askatasunean oinarritzea, gizakiaz maitemintzea azken baten. Pertsonaz, bere osotasunean, maitemintzea, izan ere, kanpoko ezaugarriez haratago jatea.
Aurreko edizioetako ikastarokide baten post-a aukeratu beharko banu, Argiñe Alacanorena aukeratuko nuke. Blog sarrera osoa eta hausnarketara bideratzen duena iruditu zait. Izenburuak harrapatu egin nau “kartzela”, gizon-emakume kartzelak zenbateraino mugatzen edo oztopatzen gaituen eta bera dinamitatzeko dugun gaitasunaz ere huasnartzera eramaten gaitu. Honetaz gain, Argiñek, hainbat baliabide baliagarri ere eskaintzen ditu.
Hona hemen, sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen zenbait material:
- Eligete. Bideoan zehar hausnarketa sakon bat bideratzeko hainbat galdera eta hausnarketa eskaintzen dira.
- Steilas-en “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua”
- RAINBOW – Rights Against INtolerance: Building an Open-minded World. Estereotipoak aztertzeko eta hauen aurka borrokatzeko proiektua.
- PIRRITX ETA PORRTX FAMILIEN KARTA-JOKOA. Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako 1. Ziklorako baliabide aproposa.
Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko erronkak hurrengoko hauek direla uste dut:
- “Normaltzat jotzen dena” kolokan jartzea. Hau da, heteronormatik aldentzea.
- Ikastetxea sexualitatea modu askean eta gozoan bizitzeko espazioa bilakatzea, errespetua eta elkarbizitza sustatuz.
- Erreferente anitzak ikusarazi eta eraiki (etiketetan jauzi gabe).
- Hezkuntza komunitateari formakuntza eskaintzea.
- Praktika binaristak ekidin.
- Ikasleak sexu-orientazio, genero-adierazpen eta abarrengatik jendeak sufritzen dituen gutxiespenez, bazterkeriez, gorrotoez kontziente egin.
- Sexualitatea modu interesgarri batean aurkeztu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina