Gehien
erabili ditugun kontzeptuen aste honetan nabarmendu nahi ditut: harreman
afektibo-sexualak, askatasuna, adostasuna, plazera, desioa, konfiantza,
autoezagutza. Ez dira, hain zuzen ere, eskolan sexualitateaz hitz egiteko
gehien erabiltzen diren hitzak.
Eskolan, sexualitatea lantzen bada, zientzia ikasgaietan izaten da, giza gorputzaren anatomiari
eta ugalketari lotzen zaizkio. Kasu batzuetan gaixotasunak eta antisorgailuak
azaltzen dira. Ez da benetako heziketa afektibo-sexualik ematen etapa
guztietan. Eskolan ez da sexualitateaz asko hitz egiten. Irakasleek nahiago
dute kanpoko erakundeen eskuetan utzi. Horrela, ikasleek gai hau lantzen dute
ikasturte bakoitzean solik egun bat edo bi. Hala eta guztiz ere, aniztasun sexuala gero esta gehiago
lantzen da ikastetxeetan batez ere maiatzaren 17a aprobetxatuz.
Adibide on bat da hau: Neska eta mutilak
Beste urteetako posten artean, Maite Magisteritzarena aukeratu dut, batez ere proposatzen dituen bideoengatik, heziketaren garrantzia goraipatzen du, eta nolaeskolan mundua aldatu ahal dugun.
Ikasleekin
abusu sexualak lan egiteko material batzuk gomendatuko nituzke, Créeme y Páralo:
- Enseñe a su hijo/a la regla de Kiko http://www.onnetouchepasici.org/default_es.asp
-Guía de sugerencias para jóvenes que han sufrido abuso sexual:
https://drive.google.com/file/d/0BwlPXAqVT7s8cWpMX2VJTDRTTXM/view
-Guía de sugerencias para jóvenes que han sufrido abuso sexual:
https://drive.google.com/file/d/0BwlPXAqVT7s8cWpMX2VJTDRTTXM/view
Lan egiteko erronka:
Heziketa
afektibo-sexualaren gabezia oso nabarmena da. Pornografiaren esku uzten ari
gara gure gazteen heziketa afektibo-sexuala. Azken ikerketen arabera, 8 urtetik
aurrera badira pornografiarako sarbidea duten haurrak. Nerabeek eta gazteek
kontsumitzen dute.
Eta zein harreman sexual mota erakusten dira pornografian?
Harreman
hierarkizatuak, botere-harremanak, non helburua gizonaren plazera den eta
emakumea objektu sexual hutsa den. Pornografiaren zati handi batean emakumeen
aurkako erasoak eta bortxaketak ikusten dira.
Hemen Mayores de 18 RTVEn emandako dokumentala:
Ikasketetan
erakusten da gazteen arteko sexu harremanak gero eta bortitzagoak direla. Hori
dela eta, harreman afektibo-sexualak umetatik landu behar ditugu Lehen eta
Bigarren Hezkuntzako maila guztietan. Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina