HEZIKETA-AFEKTIBITATE BIKOTEA
Aste honetan heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileari erreparatu diogu, erronka handia duda barik. Egungo gizartean afektibitatearen presentzia eza nagusia baita. Behin baino gehiagotan saitu naiz adierazten hezkidetza ez dela irla isolatua, egungo paradigmaren besteak beste, islada dela.
Eskatutako lanaren barruan hitzen zopa egin du.
Hainbat urte irakaskuntza eraman eta gero, gero eta argiago dut ikastaro honetako kontzeptuek, ikuspuntuak... ditugun arazo askori begiratzeko eta hausnartzeko balio dizkigutela; oraingo honetan afektibitatea bera. Duda barik hezkidetzailearen aldeko borrokan gaude. Zenbat pertsonek ez dute inoiz izan afektibitate minimorik euren bizitzan zehar? Nondik abiatu gaitezke eskola esparruan afektibitatea bermatzeko? Behar bada, heziketa afektibo-sexuala bidea izan daiteke horretarako?
Aurreko jarduera batean, irakasleok honen inguruan jasotako gabezia argi ikusi dut, orduan nola ten aurrera?
Aurreko edizioetako lanean hauxe aukeratu dut: Tabuak apurtzen! (2018/03/05) Irati Gaztelurrutiarena.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/astehonetako-gaia-lantzen-ibili-naizen.html
Oso interesgarria irudi zati, bere esperientziatik abiatzen delako; horixe da askotan falta dena, eta horixe da tabuetako bat -norberaren sentimenduez berba egitea-.
Nik neuk ere, gai honen inguruan ama izan naizenean izan ditudan hutsuneak argi ditut, nire gurasoak baino irekiago naizela badakit, baina sexualitatea ikasgai pendientea izan dela argi daukat. Uste dut, nik bizi izandakoa arrunta dela, beraz hemendik aurrera nola jarraitu neure buruari galdetu beharko nioke.
Sexualitatea norberaren izate intimoan kokatuta dago eta hortik dator zailtasuna.
Bideo hau ekarri nahi izan dut: Animamos en la diversidad.
https://youtu.be/EOI0QyxItBU
Heziketa afektibo-sexula hezkidetzailea bideratzeko proposamen bi aipatuko ditut:
- Eskola komunitate osorekin afektibitatea landu, gai ezberdinekin lotuta (ikasketak, harremanak, sexualitatea) . Hitzaldiak edo tailerrak izan daiteke.
- Geletan, programa bat finkatu eta maila guztietan landu. Horietan afektibitatetik afektibitate-sexualera bideratu lana. Horretarako urteko plangintzan sartu, zehaztu noiz, nork...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina